Gizartea -

A30

Greba feminista orokorreko manifestazio eta mobilizazioak: non eta noiz

Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeko udalerri handietan manifestazio jendetsuak deitu dituzte arratsalderako, eta goizean mobilizazioak egongo dira ehunka herritan.

Ehunka mobilizazio antolatu dira A30erako. EITB Media
Ehunka mobilizazio antolatu dira A30erako.
Ehunka mobilizazio antolatu dira A30erako. EITB Media

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, greba feminista orokorra izango da azaroaren 30ean. Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde, "lantokiak husteko" eta Hego Euskal Herriko "kaleak hartzeko" deia egin zaie herritarrei. Hona antolatuta dauden manifestazio eta mobilizazioak, lurraldez lurralde: 

ARABA

Gasteiz. Manifestazio nagusia, 18:00etan, San Anton plazatik

Zaintza lanak aldarrikatzeko mobilizazioa, 13:00etan, Lanbideko egoitzatik (Zumakadi ibilbidea) Santa Barbarara

Auzoetan ekintzak, 09:00etan hasita. 11:00etan lapiko-jotzeak

Laudio. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Herriko plazatik

Agurain. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:30ean

BIZKAIA

Bilbo. Manifestazio nagusia, 17:30ean, Jesusen Bihotza plazatik

Zaintza lanak aldarrikatzeko mobilizazioa, 12:00etan, udaletxean

Auzoetan ekintzak, 07:00etatik aurrera. 11:00etan lapiko-jotzeak

Durango. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Landako gunetik

Gernika-Lumo. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Udaletxetik

Markina Xemein. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Arkupetik

GIPUZKOA

Donostia. Manifestazio nagusia, 18:00etan Antiguoko tuneletik

Zaintza lanak aldarrikatzeko mobilizazioa, 12:30ean, Udaletxetik

Auzoetan ekintzak, 08:00etatik hasita. 10:30ean, kalejirak

Arrasate. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Ospitaletik eta Maiatzaren 1aren plazatik (bi hasiera)

Eibar. Eskualdeko manifestazio nagusia, 12:30ean, Armeria eskolatik

Hernani. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, hiru zutabetik abiatuta (Zikuñaga, Etxeberri eta Sandiusterri)

Irun. Eskualdeko manifestazio nagusia, 17:30ean, Mendeluko rotondatik

Errenteria. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Herriko plazatik

Ordizia. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:30ean, Malkaskotik

Tolosa. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Triangulo plazatik

Urretxu-Zumarraga. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Emakume plazatik (Areizaga-Kalebarren plaza)

Zumaia. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Beheko Plazatik abiatuta

NAFARROA

Iruñea. Manifestazio nagusia, 18:00etan, Antoniuttitik

Zaintza lanak aldarrikatzeko mobilizazioa, 12:30ean diputaziotik

Auzoetan ekintzak, goizean goizetik

Altsasu. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Foruen plazatik

Elizondo. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, plazatik

Irunberri. Eskualdeko manifestazio nagusia, 18:00etan, Foruen plazatik

Lizarra. Eskualdeko manifestazio nagusia, 19:00etan, Foruen plazatik

Tafalla. Eskualdeko manifestazio nagusia, 19:30ean, plazatik

Tutera. Eskualdeko manifestazio nagusia, 19:00etan, Aita Lasa plazatik

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Donostia Iruñea azken orduko berriak Bizkaiko herriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Tutera argazkiak Hernani bideoak Tolosa azken ordukoa Grebak albisteak Gernika-Lumo bideoak Laudioko albisteak Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Agurain bideoak Durango Irun argazkiak Tafalla bideoak Eguneko albisteak Azken ordukoa protestak Lizarra albisteak Altsasu Feminismoa