Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Legazpi, eremu gorrian sartu den beste udalerri gipuzkoar bat

Hala, bederatzi dira gorrian dauden herriak, eta lurraldeetako intzidentzia metatuak apur bat soilik egin du gora.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalerrien egoera ez da nabarmen aldatu azken 24 orduetan, nahiz eta beste udalerri bat sartu den eremu gorrian, Legazpi, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horrenbestez, bederatzi dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Ermua, Elorrio eta Ondarroa, Bizkaian; eta Beasain, Lazkao, Ordizia, Zumarraga, Legazpi eta Urretxu, Gipuzkoan.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk. Gasteizek laranjan jarraitzen du, eta Agurain, Amurrio eta Laudio horiz margotuta ageri dira. Ez dago udalerririk eremu berdean. Lurralde historikoa ere, laranjan dago, 356,74ko intzidentzia-tasarekin.

Bizkaian, Ermuak, Elorriok eta Ondarroak jarraitzen dute eremu gorrian.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Bilbo, Berango eta Markina. Gueñesen hobetu egin da egoera, eta laranjatik horira pasatu da.

Horian hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Bermeo eta Gernika-Lumo dira eremu berdean dauden bakarra.

Bizkaia osoa aintzat hartuta, berriz, intzidentzia-tasa 260,74koa da.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasain, Lazkao, Ordizia, Urretxu, Legazpi eta Zumarraga daude.

Eremu laranjan, berriz, Arrasate, Bergara, Oñati, Tolosa eta Usurbil.

Gune horian, hauek ditugu: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia.

Eremu berdera, azkenik, Orio itzuli da. Gipuzkoan, intzidentzia metatua 273,44koa da.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Derio albisteak Koronabirusa Alarma egoera