Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Egoerak okerrera egin du Aretxabaletan, Arrasaten, Azpeitian, Beasainen eta Ordizian
Euskal Autonomia Erkidegoak udalerri bakarra du gaur-gaurkoz eremu berdean: Gueñes.
eitb.eus
Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek, Azpeitiak, Beasainek eta Ordiziak ez dute lortu datuak hobetzea, eta gune kritikoenean jarraituko dute.
Eremu laranjan, Astigarraga, Bergara, Eibar, Oñati, Zarautz eta Zumarraga daude.
Andoain, Azkoitia, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira.
Bizkaian, gaur egun ez dago herrialde bakar bat eremu gorian.
Bigarren mailan daude Arrigoriaga, Barakaldo, Bilbo, Elorrio, Ermua, Muskiz eta Zornotza.
Abadiño, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.
Gueñesek eremu berdean jarraitzen du.
Arabako datuei dagokienez, Agurainek eta Laudiok gune horian jarraitzen dute. Amurriok eta Gasteizek, ordea, kolore laranjari eutsi diote.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: