Manifestariak kalera atera dira unibertsitate publikoaren alde eta Javier Mileiren Gobernuak zentro horiek ez finantzatzearen aurka. Argentinako Gobernuaren aurka orain arte egin den mobilizaziorik handiena izan da.
Israelek Gazako Zerrendan etengabe egindako bonbardaketak salatzeko protestak gero eta ugariagoak dira Estatu Batuetan. Azken egunotan ehunka ikasle atera dira kalera Gazako gerra salatzeko eta unibertsitate batzuetan klaseak bertan behera utzi behar izan dituzte.
Yala, Nafarroa Palestinarekin elkarteak antolatutako martxak "berehalako su-eten iraunkorra, Gazaren blokeoa amaitzea eta laguntza humanitarioa berehala sartzea" eskatu du. Deialdi bateratua egin dute Estatu osoan, eta ehun hiritan baino gehiagotan izan dira manifestazioak.
57.200 pertsona baino gehiago atera dira larunbat honetan kalera Kanarietako hiri nagusietan, 'Kanariar irlek muga bat dute' lelopean deitu diren manifestazioetan parte hartu eta egungo eredu turistikoa salatzeko. Protesta jendetsuena Santa Cruz de Tenerifen izan da, 30.000 pertsona inguru.
Abiadura handiko trenak Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan kaltetutako udalerrietako alkate gehienek adierazpen bat sinatu dute AHTaren alternatiba babesteko.
Iñaki Martin Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileak gogorarazi duenez, Legebiltzarrean ekimenak babestu dituzten indar politiko bakarrak "EH Bildu eta Elkarrekin Podemos izan dira".
Arabako Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Batasunak (UAGA) berriz atera ditu traktoreak kalera Gasteizen, politikariei lehen sektoreak borrokan jarraitzen duela gogorarazteko eta haien aldarrikapenak entzun ditzaten.
Edurne Basterra UAGAko presidenteak salatu du alderdi politikoek ez dituztela nekazarien eta abeltzainen aldarrikapenak kontuan hartu ere egin kanpainako euren diskurtsoetan.
"Botere ekonomiko handiek nekazaritza sektorea kontrola ez dezaten gaude hemen", esan dute nekazariek, eta "herritarren babesa eta gertatzen ari denaz jabetzea" eskatu dute.
Semilla y Belarra Nafarroako nekazaritzako profesionalen elkarteak eta 6F plataformak deituta, 3.000 pertsonak manifestazioa egin dute gaur Iruñean. Nafarroako lehen sektorea "errespetatzeko" eskatu dute bertan.
Osasun Bidasoa plataformak deituta, kalitatezko osasun sistema publikoa defendatzeko manifestazioa egin dute arratsaldean Irunen. "Eskualdeko osasungintza publikoaren prekarizarioaren aurka" lelopean, Bidasoaldean lehen mailako arreta eta osasun publikoa hobetzeko inbertsio gehiago eskatu dituzte.
80 taldek baino gehiagok osatzen duten Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik taldeak deitutako protestan, eredu ekonomikoa errotik aldatu eta deshazkundearen aldarria egin dute, eta energia berriztagarrien makroproiektuek landa eremua eta ekosistema suntsitzen dutela ohartarazi.
Ezertarako kontuan hartu ez, eta Zaintza Itunarekin neurri konkreturik proposatu gabe diskurtsoa lapurtu dietela salatu dute Bilbon. Ezin daitekeela "pribilegioa" izan iritzita, Zaintza Sisteman urratsak eta neurri zehatzak aldarrikatu dituzte, pribatizazioa alde batera utzita.
Hogei bat elkarte memorialistek protesta egin dute koadro erakusketa bitxi baten bidez. Urtasun artistaren lanak dira. Elkarteen arabera, monumentua eraistea da bide bakarra familien memoria eta egia, justizia eta erreparazioa errespetatzeko.
Auziperatuei babesa emateko elkarretaratzeak egin dira gaur Euskal Herriko hiriburu guztietan. Baionan berriz eskatu dute Etcheverry eta Molleren errugabetzea. Euren esanetan, bakegileen lana funtsezkoa izan zen ETAren armagabetzea gauzatzeko.
Hainbat elkartek Gasteizen egindako protestan eta manifestu baten bidez salatu dute landaguneetan bizi direnei energia berriztagarrien eredu berriak eragiten dizkien arazoak.
Nafarroako presidenteak erabat errefusatu ditu "erakundeen aurkako indarkeriazko ekintzak", Cabanillasen atzo izandakoak tartean, eta protestarietako batzuk ez zirela sektoreko langileak esan du.
"Sektoreak kalean duen indarra" erakutsi nahi dute protestekin. Sindikatuak, ohar baten bidez, gogora ekarri du azken hilabeteetan ere negoziatzen aritu direla, "mobilizazio historikoak" egin dituzten bitartean.
Europa Biltzar Jauregian egin dute batzarra, eta eraikinaren atarian izan dira protestak. Espainiako Gobernuko Nekazaritza ministroa iritsi denean sortu dira tentsio uneak nekazarien eta Ertzaintzaren artean.
Euskotreneko eta Bizkaibuseko plantillek bitarteko eta baliabide gehiago eskatu dizkiete erakundeei azken hilabeteotan jasaten ari diren erasoak geldiarazteko.
Hego Euskal Herriko nekazariak euren sektorea "lehenesteko" deia egitean ari dira gaur, atzera berriz, Gasteizen antolatutako traktoreen martxa batean.
Goizean goiz bildu dira Europa Biltzar Jauregiaren aurrean, Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia bertan egiten ari dela baliatuta. Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzara abiatu dira gero, aldarrikapenak Marisol Garmendia ordezkariari eskura emateko.
Sindikatuen arabera, lanuztea "jarraipen zabala" izaten ari da, eta % 30eko gutxieneko zerbitzuak baino ez dabiltza. Eraso fisikoak eta hitzezkoak behin eta berriz jasaten dituztela salatu dute.
Atxilotu ondoren, dagokion epailearen esku utziko dituzte. Halaber, ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea Nafarroako Parlamentura indarrez sartzen ahalegintzeagatik.
Ehunka espetxe-funtzionariok Kataluniako kartzeletarako sarbideak blokeatu dituzte goizean goizetik, Tarragonako Mas d 'Enric espetxeko sukaldari baten hilketa salatzeko eta segurtasun neurri handiagoak eskatzeko. Horretaz gain, arduradunen dimisioa ere eskatzen dute.
Kultura munduko kideek egindako deiari erantzun diote herritarrek. Ibilbidean zehar, kultur emankizun eta erakusketa ibiltaria izan dira ikusgai. Amaieran, manifestariak lurrean etzan dira sarraskia salatzeko.
Igandean Donostian Gazako genozidioa gelditzea eskatzeko egindako manifestazioa performance hunkigarri batekin amaitu da. Ondarretako tuneletik Haizearen Orraziraino, milaka lagun lurrean etzan dira, Gazan eraildakoak gogoratuz.
Milaka lagunek parte hartu dute igande honetan Kontxako badia osoa zeharkatu duen manifestazio gogoangarri batean, Alderdi Ederretik Haizearen Orraziraino. Bidean, hamar puntutan kultur emanaldiak izan dira eta 23 ilustrazio erraldoi erakutsi dira, denak ere ekitaldirako propio sortuak.
Aurten 48 kolektibok hartu dute parte gizartea "eskuinera kurba arriskutsua" egiten ari dela salatzeko baliatu duten martxan, eta Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioarekin bat egin dute Donostian.
Haizearen Orrazian amaitu da Donostian Palestinako genozidioa amaitzea eskatzeko egin den manifestazio erraldoia. Sirena hotsak entzutean, Ondarretako tuneletik Chillidaren eskulturaraino zeuden ehunka lagun lurrean etzan dira, eta isilik gogoratu dituzte Israelek Palestinan eraildakoak.
Palestinako "genozidioa" salatzeko manifestazioa egin dute gaur Donostian, Kulturatik Kultur Egileak Palestinarekin ekimenak deituta, eta milaka lagunek bat egin dute deialdiarekin, tartean, kultura munduko kide ugarik.