Bidaiak

1 / 19 Hurrengoa
Zer-nolako planak ditugu euskaldunok Aste Santurako?

Zer-nolako planak ditugu euskaldunok Aste Santurako?

Aste Santuan egingo dituzten planez galdetu die Iker Plazaolak Bilbon aurkitu dituen zenbait laguni; bidaian joango diren edo etxean geratuko diren. Eta prozesioak, bai ala ez?

''Esperientzia eta ezagutza berriak bilatzen dituztenentzat bidaiak antolatzen ditugu''

''Esperientzia eta ezagutza berriak bilatzen dituztenentzat bidaiak antolatzen ditugu''

2021etik bidaiari profesionalak dira Josune Herencia zumaiarra eta Bittor Tena urretxuarra. Mochileros Meraki proiektua dute abian, hau da, hainbat herrialdetara taldeko bidaiak antolatzen dituzte urtero. Euren proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.

Hasi dira Aste Santuko joan-etorriak

Hasi dira Aste Santuko joan-etorriak

Hasi da oporretako exodoa. Estatu osoan milioika joan-etorri espero dira datozen egunetarako. Segurtasun dispositibo berezia martxoaren 27an hasiko da Euskadin, asteazkenean.

Chiloé, Lasterka Munduan programa saritu dute, Txekia eta Olomouc hiriko maratoi erdiaren atalagatik

"Chiloé, Lasterka Munduan" programa saritu dute, Txekia eta Olomouc hiriko maratoi erdiaren atalagatik

Aurreko urtean Txekiari buruz argitaratutako kazetaritza-lan onenak nabarmentzen dituzte PremiosCZ izeneko sariek. "Chiloé, Lasterka Munduan" bost sarituetako bat da aurten, hedabideetako mila agerpenen artean. Alberto Arizkorreta programaren zuzendariak jaso du golardoa, Madrilen.
''National Geographic'' aldizkariak Hego Euskal Herriko 8 herri hautatu ditu Espainiako 100 politenen artean

''National Geographic'' aldizkariak Hego Euskal Herriko 8 herri hautatu ditu Espainiako 100 politenen artean

Aldizkariaren arabera, Hegoaldeko zortzi herrik postu bat lortu dute Espainiako 100 herri politenen artean. Erriberri, Otxagabia eta Elizondo dira horietako hiru.

Maitane Carballo: ''Birplanteatu behar dugu nola bidaiatzen dugun; ez da gauza bera turismoa eta bidaiatzea''

Maitane Carballo: ''Birplanteatu behar dugu nola bidaiatzen dugun; ez da gauza bera turismoa eta bidaiatzea''

Maitane Carballo soinu teknikaria eta editorea da, eta bizitza bidaiatzen pasatzen du dokumentalen bidez beste bizimodu eta kultura batzuk ezagutzera emateko. Munduan zehar hainbat bidaia egin ditu 'Voices of Earth' dokumental saila grabatzeko. Primeran plataforman egongo da saila ikusgai.

Xiril Alvarez: ''Leku galduak bisitatzeak tripan zerbait pizten dit''

Xiril Alvarez: ''Leku galduak bisitatzeak tripan zerbait pizten dit''

Xiril Alvarez bidaiaria eta mendizalea "Biba Zuek!" saioan izan dugu bere abenturez hitz egiten. 30 urte daramatza munduan zehar naturarekin lotura duten guneak ezagutzen eta espedizioak egiten, eta 'Arima baitako bideak' dokumental sailean hainbat istorio bildu ditu.

Loiuk bidaiarien maximo historikoa lortu du urtarrilean eta Forondak errekorra ezarri du kudeatutako kargan

Loiuk bidaiarien maximo historikoa lortu du urtarrilean eta Forondak errekorra ezarri du kudeatutako kargan

Loiuko aireportuak 380.331 bidaiari izan zituen, eta Forondakoak 5.963 karga tona kudeatu zituen.
Lur Uribarren: ''Chomolungma eta Sagarmatha dira Everesten benetako izenak; beraiek horrela esaten diote''

Lur Uribarren: ''Chomolungma eta Sagarmatha dira Everesten benetako izenak; beraiek horrela esaten diote''

Atzerrira bidaiatzean bertako kulturaz jabetzea du helburu "Benetako izenak" proiektuak. Ibai Etxezarragak eta Lur Uribarrenek diotenez, euskal kulturarekiko eskatzen dugun begirunea atzerrira bidaiatzean eskaintzea du helburu. 'Imja Tse' liburua atera dute Nepalerako bidaian oinarrituta.

Ezra Gojenola: Munduko herrialde guztietan izan naiz

Ezra Gojenola: "Munduko herrialde guztietan izan naiz"

Bidaiari ondarroarrak kontatu digunez, 193 + 2 herrialdetan (azken horiek, Palestina eta Batikanoa) izana da. Bera da hori lortu duen lehen euskalduna.
Bizkaibusek % 50 merkatuko ditu prezioak urtarrilaren 14tik, eta urtebetez

Bizkaibusek % 50 merkatuko ditu prezioak urtarrilaren 14tik, eta urtebetez

Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi du behin-behineko abonuek (Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro) % 20ko deskontua dutela, abenduaren 26tik.
Hegaldi ugari geratu dira bertan behera, atzeratuta edo maletarik gabe, Iberiako grebaren ondorioz

Hegaldi ugari geratu dira bertan behera, atzeratuta edo maletarik gabe, Iberiako grebaren ondorioz

Lehen greba egunak % 75eko jarraipena izan du Bilboko aireportuan, konpainiaren arabera. Sindikatuek, berriz, % 90era igo dute datu hori.
Iberiako 'handling'eko langileen grebak maleta asko utzi ditu lurrean

Iberiako 'handling'eko langileen grebak maleta asko utzi ditu lurrean

Nahiz eta beste konpainia batekin bidaiatu, Iberiako langileek kudeatzen dituzte maletak kasu askotan. Bidaiari batzuek maletak lurrean utzita bidaiatzea erabaki dute, aurrerago jasoko dituztelakoan. Atzerapenak izan dira hainbat hegalditan.

Eurotuneleko tren guztiak bertan behera utzi ditu Eurostarrek, uholdeak izan direlako

Eurotuneleko tren guztiak bertan behera utzi ditu Eurostarrek, uholdeak izan direlako

Milaka bidaiari ez atzera ez aurrera geratu dira Eurostarrek tren bidaiak bertan behera utzi eta gero. Hiru aukera eskaintzen dizkiete bidaiariei: trena beste egun batera aldatzea, 12 hilabetez balioko duen kupoi bat hartzea edo bidaia erabat bertan behera uztea eta dirua itzultzea.

Iberiako 'handling' zerbitzuaren greba atzeratu dute, Espainiako Gobernuaren bitartekaritza lortu ostean

Iberiako 'handling' zerbitzuaren greba atzeratu dute, Espainiako Gobernuaren bitartekaritza lortu ostean

Horrela, UGTk eta CCOOk Gabonetako zortzi egunetarako iragarritako lanuztea atzeratzea erabaki dute, Espainiako Gobernuak gatazkan bitartekari lanak egiteko eskaintza egin ostean.
Eguberrietan greba Iberian. Zer egin behar dugu egun horietarako hegaldiren bat badugu?

Eguberrietan greba Iberian. Zer egin behar dugu egun horietarako hegaldiren bat badugu?

Gabon bete betean greba egingo duela iragarri du Iberiak. Bidaiari askori eragingo diete lanuzteek eta, hori dela eta, Kepa Loizaga OCUk Euskadin duen ordezkariarengana jo dugu. Bidaiarien eskubideak zein diren jakiteko gakoak eman dizkigu.
Aireportuak eta autobus geltokiak jendez gainezka bidaiatzeko zain

Aireportuak eta autobus geltokiak jendez gainezka bidaiatzeko zain

Abenduko zubi luze honen atarian, askotarikoak dira hegazkina, autobusa edo tren baten zain topatu ditugunak gaur Hego Euskal Herriko geltokietan, kanpora joateko, baina baita gurera etortzeko ere.

Audra Almanaityte lituaniarrak patata pastela ekarri digu Hendaiako saiora

Audra Almanaityte lituaniarrak patata pastela ekarri digu Hendaiako saiora

Kaunas hiri ezagunean jaioa, hogeitaka urte daramatza Euskal Herrian. Piano irakaslea da Orioko Musika eskolan. Berarekin ezagutu dugu Lituaniako paisaia, bizi ohiturak eta Euskal Herrian nola sentitu den urte hauetan.
Bidaiatzea luxu bilakatu liteke, petrolioaren eskaintzaren murrizketaren ondorioz

Bidaiatzea luxu bilakatu liteke, petrolioaren eskaintzaren murrizketaren ondorioz

Julen Bollain ekonomialariak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak prezioen igoera azaldu du, elikaduraren salneurriez aparte, eta ohartarazi du bidaiak asko garestituko direla, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz petrolioaren eskaintza murrizten bada.

''Argi geneukan ez genuela Jerusalemeko txangoa egingo''

''Argi geneukan ez genuela Jerusalemeko txangoa egingo''

Idoia Murillo eta Eider Mujika legazpiarrak Mediterraneoan dabiltza bidaian. Euren ontzia Israelen gelditzekoa zen, baina ibilbidea aldatu diete eta ez dituzte Jerusalemera eramango.

Luisa Malkorra, 86 urterekin munduari bira eman nahi dion emakume kementsua

Luisa Malkorra, 86 urterekin munduari bira eman nahi dion emakume kementsua

Zur eta lur utzi gaitu Luisa Malkorra durangarrak. 86 urterekin, ordu luzez gidatzen du autoa Benidorm edo Marbellara joateko. Bizipoz handia duen emakumea da eta ametsak ere baditu; munduari bira eman nahi dio.
Jokin Muñoz: Pozik nago egin dudan abenturarekin, baina itsasoarekin berriro konektatu beharra dut

Jokin Muñoz: "Pozik nago egin dudan abenturarekin, baina itsasoarekin berriro konektatu beharra dut"

Iberiar penintsulari bira eman dio Jokin Muñozek. Rakel Mendez neskalagunak 18 egunez lagundu dio. Itzuli belaontzian egin dute bidaia, ekainaren 17tik abuztuaren 31ra arte. Jokin pixka bat aseta itzuli da bidaiatik, baina Rakeli grina piztu zaio.
Jare Larreak eta Sua Tarantinok Futuroscope parkea bisitatuko dute 3 klubari esker

Jare Larreak eta Sua Tarantinok Futuroscope parkea bisitatuko dute 3 klubari esker

3 Klubeko 4000 bazkideek hartu dute parte lehiaketa berezi honetan. Irabazle bakoitzari Futuroscope ezagutzeko 4 sarrera egokitu zaizkio.
Bilboko Aireportuko zazpi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu behar izan zituzten atzo ekaitza tarteko

Bilboko Aireportuko zazpi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu behar izan zituzten atzo ekaitza tarteko

Gautegiz Arteagako estazioan (Busturialdea) metro koadroko 23,7 litro pilatu ziren 30 minutu eskasetan. Euskal Herria osoa abisu horian izango da gaur berriro, euriteengatik.
Txekia eta Olomouc hiriko maratoi erdia, astearteko ''Chiloé, lasterka munduan'' saioan

Txekia eta Olomouc hiriko maratoi erdia, astearteko ''Chiloé, lasterka munduan'' saioan

Jauregi zoragarri eta lorategi ikusgarriak ikusteaz gain, bertako gastronomia bikaina dastatzeko aukera izan du Zigor Iturrietak seigarren bidaia honetan, eta Olomouc hiriko maratoi erdian (21 km) parte hartu du. Ez galdu astearte gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Futuroscope parkea bisitatzeko sarrerak zozkatuko ditugu

Futuroscope parkea bisitatzeko sarrerak zozkatuko ditugu

3 Klubeko bazkideek lehiaketa berezi batean parte har dezakete. Bi sari banatuko ditugu, eta bakoitzari 4 sarrera egokituko zaizkio.
Jare Larreak eta Sua Tarantinok irabazi dituzte Futuroscope parkerako sarrerak

Jare Larreak eta Sua Tarantinok irabazi dituzte Futuroscope parkerako sarrerak

3 klubeko 4000 kidek hartu dute parte zozketa honetan.
% 2,9 turista gehiago izan ziren EAEko hoteletan, uztailean

% 2,9 turista gehiago izan ziren EAEko hoteletan, uztailean

803.887 gaualdi erregistratu ziren uztailean, 2022an baino % 4,9 gehiago. Gainera, atzerritar jatorriko sarrerak estatukoak baino gehiago dira, % 10,7 gehitu baitira, eta guztizkoaren % 53,4 dira.
Polinesia frantseseko abenturak, itsasotik zein lehorretik

Polinesia frantseseko abenturak, itsasotik zein lehorretik

Hiva-Oa eta Rangiroa uharteak bisitatu ditugu Polinesia Frantseseko bidaian Izar de la Hozekin. Lau souvenir aukeratu ditu patroiak, eta itsasoko elkarbizitzaz hitz egin du.
Nolakoak ziren orain dela 40 urte edo duela 60 urteko oporraldiak?

Nolakoak ziren orain dela 40 urte edo duela 60 urteko oporraldiak?

Etxea auto gainean hartuta, errepidez izaten ziren bidaia gehienak, oraingoan baino nabarmen luzeagoak, eta mugikorrik gabekoak.

Bilboko eta Donostiako aireportuek bidaiarien errekorra hautsi dute uztailean

Bilboko eta Donostiako aireportuek bidaiarien errekorra hautsi dute uztailean

Bilboko aireportuak 680.000 bidaiari izan zituen uztailean —aurreko urtean baino % 17,1 gehiago —, Donostiako aireportuak 52.000, eta Gasteizkoak 34.000 —% 34,4ko hazkundea izan zuen—.
Euskal Herrira etorri diren bisitariek nabaritu dute prezioen igoera

Euskal Herrira etorri diren bisitariek nabaritu dute prezioen igoera

Uda betean iritsi da prezioen gorakada: Kontsumorako Prezioen Indizea % 2,6an kokatu da uztailean. Bidaiatzea garesti dago aurten.

Hauek dira Virgin Galactic konpainiaren lehen turista espazialak

Hauek dira Virgin Galactic konpainiaren lehen turista espazialak

Britaina Handiko 80 urteko atleta olinpiko bat, eta zozketa batean bidaia irabazi duten Antigua eta Barbudako ama- alabak dira. Mexiko Berritik aireratu duten ontzi batean, espazioa hasten den mugaraino ailegatu dira.

Julius Bienert nos lleva del Marutegi al Aboiz, este jueves, en ''Baserri Gourmet''

Julius Bienert nos lleva del Marutegi al Aboiz, este jueves, en ''Baserri Gourmet''

Como cada semana, Julius Bienert nos propone un tour gastronómico de lujo. Primero visitará el restaurante Marutegi de Araia (Araba), y finalizará el recorrido en Garai (Bizkaia), en el restaurante Aboiz. Este jueves, a partir de las 22.15 horas, en ETB2 y eitb.eus

Jordania eta Itsaso Hileko ultra maratoia, asteartean ''Chiloé, lasterka munduan'' saioan

Jordania eta Itsaso Hileko ultra maratoia, asteartean ''Chiloé, lasterka munduan'' saioan

Zigor Iturrieta Jordaniara joango da bosgarren bidaia honetan. Bertako gastronomia, azokak, dendak txikiak eta produktu exotikoak ezagutuko ditu, Itsaso Hileko ultra traila egiteaz gain. Ez galdu, asteartean, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

 

Auto-ilarak amaitu dira A-8an, Zierbena parean

Auto-ilarak amaitu dira A-8an, Zierbena parean

Auto-ilarak luzeak ari dira izaten irteera eta itzulera operazio beteko astelehen honetan. A-8 errepidean, bi errei itxi behar izan dituzte, hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz.
Nazioarteko txertaketa zentroan agortuta daude herrialde exotikoetara joateko txertoak jartzeko hitzorduak

Nazioarteko txertaketa zentroan agortuta daude herrialde exotikoetara joateko txertoak jartzeko hitzorduak

Ekainean eta uztailean hitzorduak agortuta egon dira, eta baita abuztuan ere. Zentroa gainezka dagoela eta, askok farmaziara jotzen dute informazio eske.
Trafiko mardula Irungo bidesariaren inguruan, udako joan-etorrien erdian

Trafiko mardula Irungo bidesariaren inguruan, udako joan-etorrien erdian

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, asteburu honetan pilatuko da dentsitate handiena, bat egingo baitute uztaileko eta abuztuko irteera-itzulerek.

500 hegalditik gora daude aurreikusita asteburu honetarako Euskal Herriko aireportuetan

500 hegalditik gora daude aurreikusita asteburu honetarako Euskal Herriko aireportuetan

Bilboko aireportuak marka guztiak hautsiko ditu, 432 hegaldi izango baitira ostiraletik igandera bitartean. Aurtengo udan izan den aire-trafiko handiena izango duten egunak izango dira euskal aireportuetan.
Argazki tourrak modan daude Europako hiriburuetan; Instagram momentua bilatzen dute turistek

Argazki tourrak modan daude Europako hiriburuetan; Instagram momentua bilatzen dute turistek

Europako hiriburuetan, argazki tourrak modan jarri dira.Turistek argazkilari profesionalak kontratatzen dituzte euren bidaietako argazki bildumak egiteko. Gehienak gazteak dira, eta Instagramen eskegitzeko argazkiak eskatzen dituzte. Negozio milioiduna bihurtzen ari da.
1 / 19 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena