Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Sopelak iskin egin dio eremu gorriari
Bizkaiko lurralde historikoa, bestalde, eremu laranjatik atera da azken orduetan, eta, Araba eta Gipuzkoa bezala, gune horian dago orain.
L. Z. | EITB MEDIA
Sopela eremu gorritik irten da, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.
Bizkaian honako hauek daude eremu gorrian: Derio eta Santurtzi.
Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Arrigorriaga, Barakaldo, Berango, Bermeo, Bilbo, Getxo, Gueñes, Leioa, Muskiz eta Sopela.
Horian, berriz, Abadiño, Abanto, Balmaseda, Basauri, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga, Zalla eta Zornotza daude.
Markina-Xemein ere berdean sartu da.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, dago oraindik Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Aretxabaleta, Arrasate, Bergara eta Pasaia.
Gune horian, Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Oiartzun, Orio, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdea indarra hartuz doa, dagoeneko sei udalerri baitaude eremu horretan: Deba, Lezo, Mutriku, Ordizia, Urnieta y Urretxu.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: