Tabernak

1 / 28 Hurrengoa
Bi pertsona zauritu dira Bilboko Irala auzoko taberna batean izandako eztanda batean

Bi pertsona zauritu dira Bilboko Irala auzoko taberna batean izandako eztanda batean

Leherketa bart gertatu da, 21:00ak aldera, Eskurtze kaleko 10.ean. Lehen hipotesien arabera, butano botila bat lehertu da, lokalean ziren bi lagunak zaurituta. Taberna itxita zegoen, beraz, badirudi langileak zirela biak. Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte biak.

Bi pertsona zauritu dira Bilbon taberna batean izandako leherketan

Bi pertsona zauritu dira Bilbon taberna batean izandako leherketan

Lehen datuen arabera, butano botila bat lehertu da bart, 21:00ak aldera, Irala auzoko taberna batean. Ostalaritza lokaleko bi langile zauritu dira, eta bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredurekin.
Hainbat pertsona zauritu dira Gasteizko Alde Zaharreko taberna bateko sabaia behera etorrita

Hainbat pertsona zauritu dira Gasteizko Alde Zaharreko taberna bateko sabaia behera etorrita

Kaltetutako lokalera suhiltzaileek eta arkitektura zerbitzuek egin duten lehen bisitan, ondorioztatu dute hezetasunagatik erori zela sabaia.
Ostalaritzaren asteburuetako ordutegia, aldaketaren bidean

Ostalaritzaren asteburuetako ordutegia, aldaketaren bidean

Asteburuetan itxita dagoen edo afaririk ematen ez duten jatetxe edo tabernak ez dira ohikoak, baina gero eta gehiago dira lan-ikuspegi horretarantz doazen negozioak. Arrazoi nagusiak, lan-baldintza hobeak eta bizi-kalitatea dira.

Reale Arena inguruko terrazak kendu dituzte

Reale Arena inguruko terrazak kendu dituzte

15:00etatik aurrera 32 taberna inguruk terrazak kendu behar zituzten, baina askoz lehenago jaso dituzte Ferrerias eta Armerien plazetakoak. Goizean bota duen euriaren ondorioz, askok lana aurreratzea erabaki dute.

Bao ogia ekialdeko hirugiharraz beteta, Donostiako Argia tabernan

Bao ogia ekialdeko hirugiharraz beteta, Donostiako Argia tabernan

Atzamarrak zurrupatzeko moduko pintxoa egiten irakatsi digu Itsaso Peña sukaldariak, duela pare bat hilabete irekitako Argia tabernako sukaldean.

Farketa tabernako gerentea: ''Aulkiak, mahaiak, kristalak… denetarik apurtu zuten''

Farketa tabernako gerentea: ''Aulkiak, mahaiak, kristalak… denetarik apurtu zuten''

Athleticeko zale batzuek Atletico Madrileko batzuei eraso zieten Farketa tabernan. Juan Carlos Gomez gerenteak nola gertatu zen eta tabernan nolako kalteak eragin zituzten kontatu digu.

Horrelakoa izan zen Atletico Madrileko zaleen aurkako erasoa San Mames inguruko taberna batean

Horrelakoa izan zen Atletico Madrileko zaleen aurkako erasoa San Mames inguruko taberna batean

San Mames inguruko taberna batean liskarrak izan ziren Athletic-Atletico partida hasi baino lehen. Lagun talde batek Atletico Madrileko zale batzuei eraso zien. Horietako batek ospitalean amaitu zuen, aurpegian egin zioten zauri bat sendatzeko: sei puntu eman behar izan zizkioten.

Apaiz batek bedeinkatu zuen Donostiako Ezkurra taberna berria!

Apaiz batek bedeinkatu zuen Donostiako Ezkurra taberna berria!

Joseba Balda Donostiako Ezkurra tabernako jabea da. Tabernak ehun urte baino gehiago ditu; duela gutxi lekuz aldatu da, nahiz eta Grosen jarraitu. Tabernako historia gertutik ezagutu dugu.

Bizkaiko ostalaritzak mobilizazioei ekin die hitzarmenarena berritzearen alde

Bizkaiko ostalaritzak mobilizazioei ekin die hitzarmenarena berritzearen alde

ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk deituta, mobilizazioei ekin diete larunbat eguerdian Bizkaiako ostalariek, Bilbon egin duten manifestazioarekin. Ostalaritzako hitzarmenaren negoziazioa duela urtebetetik ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute, eta  orain urtebete proposatutakoa ez dela nahikoa.

Donostiako Parte Zaharreko bizilagunak: Segurtasuna interes pribatuaren gainetik dago

Donostiako Parte Zaharreko bizilagunak: "Segurtasuna interes pribatuaren gainetik dago"

Parte Zaharrean Bizi elkarteak ohartarazi du 'modus operandi'-a "ikusketak salaketa bat tartean dagoenean bakarrik egitea" dela.
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Donostian eta sei familia etxetik atera, taberna batean izandako suteagatik

Bi pertsona ospitaleratu dituzte Donostian eta sei familia etxetik atera, taberna batean izandako suteagatik

Antza denez, 13:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Fermin Calbeton kaleko jatetxe bateko sukaldean, sua hartu duen frijigailu baten ondorioz. Suhiltzaileak bertan izango dira, gutxienez, asteartera arte.
Sutea Donostiako Alde Zaharreko taberna batean

Sutea Donostiako Alde Zaharreko taberna batean

Donostiako Alde Zaharreko Zumeltzegi tabernako bi langile ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik, sukaldean piztutako sutearen ondorioz.

Ostalaritzako ordutegia mugatzeko eskatu dute Bilboko erdiguneko bizilagunek, zaratagatik

Ostalaritzako ordutegia mugatzeko eskatu dute Bilboko erdiguneko bizilagunek, zaratagatik

Adierazi dutenez, Abandoko bizilagunek "Bilboko Ingurumena Babesteko Ordenantzan ezarritako zarata baino askoz handiagoa jasaten dute" ostiral eta asteburuetan.
Bizkaiko Ostalaritzak mobilizazioei ekingo die berriro ere otsailaren 24an, hitzarmen berri bat eskatzeko

Bizkaiko Ostalaritzak mobilizazioei ekingo die berriro ere otsailaren 24an, hitzarmen berri bat eskatzeko

Bizkaiko Ostalaritzako ELAk, LABek, CCOOek eta UGTk gogorarazi dutenez, langileek ez dute soldata-igoerarik izan 2020tik. Tarte horretan KPIa % 12,9 igo da eta, beraz, erosteko ahalmena galdu dute.
Sukaldaritza begetariano eta beganoaren ukitu berezia, Donostiako Garraxi tabernan

Sukaldaritza begetariano eta beganoaren ukitu berezia, Donostiako Garraxi tabernan

Garraxi tabernan sukaldaritza begetarianoa eta beganoa ere dibertigarriak izan daitezkeela erakutsi nahi izan digute Idoiak eta Begok. Horretarako, porru pikanteak labean, feta eta pistatxo saltsarekin prestatu digu Idoiak.

Bilboko taberna bateko bi langile atxilotu dituzte, ostutako txartelak erabiliz dirua lapurtzeagatik

Bilboko taberna bateko bi langile atxilotu dituzte, ostutako txartelak erabiliz dirua lapurtzeagatik

Bilboko Alde Zaharreko taberna bateko jabea eta langilea atxilotu dituzte, datafonoaren bitartez, larpututako txarteletatik dirua hartzea leporatuta.
Gasteizko Malibu diskoteka aldi baterako itxi eta zigilatu dute

Gasteizko Malibu diskoteka aldi baterako itxi eta zigilatu dute

Dantzalekua Dato kalean dago, eta urte amaierako kotiloi bat egitekoa zen. Itxierak indarrean jarraitzen badu, ezin izango da egin. Horretarako, establezimenduak hainbat eskakizun bete behar ditu.
Donostiako Abuztuaren 31 kaleko 28. atariko bizilagunak ostegunean itzuli ahal izango dira etxera

Donostiako Abuztuaren 31 kaleko 28. atariko bizilagunak ostegunean itzuli ahal izango dira etxera

Auzokideak astelehenean atera zituzten etxetik, igandean ostalaritza-establezimendu batean piztutako sute baten ondorioz.
14 bizilagunek gaua etxetik kanpora pasa dute Donostian, taberna bateko sukaldeak su hartu ondoren

14 bizilagunek gaua etxetik kanpora pasa dute Donostian, taberna bateko sukaldeak su hartu ondoren

Donostiako Udalak Alde Zaharreko Abuztuaren 31 kaleko 28. atariko familia guztiei ostatu eman die, 14 pertsona guztira. Familia hauen etxebizitzetan kalte garrantzitsuak izan dira sutearen ondorioz.

Donostiako Alde Zaharreko bi atari hustu dituzte sute baten ondorioz

Donostiako Alde Zaharreko bi atari hustu dituzte sute baten ondorioz

Sutea igande honetan hasi zen, Abuztuaren 31 kaleko taberna bateko sukaldean. Suhiltzaileek sugarrak amatatu zituzten, baina astelehen honetan berpiztu egin dira eta berriro tokira itzuli behar izan dute.
Arantxa Irizar: Bizitzeko modu bat egin diat tabernan... orain itxi beharrak egundoko pena ematen zidak

Arantxa Irizar: "Bizitzeko modu bat egin diat tabernan... orain itxi beharrak egundoko pena ematen zidak"

34 urtez gobernatu du San Agustin taberna Arantxa Irizarrek. Urte amaieran itxi egingo du. Segida emango dion norbaiten bila aritu da, baina esperantza lurrundu zaio. Barra ertzean jarrita kontu kontari aritu da Jon Artanorekin. Bidean metatutako poz eta tristurez, eta urte berrirako asmoez.
Pikantoia, Bilboko Gorde tabernako pintxo berria

Pikantoia, Bilboko Gorde tabernako pintxo berria

Bilboko Gorde tabernan atera duten pintxo berria aurkeztu digu Aketza Portillok: Pikantoia. Lagun mexikar batek ekarpena izan dute jaki min berria sortzeko, eta txerrikia, tipula, ahuakatearekin egindako laktonesa eta saltsa pikantea daramatza.

Txistorra taloa, beganoa, txokolateduna eta hirugiharduna dastatu ditugu Gasteizko Koko tabernan

Txistorra taloa, beganoa, txokolateduna eta hirugiharduna dastatu ditugu Gasteizko Koko tabernan

Janire Perezekin bildu gara Gasteizko Koko Tabernan. Janirek eta bere aitak urteak daramatzate txosna batean taloak egiten, eta orain talo taberna ireki du Janirek. Sukaldean, 4 talo prestatu dizkigu: txistorra taloa, beganoa, txokolateduna eta hirugiharduna.

Ertzaintzak EAEko diskoteka handiak ikuskatu ditu Gau Beltzean segurtasuna bermatzeko

Ertzaintzak EAEko diskoteka handiak ikuskatu ditu Gau Beltzean segurtasuna bermatzeko

700 pertsona baino gehiagoko edukiera duten dantzalekuak aztertu dituzte agenteek (4 Bizkaian; 2, Araban; eta 1, Gipuzkoan), eta gau honetan bertan prebentzio eta kontrol lanak izango dira. Dekorazioa eta larrialdietako ateak ondo daudela egiaztatu dute, besteak beste.
Ertzaintzak zazpi dantzaleku ikuskatu ditu Gau Beltzaren bezperan

Ertzaintzak zazpi dantzaleku ikuskatu ditu Gau Beltzaren bezperan

Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteek 700 lagunetik gorako edukiera duten lokaletan ikuskapen eta kontrol dispositibo berezia egin dute. Helburua gaur gauerako aurreikusita dauden jaietara doazenen segurtasuna zaintzea da.

Trapu Zaharra platera prestatzen ikasi dugu Donostiako Intza tabernan

Trapu Zaharra platera prestatzen ikasi dugu Donostiako Intza tabernan

Donostiako Intza taberna bisitatu dugu Koldo Astrainekin batera. 1933an ireki zen eta ordutik familiako 4 belaunaldik egin dute bertan lan. Sukaldean, Asier Astrainek trapu zaharra platera prestatu digu, tabernako klasikoa.

''Gero eta ohikoagoa da modu osasungarriagoan gosaltzea''

''Gero eta ohikoagoa da modu osasungarriagoan gosaltzea''

Tolosako (Gipuzkoa) Neder kafetegiak era guztietako gosariak eskaintzen ditu, eta karta zabala du, batez ere ogi txigortuetan. Ane eta Maider Peinado ahizpekin gosarien eta bezeroen gosari kuttunenen inguruan aritu gara.

Hego Euskal Herriko herritarrak dira ostalaritzan gehien gastatzen dutenak Espainiako Estatuan

Hego Euskal Herriko herritarrak dira ostalaritzan gehien gastatzen dutenak Espainiako Estatuan

EAEko herritarrek 1.359 euro bideratzen dituzte ostalaritzara urtean, eta nafarrek zertxobait gutxiago, 1.234. Bestalde, 15 urtetik gorako herritarrek urtean 75 litro alkohol edaten dituzte batez beste.
Tabernek eta jatetxeek enpleguaren % 5 biltzen dute Hego Euskal Herrian

Tabernek eta jatetxeek enpleguaren % 5 biltzen dute Hego Euskal Herrian

Portzentajea Espainiako Estatuko batez bestekoa (% 6,3) baino txikiagoa da, baina EBkoa (% 3,5) baino handiagoa. 66.000 pertsona baino gehiago ari dira lanean Hego Euskal Herriko jatetxeetan eta tabernetan, 52.447 EAEn eta 14.170 Nafarroan.
Taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, eta bat ere ez duten bi

Taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, eta bat ere ez duten bi

Jakingo zenuke zein herritan dagoen taberna eta jatetxe gehien? Pista bat: ez da hiriburua.
Duela hamar urte baino 772 taberna eta jatetxe gutxiago daude egun EAEn, eta 92 gehiago Nafarroan

Duela hamar urte baino 772 taberna eta jatetxe gutxiago daude egun EAEn, eta 92 gehiago Nafarroan

10.000 biztanleko, 54 taberna eta jatetxe daude EAEn eta 42 Nafarroan. EAEn bezala, Espainiako Estatuan ere nabarmen egin du behera ostalaritza establezimenduen kopuruak.
Ahalegin handiz, baina martxan

Ahalegin handiz, baina martxan

Herri txikietan edo herriguneetatik urrun dauden auzoetan, ezinbezteko topaleku izan ohi dira tabernak, baina horiei eustea ez da erraza. Atxondora, Oñatiko Araotzera eta Lagranera jo dugu, hango adibideen bila.
Grebaren jarraipena % 60koa izaten ari da Bizkaiko ostalaritzan, sindikatuen arabera

Grebaren jarraipena % 60koa izaten ari da Bizkaiko ostalaritzan, sindikatuen arabera

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hitzarmen berria eskatzeko deitu dute gaurko lanuztea, baita hilaren 11rako eta 12rako iragarrita dauden beste biak ere. Datorren astelehenean egitekoak diren bileran negoziazioei berriro heltzea onartu du sektoreko patronalak.
Agur Donostiako Alde Zaharreko Santa Lucia txurro-denda mitikoari

Agur Donostiako Alde Zaharreko Santa Lucia txurro-denda mitikoari

66 urteko jardueraren ondoren, Puerto kaleko txurro-denda mitikoak gaur itxiko ditu ateak. Egungo jabeek erretiroa hartu dute eta ostalaritza-talde bati saldu diote lokala.

Euskaldunon aperitiboa: rabak eta garagardoa, igandez, mendizale lookarekin

Euskaldunon aperitiboa: rabak eta garagardoa, igandez, mendizale lookarekin

Aperitiboaren Nazioarteko Eguna aprobetxatuta, euren aperitibo gustukoenaren inguruan galdetu diegu Gazteako ikus-entzuleei. Galdera gehienetan aukera batek aise irabazi du, arroparen aukeraketarenean izan ezik.
Greba deitu dute Bizkaiko ostalaritzan urriaren 4, 11 eta 12rako

Greba deitu dute Bizkaiko ostalaritzan urriaren 4, 11 eta 12rako

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute negoziazio-mahaiak blokeatuta eta soldatak izoztuta jarraitzen dutela 2020tik.
Turistek bi orduko ilarak egiten dituzte taberna jakin batzuetako pintxoak jateko

Turistek bi orduko ilarak egiten dituzte taberna jakin batzuetako pintxoak jateko

Pintxoak ematen dituzten tabernak topera egiten dute lan, eta topera daude. Sukaldea egun osoan dute zabalik pintxoak momentuan egin ahl izateko. Turistek ilara luzean itxaroten dute pintxoa jateko, baina merezi duela diote.

Terrazetan kontsumitzeko denbora mugatzea, EAEko ostalariek baztertzen ez duten neurria

Terrazetan kontsumitzeko denbora mugatzea, EAEko ostalariek baztertzen ez duten neurria

Horrek ostalarientzat arazoa suposatzen du, jendea denbora gehiegi egoten delako eserita kontsumitu gabe. Ostalari askok neurriak hartzea aurreikusten dute, batez ere kontsumizio batekin eserita egoteko denbora mugatzeko. Bartzelona eta Madrilen terrazen erabilera mugatzen hasi dira.

Kutxa-tiketa automatikoak kendu dituzte Ipar Euskal Herrian arrazoi ekologikoengatik

Kutxa-tiketa automatikoak kendu dituzte Ipar Euskal Herrian arrazoi ekologikoengatik

Hala ere, kontsumitzaileak beti izango du erosketa-tiketa eskatzeko aukera, eta neurriak ez die eragiten bermepean dauden objektuei, horiek ere beren ordainagiria inprimatuta edukiko baitute.
1 / 28 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena