Gizartea -
KORONABIRUSA
Gorakada nabarmena berriz 538 positiborekin, horietako 311 Bizkaian eta 110 Nafarroan
Halaber, positibo berrietako 74 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 38 Araban. Guztira, ostegunean 7.312 PCR proba egin zituzten Hego Euskal Herrian.
eitb.eus
EAEn, 428 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 311 Bizkaian atzeman dituzte, 74 Gipuzkoan eta 38 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bost pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Horrez gain, gaitza atzemateko 5.929 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Andoain (1), Anoeta (1), Aretxabaleta (1), Arrasate (2), Asteasu (4), Astigarraga (1), Beasain (2), Donotia (19), Eibar (2), Elgoibar (7), Errenteria (6), Getaria (1), Irun (1), Lasarte-Oria (10), Orendain (1), Oñati (6), Urretxu (2), Usurbil (1), Zarautz (3), Zegama (2) eta Zumarraga (1).
Bizkaian: Abanto Zierbena (1), Arrigorriaga (3), Barakaldo (38), Basauri (12), Bilbo (173), Derio (1), Durango (2), Erandio (8), Etxebarri (1), Galdakao (7), Galdames (1), Gernika-Lumo (2), Getxo (17), Gorliz (1), Gueñes (3), Karrantza Harana (1), Leioa (10), Lekeitio (2), Lemoa (2), Loiu (2), Mungia (1), Muskiz (2), Ondarroa (3), Portugalete (6), Santurtzi (2), Sestao (2), Sopela (3), Ugao-Miraballes (2), Urduliz (1), Trapagaran (1) eta Zalla (1).
Araban: Amurrio (1), Artziniega (1), Iruña Oka (1), Laudio (6) eta Gasteiz (29).
Ospitaleratze logela bereziak eta zaintza intentsiboetako unitateak prestatzen hasi da Osakidetza, datozen egunetan ospitaleratu beharko dituzten covid-19dun gaixoen kopuruak gora egingo duela aurreikusten baita. Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ospitaleak eta osasun zentroak egokitzen ari dira jada, koronabirusaren bigarren olde bati aurre egiteko osasun sistemak gainezka egin gabe.
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 218 emakumeak dira eta 210 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 30 eta 39 urte bitartean dituzte (90 kasu).
COVID-19a duten beste 34 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 84 euskal herritar 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 39 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 79 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 47k 50-59 urte bitartean, 28k 60-69 urte bitartean eta beste 27k 70 urtetik gora.
1,4 da gaurko R0 indizea (atzo 1,31 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun sei pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.
110 kasu berri eta lau ospitaleratu gehiago Nafarroan
Bestalde, Nafarroak 110 positibo berri baieztatu zituen ostegunean, Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak jakitera eman duenez. 1.373 PCR proba egin zituzten Foru Erkidegoan.
Kutsatuen kopuruak ospitaleratze berriak ekarri ditu; atzo lau pertsona gehiago ospitaleratu behar izan zituzten. Dagoeneko 43 pertsona daude Nafarroako ospitaleetan, horietako sei ZIUn.
Positibo berri gehienak Iruñerrian (% 50) ematen ari dira, ondoren Iruñean (% 25), Tuteran (% 11) eta Lizarran (% 6).
Adin tarteei dagokionez, 15 eta 44 urte arteko kutsatuak % 50 dira eta 0-14 urtekoak % 26. Ondoren, % 12ko portzentajea dute bai 45-59 bai 60 urtez gorako adin taldeek. Adin tarteen araberako banaketa koherentea da ikuspegi epidemiologikotik, agerraldiak familiartean ematen direlako. Horrela, kasu berrien adina batez beste 31,7 urtekoa da.
Esan bezala, Nafarroako ospitale sarean 43 pertsona daude covid-19ak jota, horietako sei ZIUn eta beste sei etxean. Gainerako 31 pazienteak ospitaleetako logeletan daude.