Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEko joerak maila altuetan jarraitzen du: 510 kasu gehiago, horietako 292 Bizkaian

Halaber, positibo berrietako 92 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 112 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 14 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Maskara jantzita duten pertsona batzuk, kalean. Argazkia: EFE
Maskara jantzita duten pertsona batzuk, kalean.
510 positibo atzeman dira EAEn azken 24 orduetan

1:22

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 510 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 108 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez.

Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 292 Bizkaian atzeman dituzte, 92 Gipuzkoan eta 112 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 10 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Halaber, gaitza atzemateko 6.617 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Andoain (4), Arrasate (6), Azkoitia (2), Azpeitia (13), Bergara (4), Bidania-Goiatz (1), Donostia (23), Eibar (4), Elgoibar (3), Getaria (2), Hernani (3), Hondarribia (2), Irun (6), Irura (1), Lazkao (1), Mutriku (4), Oiartzun (2), Ordizia (1), Pasaia (2), Tolosa (3), Villabona (2), Zarautz (1), Zestoa (1) eta Zumarraga (1).

Bizkaian: Abanto Zierbena (13), Zornotza (2), Arrigorriaga (2), Bakio (2), Barakaldo (25), Basauri (4), Bedia (1), Bilbo (127), Derio (1), Durango (1), Erandio (8), Etxebarri (1), Galdakao (4), Gamiz-Fika (1), Gernika-Lumo (1), Getxo (30), Gorliz (1), Gueñes (1), Igorre (1), Laukiz (2), Leioa (8), Lekeitio (1), Loiu (1), Mungia (2), Muskiz (2), Ortuella (1), Otxandio (1), Portugalete (13), Santurtzi (8), Sestao (2), Sondika (2), Sopela (1), Ugao (1), Zalla (1) eta Zamudio (20).

Araban: Artziniega (1), Laudio (3), Agurain (2), Urkabustaiz (1), Gasteiz (103) eta Zuia (2).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 273 emakumeak dira eta 237 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (99 kasu).

Covid-19a duten 27 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte eta 89k, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 29 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 87 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 59k 50-59 urte bitartean, 38k 60-69 urte bitartean eta beste 82k 70 urtetik gora.

1,25 da gaurko R0 indizea (atzo 1,31 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 13 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

108 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan

Bestalde, Nafarroan beste 108 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez. Guztira, 1.634 PCR proba egin zituzten. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.

Iruñeak eta bere eskualdeak jarraitzen dute kasu berri gehienak biltzen (% 45), jarraian Tuterako osasun-eremuan atzeman dituzte kasu gehien (% 36), eta, ondoren, Lizarrako osasun-eremuan (% 3). Gainerako kasuen % 16a Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen da.

Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 15-44 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 41), eta, jarraian, 45-59 urteko taldea (% 26). Ondoren, 0-14 urte bitarteko adin-tartea dago (% 20), eta 60 urtetik gorakoa (% 13). Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 35,8 urte dira. Generoari dagokionez, kasu berrien % 54 emakumeak dira, eta % 48, gizonezkoak.

Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil COVID-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 532 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.

Bestalde, Nafarroako ospitale sarean 49 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, eta horietatik zazpi zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste sei etxean. Gainerakoak, 36 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.

Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.634 PCR proba egin zituzten atzo osasun sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 7.944 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 108 kasu atzeman zituzten).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilboko azken albisteak Bizkaia Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Donostia Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Osasun albisteak gaur Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea