Gizartea -
Koronabirusa
32.794 herritarrek Galiziara bidaiatzeko inprimakiak bete dituzte jada Hegoaldean
Neurria indarrean sartu zen egunetik 29.783 pertsona joan dira Galiziara EAEtik, eta 3.011 Nafarroatik. Galiziakoa baino eragin epidemiologiko handiagoa duten lurraldeei eragiten die.
Agentziak | Erredakzioa
32.794 herritarrek Galiziara bidaiatzeko inprimakiak bete dituzte jada Hego Euskal Herrian, Galiziako Xuntak astearte honetan jakitera eman dituen datuen arabera. Izan ere, uztailaren 29tik harremanetarako datuak jakinarazi behar zaizkie tokiko osasun-agintariei, koronabirusari aurre egiteko asmoz. Galiziara joateko datuak bete dituzten bidaiari gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi dira.
Hain zuzen ere, neurria indarrean sartu zen egunetik, 29.783 pertsona joan dira Galiziara EAEtik, 24.150 Kataluniatik, 3.674 Aragoitik, 3.011 Nafarroatik eta 1.828 Errioxatik.
Halaber, une horretan "arrisku epidemiologiko handia" zuten herrialdeetatik iritsitako 449 bidaiari zenbatu dira. Zehazki, Ameriketak Estatu Batuetatik (AEB) 121, Luxenburgotik 75, Mexikotik 75, Brasildik 46, Dominikar Errepublikatik 42, Errumaniatik 33, Txiletik 22, Ekuadorretik 16, Perutik 11 eta Kolonbiatik 8.
Gainerako kasuak lehen aipatutakoak baino "arrisku epidemiologiko txikiagoa" duten beste herrialde batzuetako bidaiariei dagozkie, edo borondatez erregistratu ziren bidaiariei, nahitaez izena eman behar duten lurraldeetatik kanpo bizi direlako.
Galiziara iristen diren bidaiari guztiek, iritsi aurreko 14 egunetan Galiziakoa baino 3,5 aldiz eragin epidemiologiko handiagoa duten lurraldeetan egon badira, egonaldiak irauten duen bitartean haiekin kontaktuan jartzeko datuak jakinarazi behar dizkiete osasun arloko agintariei.