Nafarroa

1 / 30 Hurrengoa
Emery eta Mendilibar nor baino nor gehiago Konferentzia Ligako finalerdietan

Emery eta Mendilibar nor baino nor gehiago Konferentzia Ligako finalerdietan

Hondarribikoa Aston Villa Ingalaterrako taldearen teknikaria da, eta zaldibartarra, Olympiakos greziarrarena.

83 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran, 5 urteko adingabe bati ukituak egiteagatik

Gainera, aste honetan, Foruzaingoak hamar gizonezko atxilotu ditu emakumeen kontrako delituak egotzita.

Gizon bat atxilotu dute Mendabian izandako indarkeriazko heriotzarekin lotuta

Hasiera batean zabaldu zen suteak eragin zuela gizonaren heriotza, baina gero jakin zen indarkeriazko gertaera baten ondorioz hil zela eta sutea ondoren piztu zela.
Lankidetza eskatu du Nafarroako Gobernuak, medikuek iaz soldata igoera izan zutela gogora ekarrita

"Lankidetza" eskatu du Nafarroako Gobernuak, medikuek iaz soldata igoera izan zutela gogora ekarrita

Medikuen sindikatuak egindako greba iragarpenari erantzunez, Osasun kontseilariak esan du hausnartzeko unea dela, eta "oparoaldi garaiak" ez ezik, "une zailak" ere badaudela, eta orain krisitik ateratzea dela lehentasuna.
Euskal Duatloiko finala, apirilaren 21ean, eitb.eus-en eta ETB1en

Euskal Duatloiko finala, apirilaren 21ean, eitb.eus-en eta ETB1en

Apirilaren 21ean, igandean jokatuko da Euskal Duatloiko finala. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, 12:00etan. Eneko Saralegi iazko irabazlea ez da finalean izango.

Beti-Onakek 26-33 galdu du Elxen aurka, play-offetako final laurdenetako joaneko partidan

Beti-Onakek 26-33 galdu du Elxen aurka, play-offetako final laurdenetako joaneko partidan

Itzuliko neurketa hilaren 30ean jokatuko dute, 20:00etan, Esperanza Lag pabiloian. Atarrabian, Elx nagusi izan da, erakutsi du zergatik izan den fase erregularreko txapelduna, eta ia norgehiagoka osoan izan du kontrolpean markagailua.
Futbolean iskioetako lesioen prebentzioa, Jurdan Mendigutxiaren eskutik

Futbolean iskioetako lesioen prebentzioa, Jurdan Mendigutxiaren eskutik

Jurdan Mendigutxia fisioterapeuta, muskulatura iskiotibialean aditua da, zehazki, futbolean gehien lesionatzen den giharra. Jokalariek geroz eta partida gehiago jokatzen dituzten garai honetan, Mendigutxiak prebentzioan jartzen du fokua.

Idoia Zabalza: ''Lehen eta bigarren mailako biktimak ez egotea aurrerapauso handia da''

Idoia Zabalza: ''Lehen eta bigarren mailako biktimak ez egotea aurrerapauso handia da''

Nafarroako Gobernuak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen 12 biktima aitortu ditu, besteak beste, Guardia Zibilak eraildako Mikel Arregi eta Mikel Zabalza. Albistea jakin berritan, EITBrekin hitz egin du Idoia Zabalzak, Mikelen arrebak. 

Pilotariek jantziko dituzten kamiseta berriak aurkeztu dituzte

Pilotariek jantziko dituzten kamiseta berriak aurkeztu dituzte

ZUK enpresak jantziko ditu hemendik aurrera Aspeko, zein Baikoko pilotariak. Ibarran egin den aurkezpen ekitaldian Altuna, Laso, Zabaleta eta Jaka izan dira, besteak beste. Bi enpresen webgunetan eskuragarri daude kamiseta berriak.

Nafarroak poliziaren edo eskuin muturraren indarkeriaren lehen 12 biktimak aintzatetsi ditu

Nafarroak poliziaren edo eskuin muturraren indarkeriaren lehen 12 biktimak aintzatetsi ditu

Nafarroako Gobernuak aurrenekoz aitortu ditu biktima gisa Guardia Zibilak eraildako Mikel Zabalza eta Mikel Arregi. Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak atzera bota ditu lau eskaera, eta prozeduraren fase desberdinetan dauden beste 60 espediente aztertzen ari da.

Aita bat eta aitona bat kondenatu dituzte, Iruñeko ikastetxe bateko irakasle bat hertsatu eta mehatxatzeagatik

Erruztatuek semeari eta bilobari besotik gogor heldu izana eta atzamarkada batzuk egin izana leporatu zioten irakasleari, eta bultza egin zioten.
Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi

Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi

Datozen orduetan hodeitsu eta euri kontuekin jarraituko dugu lurraldearen iparraldean, baina orduek aurrera egin ahala, egonkortzera egingo du aroak. Biharkoa izango da egunik epelena (18 °C), ipar-ekialdeko haizeak tenperaturak jaitsaraziko baititu.
Inolako kexarik gabeko pilota aukeraketa Ezkurdia-Zabala partidari begira

Inolako kexarik gabeko pilota aukeraketa Ezkurdia-Zabala partidari begira

Labrit frontoian larunbateko partidari begira material hautaketa egin dute Ezkurdiak eta Zabalak. Biak ala biak lehen neurketa galtzetik datoz eta gustura agertu dira pilotekin.

Budimir ospitaletik atera da, baina bajan egongo da hilabete batez, gutxienez

Budimir ospitaletik atera da, baina bajan egongo da hilabete batez, gutxienez

Osasunako jokalariak hiru saihets hautsi zituen Valentziaren kontrako ligako partidan amaieran izandako kolpe baten ondorioz. Klubak azaldu duenez, datozen bost partidak galduko ditu.
Zizur Zendeako Udalak ez dio dantzan egiten uzten 1936an fusilatutako tren-langile baten erraldoiari

Zizur Zendeako Udalak ez dio dantzan egiten uzten 1936an fusilatutako tren-langile baten erraldoiari

Nafarroako udalerriko udalak adierazi du erraldoiek ez dutela ideologia politikorik izan behar eta apolitikoak izan behar dutela 3.000 euroko dirulaguntza lortzeko. Konpartsak ez du erabakia ulertzen eta historiaren parte dela uste du.

% 100 begetalak diren eta haragi izenarekin saltzen diren produktuen etiketatzea salatu du EHNEk

% 100 begetalak diren eta haragi izenarekin saltzen diren produktuen etiketatzea salatu du EHNEk

Sindikatuaren arabera, kontsumitzaileak informazioa "argia" eta "zehatza" izan behar du, zer jan nahi duen aukeratu dezan.
Ibai Azurmendi leitzarrak txirrindularitza utzi behar izan du 27 urterekin

Ibai Azurmendi leitzarrak txirrindularitza utzi behar izan du 27 urterekin

O Gran Camiño lasterketaren laugarren etapan sintoma ezohikoak sentitu ostean, probak egin zizkioten Azurmendiri, eta emaitzetan bihotz-arazoak atzeman zizkioten. Ziklismoa uzteko erabakia hartu berri du.

Bi urte eta erdiko kartzela-zigorra 13 urteko adingabe bati ukituak egiteagatik era jarraituan

33 urteko auzipetua ezingo da biktimarekin komunikatu ezta 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere bost urtez, eta beste bost urteko zaintzapeko askatasun-neurria bete beharko du.
Lizarran bi ume zuhurtziagabekeriaz hiltzea egotzitako autobus gidariak berretsi du galgak huts egin ziola

Lizarran bi ume zuhurtziagabekeriaz hiltzea egotzitako autobus gidariak berretsi du galgak huts egin ziola

Haren kontrako epaiketaren bigarren egunean deklaratu du auzipetutako gizonak. Adierazi duenez, goizean jabetu zen balazta ez zebilela ondo, eta enpresako tailerrera eraman zuen. Ez omen zuten konpondu. Adituen txostenen arabera, ordea, gidariak azeleragailua sakatu zuen, galga beharrean.
EAEk 1.091 atzerritar gehiago zenbatu ditu martxoan Gizarte Segurantzan afiliatuta; Nafarroak 232 galdu ditu

EAEk 1.091 atzerritar gehiago zenbatu ditu martxoan Gizarte Segurantzan afiliatuta; Nafarroak 232 galdu ditu

Iazko martxoarekin alderatuta, baina, bi erkidegoek izan dute bilakaera positiboa, eta % 9 (EAE) eta % 6,5 (Nafarroa) igo da ordutik afiliatutako atzerritarren kopurua.
Gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik eta 26 salaketa jarri dituzte kontsumoagatik Leitzako festa batean

Gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik eta 26 salaketa jarri dituzte kontsumoagatik Leitzako festa batean

Atxilotuak 100 estasi pilula, 3 MDMA dosi, 2 opio zati, beste 3 estasi eta speed poltsa bat zeramatzan, baita esnifatzeko hodi metaliko bat ere.
Budimirrek hiru haustura ditu saihetsean, toraxeko kolpe baten ondorioz

Budimirrek hiru haustura ditu saihetsean, toraxeko kolpe baten ondorioz

Osasunako jokalaria ospitalera eraman behar izan zuten Valantziaren aurkako partidaren ostean, eta ingresatuta dago, datozen orduotan zer-nolako garapena duen ikusteko.
Lizarran 2020an bi haurren heriotza eragin zuen autobus istripuko epaiketan egun klabea izango da gaurkoa

Lizarran 2020an bi haurren heriotza eragin zuen autobus istripuko epaiketan egun klabea izango da gaurkoa

Autobuseko gidariak ibilgailuaren kontrola galdu zuen, gasolindegi bat eta zenbait ibilgailu joaz. Haietako batean zihoazen bi haurrak, amarekin batera. Fiskaltzak 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du gidariarentzat. Gidariak argudiatu du autobusa balaztarik gabe geratu zela.

Arrasate: ''Gaur ez dugu asmatu, ez da gure eguna izan''

Arrasate: ''Gaur ez dugu asmatu, ez da gure eguna izan''

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Valentziaren aurkako porrota baloratu du partida osteko prentsaurrekoan. Aukerak izan arren, ez dutela asmatu azpimarratu du.

Moncayola: ''Nahiko partida ona egin dugula uste dut''

Moncayola: ''Nahiko partida ona egin dugula uste dut''

Jon Moncayola Osasunako jokalariak Valentziaren aurkako neurketa baloratu du. Partida ona egin arren, gauzak ez zaizkiela atera uste du. Europarako sailkapena oso urrun ikusten du.

Osasunak penalti bat huts egin du 96. minutuan eta ezin izan du punturik batu Valentziaren aurka (0-1)

Osasunak penalti bat huts egin du 96. minutuan eta ezin izan du punturik batu Valentziaren aurka (0-1)

Andre Almeidak, 18. minutuan, Valentziari garaipena eman dion gola sartu du. Jagoba Arrasateren gizonek berdinketa merezi izan dute, eta, luzapenean, penalti bat izan du alde, baina Ante Budimirrek, huts egite harrigarri batean, ezin izan du sareetara bidali.

59 urteko garraiolari iruindar bat hil da Lleidan, eta 54 urteko langile autonomo bat Gasteizen

LABek azaldu duenez, igandean bere kamioiaren kabinan hilik azaldu zen garraiolaria. Antza denez, bihotzekoak jota hil zen. Bestalde, joan den astean, behargin autonomo batek istripua izan zuen, komunitate bateko garbiketa lanak burutzen ari zela. Asteburuan hil egin da zauri larrien ondorioz.
Hainbat ikaslek Parlamentuan Chiviteri egindako irainak ikertzen ari da Nafarroako Unibertsitatea

Hainbat ikaslek Parlamentuan Chiviteri egindako irainak ikertzen ari da Nafarroako Unibertsitatea

Martxoaren 20an, Zuzenbideko hainbat ikaslek Chiviteri irain egin zioten Foru Parlamentuko bisita liburuan.
Raul Garciak futbola utziko du denboraldi amaieran

Raul Garciak futbola utziko du denboraldi amaieran

Athleticeko jokalari nafarrak 356 partida jokatu ditu Athleticen egindako bederatzi denboraldietan. Horiez gain, 329 neurketa jokatu zituen Atletico Madrilen egindako garaian, eta 126 Osasunarekin. Talde nafarrean hezi zen futbolari gisa. Guztira, 148 gol sartu ditu.
Urte hasieratik Leitzan pediatrarik gabe daudela salatu dute herritarrek

Urte hasieratik Leitzan pediatrarik gabe daudela salatu dute herritarrek

Leitzako herritar talde batek elkarretaratzea egin du gaur goizean Iruñean, inguru horretan bizi diren 600 adingabeak mediku batek artatzeko Nafarroako hiriburura joan behar dutela salatzeko.

Gizon bat inputatu dute Iruñean, gorroto-delitua egotzita, irain homofoboengatik eta umiliazioagatik

Gertakariak igande goizaldean izan dira, Juan de Labrit kalean, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Fronte hotz batek giro grisa eta euri apur bat ekarriko ditu ostegunera arte

Fronte hotz batek giro grisa eta euri apur bat ekarriko ditu ostegunera arte

Tenperaturak 15 ºC-raino jaitsiko dira, eta zeruak lainotuta egongo dira. Hala ere, euri txikia bakarrik egingo du, eta isurialde atlantikoan bakarrik.
GinkGo biloba, kakao hutsa eta urtero 15 kilo ezti: 87 urterekin sasoiko egoteko sekretua

GinkGo biloba, kakao hutsa eta urtero 15 kilo ezti: 87 urterekin sasoiko egoteko sekretua

Irkus Robles Aranguiz margolaria ezagutu du Miren Nogalesek. Duela 20 urte bizi da Auritzen. Etxean beti du musika jarrita eta bere margolanak erakutsi dizkio Mireni. 87 urte ditu eta sasoiko dago. Sekretua, GinkGo biloba, limoi urarekin, eta esnea, kakao hutsarekin eta ezti askorekin.

Sukaldez sukalde, bai, bai, bai, bozka Irigarai! Gehiengo ''absolutuz'' aukeratu zuten Unai Auritzeko alkate

Sukaldez sukalde, bai, bai, bai, bozka Irigarai! Gehiengo ''absolutuz'' aukeratu zuten Unai Auritzeko alkate

23 urterekin izendatu dute Unai Auritzeko alkate, erabateko gehiengoz gainera. Soziologoa eta abeltzaina ogibidez, behiak izendatzeko metodo bitxia azaldu dio Pagadiri. Horrez gain, herritik erronda egin dute biek, akordeoi eta guzti.

Adi goroldioari, eguzkiari eta suari! Naturan bizirauteko oinarrizko ikastaroa jaso du Pagadik

Adi goroldioari, eguzkiari eta suari! Naturan bizirauteko oinarrizko ikastaroa jaso du Pagadik

Pagadik basoan topatu du Xanti, animaliei argazkiak ateratzea biziki gustuko duen auriztarra. Honek "superbibentzia basikoa" erakutsi dio, alegia, orientatzeko hainbat gako eta sua egiteko hainbat aholku eman dizkio. Ikasi ote du zerbait Mikelek?

Ojo al dato! 12.000 urteko itxaron-zerrenda, Auritzeko hilerrian lekua izateko

Ojo al dato! 12.000 urteko itxaron-zerrenda, Auritzeko hilerrian lekua izateko

Alfa hizkia du sarreran Auritzeko hilerriak, eta Omega hizkiaren forma du. Bizitzaren hasiera eta amaiera esan nahi dutela azaldu digu Ederrek, historiazale "frikiak". 2014. urtean Estatuko hilerririk onenaren saria eman zion 'Adiós' aldizkariak. Adi! 12.000 urteko itxaron-zerrenda ei dago.

Baztanen istripua izan duen motozale bat helikopteroz eraman dute Iruñeko ospitalera

Motor-gidaria, 57 urteko Iruñeko bizilaguna, NA-1210 errepidean bidetik aterata zauritu da.
'Harri Herri' saioaren 2. edizioa apirilaren 15ean hasiko da, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

'Harri Herri' saioaren 2. edizioa apirilaren 15ean hasiko da, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Apirilaren 15ean, astelehenean, 'Harri Herri' saioaren 2. edizioa izango duzu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.

Nekazaritza sektorearentzat errespetua eskatu dute baserritar eta abeltzainek Iruñean

Nekazaritza sektorearentzat errespetua eskatu dute baserritar eta abeltzainek Iruñean

"Botere ekonomiko handiek nekazaritza sektorea kontrola ez dezaten gaude hemen", esan dute nekazariek, eta "herritarren babesa eta gertatzen ari denaz jabetzea" eskatu dute.
Josean Etxeberria, baserritarra: ''Ekainaren 1ean muga guztiak ixteko asmoa daukagu''

Josean Etxeberria, baserritarra: ''Ekainaren 1ean muga guztiak ixteko asmoa daukagu''

Semilla y Belarra Nafarroako nekazaritzako profesionalen elkarteak eta 6F plataformak deituta, 3.000 pertsonak manifestazioa egin dute gaur Iruñean. Nafarroako lehen sektorea "errespetatzeko" eskatu dute bertan.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena