Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Kutsatzeen beherakadak eremu gorritik atera ditu Arrigorriaga, Ortuella eta Urnieta
Deriok gune laranjatik gorrira doan langa igaro du berriro. Bermeok, aldiz, eremu horian kokatzea lortu du azken orduetan.
eitb.eus
Gipuzkoan dago egoera larrien, 30 udalerri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumarraga.
Halere, egoerak hobera egin du lurralde horretan azken orduetan, eta Hondarribiak, Usurbilek eta Zumaiak ez ezik, Urnietak ere eremu gorritik laranjara salto egitea lortu du.
Bizkaian, 25 herri daude eremu gorrian: Abanto, Berango, Bilbo, Balmaseda, Barakaldo, Berango, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Portugalete, Trapaga, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza.
Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Abadiño, Arrigorriaga, Durango, Elorrio, Gernika, Ondarroa eta Ortuella.
Eremu horian ere badira bi udalerri: Bermeo eta Elorrio.
Arabari dagokionez, Agurainen eta Gasteizen egoerak ez du hobera egin, eta, beraz, ez dute eremu gorritik irtetea lortu. Laudiok kolore laranjari eutsi dio, eta Amurriok hori jarraitzen du.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: