Gaur goizean, adibidez, 330 tona antxoa ekarri dituzten 50 ontzi porturatu dira Getarian. Getariako Kofradiako lehendakaria pozik dago kantitatea esanguratsua delako eta onuragarria delako bai arrantzaleentzat bai kontsumitzaileentzat.
20:00etatik aurrera, txandakako zirkulazio ezarriko dute semaforo bidez. Errepidea otsailaren 11tik dago itxita, denboralearen ondorioz kostaldeko euste horman 5,50 metrotako zulo bat agertu eta gero.
Iritsi den antxoa apurra tamaina txikikoa da. Getariako portuan, adibidez, ontzi bakar batek lehorreratu du antxoa, eta lonjan kiloa 2,60 euro inguruan saldu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriak baliatu nahi ditu errepideak zaintzeko. Atzo, azken asteetako hirugarren zuloa sortu zen, Getaria eta Zumaia artean.
Apirilak 21eko hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrenda aurkeztu du EH Bilduk Getarian. Gauzak beste modu batera egin daitezkeela azpimarratu du Nerea Kortajarena EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburuak.
Elurra ari du mendate askotan eta arretaz gidatzea eskatu du Segurtasun Sailak.
Arabako bigarren mailako errepideei eragiten die bereziki abisuak. Bestalde, goizaldeko olatuek ez dute aparteko eraginik izan kostan, baina abisuak indarrean daude.
Aldizkariaren arabera, Hegoaldeko zortzi herrik postu bat lortu dute Espainiako 100 herri politenen artean. Erriberri, Otxagabia eta Elizondo dira horietako hiru.
Goizaldean, zuloa zabaldu da oinezkoen pasealekuan, olatuen eraginez. Kalteak aztertuta, autoak errepidetik ibiltzea arriskutsua izan zitekeela ebatzi dute teknikariek, eta errepidea itxi dute. Arratsaldean, mendi aldera dagoen erreia zabaldu dute.
Getaria izan da azkarrena, gizonezkoetan, erlojuaren kontra jokatutako saioan, Zierbenaren eta Ondarroaren aurretik. Emakumezkoetan, Orio nagusitu da, Zumaia izan da bigarren, eta Hibaika, hirugarren.
47 urteko gizon baten gorpua atzeman dute bart uretan, Zumaia eta Getaria artean, bere ontziak irauli ostean. Ontzian zihoazen beste bi gizonak, 37 eta 43 urtekoak, Orroagako hondartzako arroken artetik erreskatatu dituzte hipotermia zantzuekin (irudiak: Gipuzkoako Gurutze Gorria).
Ontzian zihoazen beste bi gizonak Orrua pareko arroken artetik erreskatatu dituzte hipotermia zantzuekin. Bart Larrialdi zerbitzuek 21:20 aldera jazo dute gertakariaren berri.
58 urteko motozalea larri zaurituta eraman dute Donostiako Ospitalera, baina bertan hil egin da. Ezbeharra dela eta, N-634 errepidea bi orduz egon da itxita.
Emakumezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasi da Galizian, VI. Coruña Hiria Banderarekin, eta abuztuaren 20an amaituko da Zarautzen, Zarauzko XV. Ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, Coruñako VII. Banderarekin, eta irailaren 17an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren XLIX. edizioarekin.
Bermeoko taldeak garaipena bereganatu du bigarren jardunaldian, eta lehenengoa ere irabazi zuenez, Kontxako Bandera irabazi du. Hiru segundo atera dizkio Zierbena bigarrenari. Sailkapen nagusian Urdaibai izan da onena, Zierbena bigarren eta Hondarribia hirugarren.
Lehenengo lau ontziak bost segundoko tartean sartu dira: Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra eta Orio. Bou Bizkaiak segundo bat eta 25 ehuneneko aldea du.
Bermeoko ontziak garaipen handia lortu zuen igandean eta larunbatean egindako estropada kaskarra konpondu zuen. Horrela, Bou Bizkaiak 9 puntuko aldea du sailkapenean Hondarribiarekin, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
Emakumezkoen 18 ontzi eta gizonezkoen 24 lehiatuko dira guztira. Rianxo ez da emakumezkoen sailkatze-estropadan izango, patroi baten heriotzagatik. Zuzenean jarraitu ahal izango dira proba guztiak, ETB1en eta eitb.eus-en.
Haizea, euria eta ekaitza izan dira protagonistak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan. Estropadak irudi ikusgarriak utzi ditu lehiatu diren hiru txandetan.
Ekaitza eta itsaso zakarra protagonista izan dituen jardunaldian, Zierbenak bigarren egin du, Donostiarrak hirugarren, Kaikuk laugarren eta Hondarribiak bosgarren.
Bou Bizkaiak erakustaldia eman du berriro eta Zierbenaren, Donostiarraren eta Kaikuren aurretik gailendu da. Hondarribiak bosgarren egin du eta 9 puntura da orain Eusko Label LIgako sailkapenean, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
Urdaibaiko patroia pozik agertu da estropadarekin, "atzo ez ginen sentsazio onarekin joan, eta gaur irribarretsu nago irabazi dugulako" adierazi du. "Estropada oso gogorra izan da, irabazten duenak bakarrik disfrutatzen duen horietakoa". "Dagoeneko, Kontxan pentsatzea tokatzen da" gaineratu du.
Donostiarrak hirugarren postua lortu du Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zierbena bigarren geratu da Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Getariako Ikurrina 15 minutuko atzerapenarekin hasi da lehen txandaren atarian, bat-bateko ekaitzaren ondorioz. Bideo honetan, denboralearen irudi batzuk ikus ditzakezu.
Eusko Label Ligak Getarian du hitzordua igandean, abuztuaren 27an, Getariako Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
31 urte daramatza Xabier Goikoetxeak Getariako Arraun Taldean. Bihotzeko arazo batek arrauna utziarazi zion arren, klubari laguntzen jarraitzeko erabakia hartu zuen. Presidentea da gaur egun, eta arraunak bere bizitzan zer-nolako garrantzia duen azaldu du.