Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Ondarroa gorriz margotu dute Bizkaian, eta Zarautz laranjara igaro da Gipuzkoan
Gainerakoan, ez da aldaketarik izan. Hala, 40 dira guztira eremu gorrian dauden udalerriak: 30, Gipuzkoan; 10, Bizkaian. eta bat ere ez, Araban.
eitb.eus
Aldaketa gutxi izan dira gaur, asteartea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen koloreetako semaforoan. Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Gaurko buletinaren arabera, bi aldaketa baino ez daude: Ondarroa eremu gorrian dago Bizkaian, eta Zarautz laranjara igaro da Gipuzkoan.
Atzotik eremu gorrian dago Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE), 14 egunetako metatutako tasa 500dik gora baitago 100.000 biztanleko.
Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:
Gipuzkoan, 30 udalerri daude gorriz: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zumaia eta Zumarraga.
Hondarribiak eta Aretxabaletak laranjan jarraitzen dute, eta Zarautz batu zaie azken orduetan.
Bestalde, Orio da horiz margotutako bakarra.
Bizkaian, bederatzi herri zeuden atzo eremu gorrian: Abadiño, Abanto, Durango, Elorrio, Ermua, Galdakao, Muskiz, Ortuella, eta Zornotza. Gaur Ondarroa ere ageri da zerrenda horretan.
Laranjaz margotuta jarraitzen dute, berriz, honako herriek: Arrigorriaga, Barakaldo, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Getxo, Mungia, Leioa, Lekeitio, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga.
Testuinguru horretan, ez dago berdez nabarmendutako udalerririk, eta horiz honako hauek agertu dira: Balmaseda, Basauri, Bermeo, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, eta Zalla.
Aldaketarik ez Araban: Agurainek eta Gasteizek laranjan jarraitzen dute. Bestalde, Amurrio eta Laudio horiz koloreztatuta ageri dira.