Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Derio eremu gorritik atera da eta Ordizian eta Elorrion egoerak okerrera egin du

Bizkaian, Santurtzik eremu laranjatik irtetea lortu du baina Elorrio sartu egin da, kutsatze kopuruak gora egin eta gero. Gipuzkoan, berriz, Ordizia horitik kolore laranjara pasa da.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.

Bizkaian, Derio eremu gorritik atera eta gero, Ermua soilik dago egoerarik okerrenean.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Derio, Elorrio, Gueñes, Markina-Xemein, Mungia eta Muskiz.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Aretxabaletak, Beasainek eta Lazkaok jarraitzen dute.

Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Ordizia eta Tolosa.

Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain,Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Kolore berdean dauden herriak dira: Astigarraga, Lezo eta Usurbil.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Semaforoa

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera