Gizartea -

isurketa baxuko eremuak

Zer ingurumen bereizgarri mota daude eta zein dagokit erabiltzea?

Hirietan isurketa baxuko eremuak zehazteke dauden honetan (2023 amaitu aurretik ezarri beharko dira), ibilgailuetan pegatina edo etiketa bereizgarriak ipintzen hasiak dira asko.

Hauek dira ingurumen bereizgarriak
Hauek dira ingurumen bereizgarriak
Hauek dira ingurumen bereizgarriak

itxaso leon kareaga | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isurketa gutxiko guneak zehazteko epeak aurrera darrai eta, momentuz, euskal udalerrietan ez daude erabakita. Dena dela, erabiltzaile asko hasiak dira ibilgailuetarako eranskailuak eskuratzen.

Urte amaierarako, gune horiek zehaztuta beharko dute 50.000 biztanletik gorako hirietan. Hego Euskal Herriko zazpi hiriren kasuan gertatzen da hori, eta hasi dira, pixkanaka, lanean.

Hala, Irunen eta Getxoren kasuan, hainbat kale eta plaza nagusi oinezkoentzat egiten hasi dira, eta 30 km/h-ko guneak ezarriko dituzte. Kasuotan, gauzatu beharreko epeak eta prozesuak jakinarazi dizkiete herritarrei, baina oraindik ez dute gunerik zehaztu.

Barakaldon, Bilbon eta Donostian, berriz, hainbat azterlan egiten ari dira, hurrengoak kontuan hartuta: hirian mugitu ohi diren ibilgailuen azterketa, ordutegiak, emisioak eta matrikulak kontrolatzeko erabil ditzaketen teknologiak, kamerak, esate baterako.

Gasteizek dagoeneko mahai gainean jarri ditu emisiorik gabeko eremu bilakatu litezkeenak; Alde Zaharra eta erdialdetik gertu dagoen zabalgunearen zati bat. Gainera, matrikulak atzemateko kameren lizitazioan eta herritarren parte hartze prozesuan lanean hasiak dira jada.

Gauzak horrela, Iruñea da dena martxan duen hiri bakarra: Alde Zaharrera egoiliarrak eta baimendutako ibilgailuak bakarrik sar daitezke, egun. Neurria ezarri zutenetik, % 40 baino gehiago murriztu dira eremu horretako kale nagusietako isurketak. Bestalde, hiri osoan zehar sentsoreak instalatzea da asmoa, bertako ezaugarriekin bat etorriko den isurketa gutxiko gune bat diseinatu ahal izateko.

Ingurumen bereizgarriak

Oraindik asko dago definitzeke, baina dagoeneko badakigu zeintzuk diren erabili beharko ditugun pegatina edo etiketak, eta jende ugari hurbildu da azken asteotan Correosen bulegoetara, horiek eskuratzera.

Ingurumenarekiko errespetua duten ibilgailuak azkar identifikatzeko etiketa da DGT Ingurumen Bereizgarri deritzona. Haizetakoan itsatsi beharko da, eskuineko behealdean. Borondatezkoa bada ere, komeni da izatea, urtea amaitu aurretik zehaztuta egon beharko baitira emisio urriko eremuak.

Lau bereizgarri mota daude, kutsatzeko gaitasunaren arabera:

Ingurumen bereizgarri desberdinak agertzen dituen grafikoa. Argazkia: EITB Media

0 etiketa

Zero igorpenen adierazle da, urdin kolorekoa, eta hurrengoei dagokie:

- Ibilgailu elektriko bateriadunak (IEB).

- Autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (AHIE).

- Ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriak (IEHE), gutxienez 40 kilometroko autonomiarekin.

- Erregai piladun ibilgailuak.

Eco etiketa

Berdea eta urdina da, eta kasu hauetan erabili beharko litzateke:

- Ibilgailu hibrido entxufagarriak, 40 kilometro baino gutxiagoko autonomia dutenak.

- Entxufatu ezin diren ibilgailu hibridoak (HEV).

-  Gas natural bidezko ibilgailuak.

-  Gas natural (GNC eta GNL) edo petrolio gas likidotu (GLP) bidezko ibilgailuak.

C etiketa

Gasolina edo diesel bidezko ibilgailuetara dago bideratuta bereizgarri berde hau. Salbuespenez bakarrik sar daitezke horiek isurketarik gabeko guneetara.

-  Gasolina bidezko turismoak eta furgoneta arinak, 2006ko urtarriletik aurrera matrikulatuak.

-  Diesel bidezko turismoak eta furgoneta arinak, 2014tik aurrera matrikulatuak.

- 8 eserleku baino gehiagoko ibilgailuak eta ibilgailu astunak, gasolina edo diesel bidezkoak, 2014tik aurrera matrikulatuak.

- Gasolinako ibilgailuek Euro 4, 5 eta 6 arauak bete behar dituzte; diesel bidezkoek, berriz, Euro 6 araua.

B etiketa

Kasu honetan ere, gasolina edo diesela duten ibilgailuek erabili beharko dute eranskailu hau, horia oraingoan. Emisiorik gabeko guneetara sarrera debekatuta izan dezakete.

- Gasolina bidezko turismoak eta furgoneta arinak, 2000ko urtarriletik aurrera matrikulatuak.

- Diesel turismoak eta furgoneta arinak, 2006ko urtarriletik aurrera matrikulatuak.

- 8 eserleku baino gehiagoko ibilgailuak eta ibilgailu astunak, gasolina edo diesel bidezkoak, 2005etik aurrera matrikulatuak

- Gasolinako ibilgailuek Euro 3 araua bete behar dute; diesel bidezkoek, berriz, Euro 4 eta 5 arauak.

Azken bi horien kasuan, bata edo bestea erabili behar izango da, ibilgailuaren matrikulazio dataren arabera.

Gainerako ibilgailuek, % 50 kutsatzaileena suposatzen dutenek alegia, ez dute inolako bereizgarririk jasotzeko eskubiderik izango, ibilgailu garbi gisa etiketatzeko baldintzak betetzen ez dituzten aldetik.

Nola eta non eskuratu

Etiketa bereizgarriak 5 euroko kostua du. Ingurumen bereizgarri bat izateko eskubidea duzula egiaztatu ondoren, hurrengo kanalen bidez eskura daiteke:

- Tailerren Espainiako Konfederazioaren (CETRAA) eta baimendutako beste tailer sareen sarea

- Kudeatzaile Administratiboak

- Automozio Ikasketen Institutua (IDEAUTO)

- Floten kasuan, txapak Ganvam elkartearen bitartez lor ditzakezu

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Klima-aldaketaren albisteak Bilbo berriak Donostiako azken albisteak Iruñeko argazkiak Herriak eta Hiriak Getxo argazkiak Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Barakaldo EAE Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Irun Albisteak Ekologia gaur Larrialdi klimatikoa 2024