Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Eremu gorritik atera eta laranjan sartzea lortu du Bizkaiak azken orduetan
Arrigorriagan, Beasainen eta Lezon egoerak nabarmen egin du hobera, gune gorritik irten eta laranjan kokatu baitira kutsatzeen beherakadari esker.
eitb.eus
Gipuzkoan dago egoera larrien, 27 udalerri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona eta Zumarraga.
Halere, egoerak hobera egin du lurralde horretan azken orduetan. Maila laranjan daude Hondarribia, Legazpi, Oiartzun, Urnieta, Usurbil eta Zarautz.
Zumaiak eremu horira egin du jauzi.
Bizkaian, 10 herri daude eremu gorrian: Barakaldo, Basauri, Bilbo, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gueñes, Leioa, Ondarroa, Sopela eta Zalla.
Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Durango, Erandio, Galdakao, Gernika, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zornotza.
Eremu horian bost udalerri daude: Abadiño, Bermeo, Derio, Elorrio Gorliz, Muskiz eta Trapaga.
Arabari dagokionez, Amurrion dute egoera hoberena, eremu horian baitago. Agurainek, Gasteizek eta Laudiok kolore laranjari eutsi diote azken orduetan.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: