Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Bizkaia ere eremu gorritik atera da
Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeek eremu kritikoenetik urruntzea lortu dute.
A. S. | EITB MEDIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eremu gorritik atera dira gaur, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bizkaia gaur atera da gune kritikoenetik.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk bertan, Gasteiz laranjaz dago, eta Amurrio, Agurain eta Laudio horiz.
Bizkaia, eremu gorritik irten da eta honakoak daude eremu gorrian: Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Getxo, Gorliz, Güeñes, Derio, Leioa, Santurtzi y Sopela.
Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete eta Zornotza.
Horian, berriz, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Sestao, Valle de Trapaga eta Zalla daude.
Gipuzkoa eremu gorritik atera zen ostiralean. Dena den, gune gorrian, astinduenean, daude oraindik honakoak: Astigarraga, Bergara, Elgoibar, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo eta Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Azpeitia, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Irun, Oiartzun, Orio, Pasaia, Donostia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil eta Zarautz.
Gune horian, Andoain, Azkoitia, Beasain, Deba, Hernani, Mutriku, Ordizia, Urnieta, Villabona, Zumaia eta Zumarraga. Lazkaok, berriz, kolore gorria lortu du.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: