Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Elgoibarrek gune latzena utzita, Oñati da Gipuzkoako udalerri gorri bakarra
Bestalde, Arabako lurralde historikoa eremu laranjatik atera eta maila horira egin du jauzi, kutsatzeek bertan izan duten beherakadaren ondorioz.
L. Z. | EITB MEDIA
Elgoibarrek gune gorria utzi du, intzidentzia tasa hobetu ostean, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk bertan, Gasteiz laranjaz dago, baita Agurain ere. Laudio, berriz, horiz dago, eta Amurrio berdez.
Gainera, Arabako lurralde historikoa eremu laranjatik atera eta maila horira egin du jauzi, kutsatzeek bertan izan duten beherakadaren ondorioz.
Bizkaian honako hauek daude eremu gorrian: Berango, Derio, Getxo, Güeñes, Santurtzi eta Sopela.
Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Durango, Etxebarri, Gorliz, Leioa, Muskiz eta Ondarroa.
Horian, berriz, Abadiño, Abanto, Balmaseda, Basauri, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga, Zalla eta Zornotza daude.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, dago oraindik Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Bergara, Eibar, Elgoibar, Legazpi, Pasaia eta Usurbil.
Gune horian, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Orio, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdea indarra hartuz doa, dagoeneko bost udalerri baitaude eremu horretan: Deba, Lazkao, Mutriku, Ordizia eta Urnieta.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: