Ekonomia -

Koronabirusa

EAEko 25 udalerritako ostalaritza, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren zain

Horietako bakoitzaren egoera aztertuko du Jaurlaritzak. Arrigorriagan (Bizkaia), Eibarren, Arrasaten eta Ordizian (Gipuzkoa), esaterako, ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak berriz ireki.

EAEko 29 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak zabaldu. Artxiboko argazkia: EFE
Itxitako taberna bat Gasteizen.
Hauek dira gune gorrian dauden udalerriak

3:8

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten 25 udalerriren egoera epidemiologikoa aztertuko du, asteburu honetan tabernak eta jatetxeak berriz ireki ditzaketen ala ez erabakitzeko. Bien bitartean, baieztatuta dago herri handi hauetan ostalaritzak itxita jarraitu beharko duela: Arrigorriagan (Bizkaia) eta Eibarren, Arrasaten eta Ordizian (Gipuzkoa).

LABI Aholku Batzordeak ostalaritza berriz irekitzeko atzo ezarritako irizpideen arabera, 100.000 biztanleko (azken 14 egunetan) 500 kasutik gorako eragin epidemiologikoa zuten herriak salbuespena izango ziren. Hala ere, Jaurlaritzak ostegun honetan zehaztu duenez, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrien egoera banan-banan aztertuko da erabakia hartzeko.

Hala, Eusko Jaurlaritzak ostiral honetan, abenduaren 11n, argitaratuko du zerrenda bat, eta bertan jasoko ditu ireki ezin izango duten tamaina txikiko herriak. Egoera udalerri hauetan aztertuko da:

Araba (10)

Añana, Aramaio, Armiñon, Arraia-Maeztu, Berantevilla, El Billar, Iruña Oka, Legutio, Urizaharra eta Zuia.

Bizkaia (zazpi)

Arakaldo, Elantxobe, Forua, Gamiz-Fika, Mundaka, Ubide eta Zeberio.

Gipuzkoa (bederatzi)

Alegia, Arama, Beizama, Elgeta, Eskoriatza, Gaztelu, Larraun eta Segura.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eibar Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Arrasate Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Arrigorriaga Ordizia Albisteak Osasun albisteak gaur Eskoriatza Jatetxeak Tabernak Koronabirusa Alarma-egoeraren amaiera LABI Debagoiena eskualdea