Gizartea -

KORONABIRUSA

86 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, igandeko kopuruen erdia

Kasu berrietako 54 Bizkaian atzeman dituzte, 24 Gipuzkoan eta zazpi Araban. Horrez gain, Nafarroan 97 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan.

Herritarrak musukoa jantzita, kalean. Argazkia: EFE
Herritarrak musukoa jantzita, kalean.
Herritarrak musukoa jantzita, kalean. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 86 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 54 Bizkaian atzeman dituzte, 24 Gipuzkoan eta zazpi Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi den pertsona batek positibo eman du azken orduetan.

Halaber, gaitza atzemateko 2.534 PCR egin zituzten atzo, aurreko egunean baino 1.789 proba gutxiago, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Datu horiek erakusten dute igande honetan egindako ehun probetatik 3,39k positibo eman dutela.

Hala, asteburuan atzemandako kasuekin alderatuta, positiboen kopuruak gora egin du ostiraleko datuekin alderatuta; izan ere, egun horretan egindako ehun probetatik 2,92k positibo eman zuten. Atzo jakinarazitako datuei dagokienez (larunbatean atzemandako kasuak aipatuz), egunean zehar egindako ehun probetatik 3,83k emaitza positiboa izan zuten.

Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Aretxabaleta (bat), Arrasate (bost), Donostia (hiru), Eibar (hiru), Errenteria (hiru), Hernani (hiru), Oñati (bat), Soraluze (bat), Tolosa (bat) eta Zarautz (hiru).

Bizkaian: Abadiño (lau), Abanto Zierbena (bat), Bakio (bat), Barakaldo (sei), Basauri (bat), Berango (bat), Bermeo (bu), Bilbo (22), Durango (bat), Ermua (zortzi), Getxo (bat), Leioa (bat), Sestao (lau) eta Trapagaran (bat).

Araban: Gasteiz (zazpi).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 45 emakumeak dira eta 41 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 10 eta 19 urte bitartean dituzte (17 kasu).

COVID-19a duten beste 11 pazientek 20 eta 29 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 12 euskal herritar 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako zortzi kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 13 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 14k 50-59 urte bitartean, 11k 60-69 urte bitartean eta beste 10ek 70 urtetik gora.

1,05 da gaurko R0 indizea (atzo 1,17 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun hiru pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko prentsaurrekoan emandako datuen arabera.

97 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan

Bestalde, Nafarroan 97 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan. Horrez gain, gaitza atzemateko 1.444 PCR proba egin dituzte guztira, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Uztailaren 19tik 25era bitartean positibo eman zuten herritarren % 46k 15 eta 30 urte bitartean dituzte. Positibo eman duen pertson bakoitzeko atzemandako kontaktuen batez bestekoa % 55ekoa da egunotan, eta % 73 Iruñean eta eskualdean bizi dira.

Nafarroako ospitaleetako egoerari dagokionez, azken orduetan pertsona bat artatu behar izan dute Tuterako Reina Sofia Ospitalean, eta gaixo bat zainketa intentsiboetako unitatean dago gaur egun.

Espainiako Osasun Ministerioaren arabera, joan den ostiralera arte, Nafarroan 6.244 koronabirus kasu baieztatu dituzte jada pandemiaren hasieratik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Medikuntza albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea