Gizartea -
Koronabirusa
Bergara, Arrasate eta Ortuella "udalerri gorrien" zerrendan sartu dira
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek kolore laranja dute oraindik ere, tokian tokiko larritasun maila neurtzeko Jaurlaritzak prestatu duen semaforoan.
eitb.eus
Gipuzkoako 22 udalerri eta Bizkaiko sei gorriz sailkatu ditu gaur, ostirala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen koloreetako semaforoan. Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:
Gipuzkoan, Arrasate eta Bergara batu zaizkie atzo gorriz margotu zituzten hamasei udalerriei: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zumaia eta Zumarraga.
Intzidentzia-tasa zertxobait txikiagoa izan da beste hainbat udalerritan, eta, horren erakusgarri, laranjaz koloreztatuta agertu dira hauek: Arrasate, Bergara, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Mutriku, Oiartzun, Usurbil eta Villabona.
Bestalde, Aretxabaleta, Orio eta Zarautz horiz margotu dituzte.
Bizkaian, Abadiñok, Durangok, Elorriok, Ermuak eta Lekeitiok kolore gorriari eutsi diote, eta Ortuella laranjatik gorrira igaro da.
Laranjaz margotu dituzte, berriz, Abanto, Arrigorriaga, Berango, Bilbo, Erandio, Galdakao, Gueñes, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zornotza.
Testuinguru horretan, ez dago berdez nabarmendutako udalerririk, eta horiz honako hauek agertu dira: Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Mungia eta Zalla.
Azkenik, Araban, Agurainek eta Gasteizek ez dute lortu laranjatik horira igarotzea. Gainera, Amurrio eta Laudio horiz koloreztatu dituzte.