Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
EAEko sei udalerri daude eremu gorrian
Agurainek (Araba) eta Balmasedak (Bizkaia) eremu berdera heltzea lortu dute, Gueñesekin batera. Bilbok datuak hobetu ditu, eta Gasteizkoek okerrera egin dute. Arrigorriaga gorrira bueltatu da
eitb media
Gaur-gaurkoz sei udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Eremu latzenetik irten ezinda dabiltza Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia, eta eremu horretara batu zaie Arrigorriaga (Bizkaia).
Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek, Azpeitiak, Beasainek eta Ordiziak ez dute lortu datuak hobetzea, eta gune kritikoenean jarraituko dute.
Eremu laranjan, Astigarraga, Bergara, Eibar, Oñati, Zarautz eta Zumarraga daude. Zerrenda honetan sartu da Errenteria, datuek okerrera eginda.
Andoain, Azkoitia, Deba, Donostia, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira.
Bizkaian, Arrigorriaga eremu gorrira itzuli da. Lurralde honetan intzidentzia maila gorenean dagoen udalerri bakarra da.
Bigarren mailan daude Barakaldo, Elorrio, Ermua, Muskiz eta Zornotza.
Abadiño, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.
Gueñesek eremu berdean jarraitzen du, eta Balmaseda batu zaio.
Arabako datuei dagokienez, Amurriok eta Gasteizek eremu laranjara salto egin dute.
Laudiok gune horian jarraitzen du, eta Agurainek datuak hobetu eta eremu berdean sartzea lortu du.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: