Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Gipuzkoako lau udalerrik eta Bizkaiko batek laranjatik horira pasatzea lortu dute
Azkoitia, Beasain, Mutriku eta Zarautz (Gipuzkoan) eta Trapagaran (Bizkaia) kolorez aldatzea erdietsi dute. Elorrion bakarrik egin du egoerak okerrera.
eitb.eus
Gipuzkoan hiru udalerrik jarraitzen dute gorriz,: Arrasate, Eibar eta Ordizia.
Laranjaz margotutako herriak, bestalde, honakoak dira: Aretxabaleta, Azpeitia, Deba, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia, Tolosa eta Usurbil daude eremu laranjan.
Laranjatik horira igarotzea lortu dutenen artean, Azkoitia, Beasain, Mutriku eta Zarautz daude. Kolore horretan jarraitzen dute beste hauek: Andoain, Astigarraga, Hernani, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Urnieta, Urretxu Villabona, Zumaia eta Zumarraga eremu horian daude.
Bizkaian, herenegun bezala, bi herri daude eremu gorrian: Arrigorriaga eta Ermua.
Eremu laranjan daude Abadiño, Abanto Zierbena, Barakaldo, Bilbo, Mungia, Ondarroa, Santurtzi, Zalla eta Zornotza. Elorriok okerrera egin du azken orduetan, horitik laranjara pasatuta.
Kontrako kasua da Trapagaranena, laranjatik horira igaro baita. Horrekin batera, honakoak daude: Derio, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Sestao eta Sopela.
Eremu berdean herri bakarra dago: Gorliz.
Arabari dagokionez, aldaketarik ez. Amurrio eta Laudio eremu horian daude, eta Agurainek eta Gasteizek kolore laranjari eutsi diote.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: