Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Beste sei udalerri atera dira eremu gorritik, baina Bergara eta Oñati sartu dira
Andoain, Gernika-Lumo, Laudio, Markina-Xemein, Ortuella eta Portugalete dira azken 24 orduetan datuen hobekuntza nabarmenena izan duten udalerriak.
L.Z. | EITB MEDIA
Egoerak hobera egin du EAEko zenbait udalerritan, eta gaurko honetan Andoain, Gernika-Lumo, Laudio, Markina-Xemein, Ortuella eta Portugalete irten dira eremu gorritik, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Kontrara, Bergara eta Oñati sartu dira gunerik latzenean.
Arabako datuei dagokienez, aldaketak izan dira, eta gorriz daude Agurain eta Gasteiz, baina laranjaz Laudio. Amurriok horian jarraitzen du.
Bizkaian, honakoak daude eremu gorrian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Santurtzi, eta Sopela.
Gunerik kritikoenetik atera dira, aipatu bezala, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Ortuella eta Portugalete, eta bigarren mailan daude beste hauekin batera: Abanto, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Lekeitio, Ondarroa, Trapagaran, Sestao, Zalla eta Zornotza.
Ez dago udalerri bakar bat eremu horian, ezta berdean ere.
Gipuzkoan, Astigarraga, Azpeitia, Bergara, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.
Andoainen behera egin du intzidentziak eta eremu laranjan sartu dira, honako hauekin batera: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Hondarribia, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Gune horian, Lazkao, Mutriku eta Ordizia daude.
Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: