Gizartea -

Koronabirusa

Bermeo eta Ataungo ostalaritzak ezin izango ditu ateak ireki

Ordizia, Errezil, Leintz Gatzaga, Segura eta Zaldibia zerrendatik atera dira. Guztira, zortzi udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, pandemiaren bilakaera dela eta.

EAEko zortzi udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxiboko irudia: EFE
EAEko zortzi udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki
EAEko zortzi udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxiboko irudia: EFE

EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko zortzi udalerritako (Gipuzkoako sei eta Bizkaiko bi) ostalaritzako establezimenduek ezin izango dituzte ateak ireki, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta.

Osasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duen ebazpen baten arabera, 100.000 biztanleko 500 kasutik gora dituzten 5.000 biztanletik gorako udalerriak ondorengoak dira: Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain, Arrasate, Bermeo eta Arrigorriaga. Herri horiek ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak ireki.

Ildo horretan, Ordiziak zerrenda horretatik ateratzea lortu du, azken egunetako datuak hobetu baititu.

Bestalde, Eskoriatzan eta Ataunen (Gipuzkoan) ostalaritza ez irekitzea erabaki du Osasun Sailak. Kasu honetan, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak diren arren, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen Sailak uste du bertako egoera epidemiologikoak tabernak eta jatetxeak ez irekitzea eskatzen duela.

Errezil, Leintz Gatzaga, Segura eta Zaldibia zerrenda horretatik irten dira, egoerak hobera egin ondoren.

Hala eta guztiz ere, astelehenero eta ostegunero ebazpen berri bat argitaratuko dute, udalerri horietan pandemiak izan duen bilakaera ezagutarazteko, eta, horrenbestez, tabernak irekitzeko debekua kendu dieten ala ez jakinarazteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Ordizia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Iruña Oka Koronabirusa Goierriko albisteak