Gizartea -
KORONABIRUSA
156 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, horietako gehienak Bizkaian
Hain zuzen ere, positibo berrietako 105 Bizkaian atzeman dituzte, 29 Gipuzkoan eta 20 Araban. Atzo, gaitza atzemateko 2.476 PCR egin zituzten EAEn, Osasun Sailak jakitera eman duenez.
eitb.eus
EAEn 156 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 105 Bizkaian atzeman dituzte, 29 Gipuzkoan eta 20 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Horrez gain, gaitza atzemateko 2.476 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Andoain (1), Azkoitia (1), Azpeitia (1), Donostia (2), Eibar (4), Elgoibar (3), Errenteria (1), Getaria (4), Hernani (1), Hondarribia (1), Irun (1), Lasarte-Oria (1), Lezo (1), Mutriku (1), Oñati (1), Pasaia (1) eta Zarautz (4).
Bizkaian: Abanto Zierbena (1), Barakaldo (10), Basauri (5), Bedia (2), Bilbo (48), Durango (3), Elorrio (1), Erandio (3), Ermua (3), Getxo (2), Gueñes (1), Leioa (3), Lekeitio (1), Morga (2), Muskiz (1), Portugalete (5), Santurtzi (5), Sestao (3), Sopela (3), Zaldibar (2) eta Zamudio (1).
Araban: Amurrio (1), Artziniega (1) eta Gasteiz (20).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 72 emakumeak dira eta 84 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 59 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 20 eta 29 urte bitartean dituzte (35 kasu).
Covid-19a duten beste 16 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 25 euskal herritar 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako bederatzi kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 25 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 17k 50-59 urte bitartean, 11k 60-69 urte bitartean eta beste 18k 70 urtetik gora.
1,24 da gaurko R0 indizea (atzo bezala).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun bost pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.
78 kasu gehiago eta ospitaleratu bat, Nafarroan
Nafarroan, igandean COVID-19ko 78 kasu berri atzeman zituzten, eta herritar bat ospitaleratu zuten, Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuak emandako datuen arabera.
Ez da koronabirusarekin lotutako hildakorik izan, eta 42 herritar daude ospitaleratuta; beraz, ospitaleetan, egoerak egonkor jarraitzen du, Foru Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez.
Iruñeko osasun-eremuan atzeman dituzte beste inon baino positibo gehiago; hain zuzen ere, % 64. Tuterako osasun-eremuan positiboen % 12 detektatu dituzte, eta Lizarrakoan % 4.
Adinari dagokionez, positibo gehienak gazteenak dira. Batezbesteko adina 33 urtekoa da; hori bai, larunbateko datuekin alderatuta, 15-30 urte bitarteko tartean kutsadura gutxiago izan dira (% 28 dira), eta 30-55 urte arteko tartea da handiena, kasuen % 45ekin. 65 urtetik gorakoak, igandeko positiboekin lotuta, % 4 dira.
Igandean, herritar bat ospitaleratu dute Nafarroan, COVID-19agatik, eta ez da hildakorik izan. Pandemia hasi zenetik, guztira, 529 lagun hil dira Foru Erkidegoan. Nafarroan, 42 lagun daude ospitaleratuta, COVID-19agatik, sare publikoan. Horietako hiru zainketa intentsiboetako unitatean daude, eta beste bost etxez etxeko ospitalizazioan. Gainerakoa, 34 gaixo, gelan daude. 42ek eman dute positibo PCR proba batean, nahiz eta COVID-19a ez izan ospitaleratzeko arrazoi nagusia.
Igandean, sare publikoan, 873 PCR proba egin zituzten. Guztira, igandeko kasuak zenbatuta, 6.898 kasu izan dira, orain arte.