Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
EAEko sei udalerri gehiago eta Gipuzkoako lurralde historikoa, eremu gorrira
Barakaldo, Erandio, Ermua, Leioa, Ordizia eta Portugalete dira eremu laranjatik gorrira igaro diren bost udalerriak, 100.000 biztanleko 500 kasutik gora pilatu ostean azken 14 egunetan.
L.Z. | EITB MEDIA
Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Orio, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Zumaia eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.
Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Urretxu eta Villabona.
Gune horian, Astigarraga, Bergara, Oñati, Usurbil eta Zarautz kokatu dira.
Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Bizkaian, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran eta Zornotza eremu gorrian daude.
Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abadiño, Abanto, Etxebarri, Gorliz, Sestao, Sopela eta Zalla daude.
Abadiño, Berango eta Ondarroa, berriz, eremu horian daude.
Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, aldaketak izan dira. Agurainek eta Gasteizek eremu gorrian jarraitzen dute. Laudio, berriz, eremu laranjan sartu da
Amurrio da kolore horiari eutsi dion bakarra.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: