Euskadi Turismo

1 / 30 Hurrengoa
Olatuak, turisten eta donostiarren gozagarri

Olatuak, turisten eta donostiarren gozagarri

Makina bat pertsona hurbildu dira gaur goizean Donostiako Haizearen Orrazira, itsasoko ikuskizuna bertatik bertara ikustera. Olatuek ustekabekoren bat edo eman dute, ordea.

¿Zer nolako planak ditugu euskaldunok Aste Santurako?

¿Zer nolako planak ditugu euskaldunok Aste Santurako?

Aste Santuan egingo dituzten planez galdetu die Iker Plazaolak Bilbon aurkitu dituen zenbait pertsonari. ¿Bidaian joango dira ala etxean geldituko dira? ¿Prozesioak bai ala ez?

Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne

Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne

Museoak ateak irekiko ditu datozen bi astelehenetan, salbuespen gisa, jaiegunotan espero den bisitari kopuruari erantzun ahal izateko. Gainera, martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean ordutegia zabalduko du, 20:00ak arte.
Etxebizitza turistikoetako egonaldiak, gora: otsailean % 23 igo ziren sarrerak

Etxebizitza turistikoetako egonaldiak, gora: otsailean % 23 igo ziren sarrerak

Plazen % 30 izan zituzten beteta aurreko hilabetean, Eustaten arabera. Aipatzekoa da partikularrek kudeatutako etxebizitzak ez direla sailkapen honetan sartzen. Ifrentzuan, landa-ostatuetako sarrerak % 3,4 gutxitu ziren.
Donostiako bisita gidatu turistikoak ezingo dira 25 pertsonatik gorakoak izan

Donostiako bisita gidatu turistikoak ezingo dira 25 pertsonatik gorakoak izan

Neurria Aste Santuaren ondoren sartuko da indarrean, apirilaren 10ean. Udalak azaldu duenez, tokiko gida-enpresekin adostu dute kopurua.
Turistek EAEko hoteletan egindako egonaldiak % 4,4 igo ziren otsailean

Turistek EAEko hoteletan egindako egonaldiak % 4,4 igo ziren otsailean

Opor garaian kenduta, sektoreak hazteko duen joera erakusten dute datuok. Sarreren herena atzerritik etorri dira, iazko sasoi berean baino % 8 gehiago.
Gaztelugatxeko sarbideak ireki dituzte berriro

Gaztelugatxeko sarbideak ireki dituzte berriro

2021eko urtarrilean han izandako luiziak kaltetutako segurtasun hesiei azken ukitua eman behar diete oraindik. Hori dela eta, uhartetxoraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da.
Gaztelugatxeko sarbideak martxoaren 8an irekiko dituzte berriro, behin obrak bukatuta

Gaztelugatxeko sarbideak martxoaren 8an irekiko dituzte berriro, behin obrak bukatuta

2021eko urtarrilean han izandako lur jausiak kaltetutako segurtasun hesiei azken ukitua eman behar diete oraindik. Hori dela eta, irlaraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da.
Espainiako Lehiakortasunaren Batzordeak 486 milioi euroko isuna proposatu du Bookingen aurka

Espainiako Lehiakortasunaren Batzordeak 486 milioi euroko isuna proposatu du Bookingen aurka

Konpainiak berak eman du isunaren berri AEBetako Burtsa eta Baloreen Batzordeari aurkeztutako urteko txostenean. Isuna ordaintzeko dirua gorde duela jakinarazi du.
Turistek EAEko hoteletan egindako egonaldiek % 3 egin dute gora urtarrilean

Turistek EAEko hoteletan egindako egonaldiek % 3 egin dute gora urtarrilean

Eustatek establezimendu turistikoen artean egindako azken inkestaren arabera, igo egin dira sarrerak zein gaualdiak. Aipatzekoa da Donostian izandako hazkundea, bai sarreretan (% 12) zein gaualdietan (% 14).

''National Geographic'' aldizkariak Hego Euskal Herriko 8 herri hautatu ditu Espainiako 100 politenen artean

''National Geographic'' aldizkariak Hego Euskal Herriko 8 herri hautatu ditu Espainiako 100 politenen artean

Aldizkariaren arabera, Hegoaldeko zortzi herrik postu bat lortu dute Espainiako 100 herri politenen artean. Erriberri, Otxagabia eta Elizondo dira horietako hiru.

Euskadik nazioarteko merkatuetan oinarrituko du bere turismo-kanpaina

Euskadik nazioarteko merkatuetan oinarrituko du bere turismo-kanpaina

Hala, urtaroen arteko desestazionalizazioa, egonaldiaren luzapena eta gastuaren igoera bultzatu nahi dira. Turespañarekin batera, eduki propioak garatuko ditu Lonely Planetekin, Grand Tour bidez Euskadi ibilgailu elektrikoz zeharkatzeko.
250.000 lagun pasatu dira 44. Fitur azokatik, iaz baino % 13,7 gehiago

250.000 lagun pasatu dira 44. Fitur azokatik, iaz baino % 13,7 gehiago

153.000 profesional eta 97.000 bisitari izan ditu aurtengo azokak.
Nafarroako Turismo Departamentuaren arabera, "Nafarroak arrastoa utzi du, azoka arrakastatsua izan da". Eusko Jaurlaritzak ere balantze ona egin du, eta Euskadiren standeko turismo eskaintzak "harrera bikaina" izan duela esan du.

'Icon of the Seas' munduko bidaiari-ontzirik handiena Miamin itsasoratu da

'Icon of the Seas' munduko bidaiari-ontzirik handiena Miamin itsasoratu da

Ontzia 364,75 metro luze da, eta 10.000 pertsona eraman ditzake. Zazpi igerileku ditu, 20 pisu, izotz gaineko patinaje pista bat eta 40 taberna eta jatetxe baino gehiago.

Nazioarteko turismo azokarik handienak ateak ireki ditu

Nazioarteko turismo azokarik handienak ateak ireki ditu

2024ko Fitur azokak Ekuador gonbidatu du, eta berriro markak hausteko asmoa du. Euskadi-Basque Country eta Nafarroako Erresuma euskal markak ere bertan daude.

Ia % 25 turista gehiago zenbatu dituzte EAEko apartamentu turistikoetan, 2023an

Ia % 25 turista gehiago zenbatu dituzte EAEko apartamentu turistikoetan, 2023an

Landetxeen kasuan, berriz, sarrerak 2022koak baino % 2,3 handiagoak izan dira. Gainera, atzerritarren gaualdi kopurua nabarmen hazi da bai apartamentu turistikoetan (% 26,5) eta landetxeetan (% 16,4).
EAEko turismoak 2022ko zenbakiak hobetu ditu 2023an, eta hoteletan izandako sarrerak % 10 hazi dira

EAEko turismoak 2022ko zenbakiak hobetu ditu 2023an, eta hoteletan izandako sarrerak % 10 hazi dira

Halaber, gaualdi kopurua % 12 igo da 2022ko datuekin alderatuta.
Euskadik Grand Tour proiektua aurkeztuko du Fitur azokan, euskal eskaintza turistikoa biltzen duena

Euskadik Grand Tour proiektua aurkeztuko du Fitur azokan, euskal eskaintza turistikoa biltzen duena

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Daniel Solana Euskal Turismo Agentzia-Basquetourreko zuzendariak Euskadik Fitur 2024 azokan izango duen presentzia aurkeztu dute astelehen honetan, Bilbon.

''Estatutuak alda daitezke, baina debekuen inguruko klausulek ez dute atzeraeraginik''

''Estatutuak alda daitezke, baina debekuen inguruko klausulek ez dute atzeraeraginik''

Eraikin guztiek ez dute estatuturik,  eta estatutu guztietan ez da aktibitate ekonomikoen inguruko debekurik jasotzen. Javier Oñate notarioak Auzitegi Gorenak gaur etxebizitza turistikoei buruz kaleratutako epaiaren inguruko hainbat argibide eman ditu.

Auzokideen erkidegoek beren eraikinetan pisu turistikoak debekatzea babestu du Auzitegi Gorenak

Auzokideen erkidegoek beren eraikinetan pisu turistikoak debekatzea babestu du Auzitegi Gorenak

Arlo Zibileko Salak epaia eman du Donostiako erkidego batek eta Oviedoko (Asturias) beste batek aurkeztutako bi salaketaren ostean. Horrela, Gorenaren iritziz, erabilera turistikorako etxebizitzak alokatzea jarduera ekonomikoa da, eta erkidegoek berariaz debeka dezakete.
Zubi luzearen ostean, turistak badoaz, joan-etorri eta trafiko handiko egun batean

Zubi luzearen ostean, turistak badoaz, joan-etorri eta trafiko handiko egun batean

Asteazkeneko jaiegunean hasi ziren iristen turistak Euskal Herrira, eta gaur itzultzea tokatzen da. Trafiko handia espero da errepideetan, eta joan-etorri ugari garraio publikoan.

Gaztelugatxeko behatokia hautatzen dute zubian Euskal Herrira etorri diren bisitari askok

Gaztelugatxeko behatokia hautatzen dute zubian Euskal Herrira etorri diren bisitari askok

Oraindik ezin da Gaztelugatxeraino joan, Bizkaiko kostaldeko bidean lanak egiten ari direlako. Abenduko zubian Euskal Herrira etorritako bisitariek, eta etxeko askok, begiratokitik disfrutatzen dituzte inguruak.

Donostiako Nobu hotela berriz ireki ahal izango dute, lehen okupazio partzialeko lizentzia jaso ondoren

Donostiako Nobu hotela berriz ireki ahal izango dute, lehen okupazio partzialeko lizentzia jaso ondoren

Donostiako Udalaren Hirigintza Sailak hotela zati batean irekitzeko baimena eman du. Azaroan, hotelak eta jatetxeak jarduera eten behar izan zuten, araudia betetzen ez zutelako.
Ia 800 hegaldi programatuta EAEko aireportutan, abenduko zubia dela eta

Ia 800 hegaldi programatuta EAEko aireportutan, abenduko zubia dela eta

Bilboko Aireportuan 693 hegaldi programatu dituzte, Donostiako Aireportuan, 64, eta Gasteizko Aireportuan, 34. Errepideetan irteera operazioa 15:00etan abiatuko da.
Bilboko Portuak 80 bidaiari-ontzi eta ia 150.000 bisitari hartu ditu denboraldi honetan

Bilboko Portuak 80 bidaiari-ontzi eta ia 150.000 bisitari hartu ditu denboraldi honetan

Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen ustez, "denboraldi bikaina izan da", eta bigarren urtez jarraian "marka hautsi da geldialdiei eta bidaiariei dagokienez".
Javier Hurtado, tasa turistikoaren lan-batzordearen inguruan: ''Eztabaida mahai gainean jarri nahi dugu''

Javier Hurtado, tasa turistikoaren lan-batzordearen inguruan: ''Eztabaida mahai gainean jarri nahi dugu''

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak adierazi duenez, lan-batzorde batek hainbat alderditatik aztertuko du turismo-tasaren gaia. "Lan serio, zorrotz eta diskretua egiteko unea da", adierazi du Hurtadok.

Hurtado sailburua, balizko tasa turistikoari buruz: Lan serio, zorrotz eta diskretua egiteko garaia da

Hurtado sailburua, balizko tasa turistikoari buruz: "Lan serio, zorrotz eta diskretua egiteko garaia da"

Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak onartu du ez dagoela denborarik legegintzaldi honetan tasa turistikoa ezartzeko, baina bai "adostasunak" sortzeko eta "alde bakoitzaren jarrerak ezagutzeko".
Tasa turistikoaren mapa: nork aplikatzen du?

Tasa turistikoaren mapa: nork aplikatzen du?

Tasa turistiko bat aplikatzen hasteko urratsak egiten hasi da Eusko Jaurlaritza. Estatuan, oso erkidego gutxik jarri dute indarrean zerga mota hori, baina, mundu mailan, hiri turistiko gehienetan kobratzen dute dagoeneko.
Tasa turistikoa ''turismoak dituen eragozpenak saihesten laguntzeko elementua'' da, Goiaren ustez

Tasa turistikoa ''turismoak dituen eragozpenak saihesten laguntzeko elementua'' da, Goiaren ustez

Donostiako alkateak berretsi du Gipuzkoako hiriburuko udalbatza tasa hori ezartzearen alde dagoela. Goiaren hitzetan, tasak ez ditu bisitariak uxatuko.

Orain badaude tasa turistikoa ezartzearen eztabaidari heltzeko baldintzak, Jaurlaritzaren ustez

Orain badaude tasa turistikoa ezartzearen "eztabaidari heltzeko baldintzak", Jaurlaritzaren ustez

Egonaldi turistikoei tasa ezartzeari atea ireki dio Javier Hurtado Turismo sailburuak, baina erabakia "adostasunez" hartu behar dela nabarmenduta. Afera hori aztertzeko lan batzordea gaur osatu da Legebiltzarrean.
Ireki dute Omako baso berria

Ireki dute Omako baso berria

Agustin Ibarrolaren lana oinarri duen aire libreko artelana ondoko pinudi batean margotu dute, Kortezubin bertan. Bisitak egin ahal izateko erreserba egin behar da aurrez.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita urte amaierara arte, lanak egiteko

Gaztelugatxerako sarbideak itxita urte amaierara arte, lanak egiteko

Lanok bisitarien segurtasuna hobetzea dute helburu. Itxiera urriaren 28, 29, 30 eta 31n eta azaroaren 1ean altxatuko da, baina azaroaren 2tik obrak amaitu arte ezingo da bertara sartu.
Desazkunde turistikorantz abiatu beharra aldarrikatu dute ehunka lagunek Donostian

Desazkunde turistikorantz abiatu beharra aldarrikatu dute ehunka lagunek Donostian

Bizilagunekin plataformak deitu eta hogeita hamar bat taldek babestutako martxak donostiarren "bizi-baldintzak" hobetzea eskatu du, "beren hiritik kanporatuak sentitzen baitira", Asier Basurto Bizilagunekin plataformako kideak adierazi duenez.

Guggenheimeko sarrera doakoa izango da asteburuan, 26. urteurrena dela eta

Guggenheimeko sarrera doakoa izango da asteburuan, 26. urteurrena dela eta

Sarrera ziurtatu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu beharko dira txartelak museoaren webgunean.
Oñati munduko herri turistikorik onenetakoa izendatu dute aurten

Oñati munduko herri turistikorik onenetakoa izendatu dute aurten

Gipuzkoako udalerria Munduko Turismo Erakundearen 2023ko Herri Turistiko Onenen zerrendan sartu da. 2021ean, besteak beste, Lekunberri ere sartu zen zerrendan.
Momentu honetan Bilbok ez du tasa turistikorik behar, baina agian bi urte barru bai, Aburtoren hitzetan

Momentu honetan Bilbok ez du tasa turistikorik behar, "baina agian bi urte barru bai", Aburtoren hitzetan

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu duenez, tasa hori ezartzeko hausnarketa prozesua abiatu behar da aurrena, datuak ondo aztertuta. Izan ere, "Bilbo ez da bere mugara heldu, baina heltzear dago".

Euskal Herria ezagutzeko aukera eskaintzen ari dira Tokioko euskal astean

Euskal Herria ezagutzeko aukera eskaintzen ari dira Tokioko euskal astean

Japoniarrak euskal kultura eta gastronomia "dastatzen" ari dira Tokio erdigunean. Euskal Herriarekin duten lehen harremana izaten ari da batzuentzat.

Lehendakaria eta EAEko 51 enpresaren ordezkariak Japoniara abiatuko dira gaur harremanak areagotzeko

Lehendakaria eta EAEko 51 enpresaren ordezkariak Japoniara abiatuko dira gaur harremanak areagotzeko

Urkulluren bisitak helburu du bi aldeen arteko harremanak biziagotzea eta "Euskadi Basque Country" marka asiar herrialdean sustatzea, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
Plentziak % 50eko gainordaina ezarriko dio erroldarik ez duten etxebizitzen ondasun higiezinen gaineko zergari

Plentziak % 50eko gainordaina ezarriko dio erroldarik ez duten etxebizitzen ondasun higiezinen gaineko zergari

Alkateak argi utzi du horrek eragina izango duela Udalaren diru bilketan. Halaber, uste du etxebizitzaren arazoari konponbide bat emateko bidea ere izan daitekeela, "etxebizitza huts horiek alokairura bideratzen baldin badira".
EAEko hiriburuetako hoteletan okupazioak gora egin du udako jaietan

EAEko hiriburuetako hoteletan okupazioak gora egin du udako jaietan

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.
1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena