Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Gasteizek eta Arabako lurraldeak eremu gorrira egin dute jauzi
Arrigorriaga, Derio, Galdakao, Getxo, Mungia, Ortuella eta Santurtzi ere eremu latzenean sartu dira, kutsatzeek izandako gorakadaren ondorioz.
L.Z. | EITB MEDIA
Gasteiz eta Arabako lurralde historikoa eremu gorrian sartu dira astelehen honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoan. Arrigorriaga, Derio, Galdakao, Getxo, Mungia, Ortuella eta Santurtzi ere eremu latzenean sartu dira, kutsatzeek izandako gorakadaren ondorioz.
Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Villabona, Zumaia eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.
Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku eta Ordizia.
Gune horian, Arrasate, Astigarraga, Bergara, Deba, Oiartzun, Oñati, Urretxu, Usurbil eta Zarautz kokatu dira.
Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Bizkaian, Arrigorriaga, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Trapagaran eta Zornotza eremu gorrian daude.
Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Barakaldo, Basauri, Erandio, Ermua, Etxebarri, Leioa, Portugalete, Sestao, Sopela eta Zalla daude.
Abadiño, Berango, Gorliz eta Ondarroa, berriz, eremu horian daude.
Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, aldaketak izan dira asteburuan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteiz batu zaio azken orduetan.
Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: