Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Berriz ere bost udalerri daude gune gorrian EAEn
Eibar, Arrasate, Ordizia (Gipuzkoa), Ermua eta Arrigorriaga (Bizkaia) gune kritikoan daude. Beasainek, Oñatik eta Villabonak txarrera egin dute, gune horitik laranjara igaro baitira.
eitb.eus
Gipuzkoan gorriz margotutako herrien argazkia ez da aldatu, Arrasate, Eibar eta Ordizia baitaude kolore horretan.
Gainera, Beasainek, Oñatik eta Villabonak egoera okertu dute, horitik laranjara igaro baitira, Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara, Irun, Lasarte-Oria, Pasaia, Mutriku, Donostia eta Usurbil dauden gunera.
Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga gune horian kokatzen dira.
Bizkaiaren kasuan, Ermua gune gorrira itzuli da azken orduetan, Arrigorriagak jarraitzen duen gune bera.
Bigarren mailan daude Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Elorrio, Mungia, Ondarroa eta Trapagaran.
Abadiño Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zalla eremu horian daude.
Arabari dagokionez, Agurainek Amurriok eta Laudiok jarraitzen dute gune horian. Gasteizek, ordea, kolore laranjari eutsi dio.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: