Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Agurain, Laudio eta Durango udalerri gorrien zerrendatik irten dira
Kutsatzeek azken orduetan behera egin dute Arabako eta Bizkaiko hiru udalerri horietan. Muskizen, aldiz, goranzko joera hartu dute, eta udalerri gorrien zerrendan sartu da berriro.
eitb.eus
Astelehen honetan 63 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Kutsatzeek azken orduetan behera egin dute Agurainen, Laudion eta Durangon. Muskizen, aldiz, goranzko joera hartu dute, eta udalerri gorrien zerrendan sartu da berriro.
Gipuzkoan dago egoera larrien, udalerri guztiak (34) baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Bizkaian, 28 herri daude eremu gorrian: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Balmaseda, Barakaldo, Berango, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Trapaga, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza.
Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Bermeo, Durango, Elorrio, Gernika eta Ondarroa.
Eremu horian, ostera, ez dago udalerri bakar bat ere.
Arabari dagokionez, aldaketa nabarmenak: Agurainek eta Laudiok iskin egin diote eremu gorriari; ez, ordea, Gasteizek. Amurriok hori jarraitzen du.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: