Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Barakaldo eta Erandio eremu laranjan sartu dira
Horrez gain, Ermua, Sestao eta Azkoitia udalerri hori dira gaurtik.
E. G. | EITB MEDIA
Barakaldo eta Erandio irten dira eremu gorritik, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Halaber, Ermuan, Sestaon eta Azkoitian hobera egin dute datuek, eta gaurtik udalerri hori dira.
Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketak izan, eta gorriz daude Agurain eta Gasteiz; laranjaz Laudio, eta horiz Amurrio.
Bizkaian, honakoak daude eremu gorrian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Muskiz, Santurtzi, eta Sopela.
Barakaldok eta Erandiok bigarren mailara jaistea lortu dute, eta hauekin batera gune laranjan daude: Abanto, Elorrio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Mungia, Lekeitio, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.
Ermua eta Sestao Markina-Xemeini batu zaizkio eta horian daude orain.
Gipuzkoan, Astigarraga, Azpeitia, Bergara, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.
Eremu laranjan honakoak daude: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Beasain, Deba, Eibar, Hernani, Hondarribia, Oiartzun, Urnieta, Zarautz eta Zumaia.
Gune horian, Azkoitia, Lazkao, Mutriku, Ordizia eta Villabona daude.
EAE osoan ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: