Klima Aldaketa 2020

1 / 30 Hurrengoa
Zein da adimen artifizialaren eta aldaketa klimatikoaren arteko erlazioa? Eneko Axpek azaldu digu

Zein da adimen artifizialaren eta aldaketa klimatikoaren arteko erlazioa? Eneko Axpek azaldu digu

Adimen artifiziala inoiz izan dugun tresna potenteena da; energia aurrezten edo nekazaritzan lagunduko digu mundu berdeago bat lortzeko. Eneko Axpek adimen artifizialaren erabilera aproposa azaldu digu aldaketa klimatikoaren kontra borrokatzeko.

Munduko langile aktiboen % 70 baino gehiagoren osasuna arriskuan dago krisi klimatikoaren ondorioz

Munduko langile aktiboen % 70 baino gehiagoren osasuna arriskuan dago krisi klimatikoaren ondorioz

Kaltetuenak nekazaritzako langileak, baliabide naturalen kudeaketarekin, eraikuntzarekin, hondakinen bilketarekin, garraioarekin, turismoarekin eta kirolekin lotutako lanak egiten dituztenak dira. Hau da, lanaldiaren zati handi bat aire zabalean igarotzen dutenak.
Kukua, udaberriaren berriemaile zaputza

Kukua, udaberriaren berriemaile zaputza

Kukuaren kantuak udaberrian gaudela jakinarazten digu. Entzun bai, baina ikusteko zaila da. Urdaibai Bird Centerreko arduradun batekin ikustea eta entzutea lortu dugu, badaezpada ere, dirua poltsikoan.

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
Afrika mendebaldea inoizko berotzerik handiena ari da sufritzen eta horrek sekulako lehortea eragin du

Afrika mendebaldea inoizko berotzerik handiena ari da sufritzen eta horrek sekulako lehortea eragin du

Tenperaturak 48 graduraino iritsi dira Malin eta Burkina Fasoko hegoaldean, eta gutxienez 102 pertsonaren heriotza eragin du.

Greenpeacek ''Politika berderik gabe etorkizun grisa'' dioen pankarta zabaldu du Bilboko Guggenheim aurrean

Greenpeacek ''Politika berderik gabe etorkizun grisa'' dioen pankarta zabaldu du Bilboko Guggenheim aurrean

Greenpeacek politika berdea eskatu du Euskadirako, eta, horretarako, 50 metro koadroko pankarta bat zabaldu du Bilboko Guggenheim Museoaren aurrean, ikurrinarekin eta "Politika berderik gabe etorkizuna grisa da" leloarekin.

Klima aldaketaren aurka neurriak ez hartzeak giza eskubideak urratzen ditu, Estrasburgoko Auzitegiaren arabera

Klima aldaketaren aurka neurriak ez hartzeak giza eskubideak urratzen ditu, Estrasburgoko Auzitegiaren arabera

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aintzat hartu du Suitzako adineko emakume talde batek jarritako salaketa eta Suitzako Gobernua zigortu du. Aitzitik, Estrasburgoko Auzitegiak ez du onartu Portugalgo gazte batzuek jarritakoa, herrialdeko auzitegietako bidea amaitu behar zutelako.
Hamar hilabete jarraian bero markak hausten: martxo hau ere, beroena erregistroak daudenetik

Hamar hilabete jarraian bero markak hausten: martxo hau ere, beroena erregistroak daudenetik

Klima-aldaketa aztertzen duen Copernicus txostenaren arabera, azken martxoan erregistratutako gainazaleko airearen batez besteko tenperaturak 0,73 graduko igoera izan du, 1991tik 2020ra bitartean hilabete berarekin alderatuta.
Mundu osoko CO2 isurien % 80 erregai fosilen eta zementuaren 57 ekoizleri lotuta dago

Mundu osoko CO2 isurien % 80 erregai fosilen eta zementuaren 57 ekoizleri lotuta dago

Gehien kutsatzen duten enpresen artean hauek nabarmentzen dira: Saudi Aramco, Gazprom, Coal India, National Iranian Oil Company, BP, Shell, Total Energies, Eni, RWE edo Repsol.
Izotz-urtze polarra Lurreko errotazioa moteltzen ari da, eta horrek eragina izan dezake orduaren koordinazioan

Izotz-urtze polarra Lurreko errotazioa moteltzen ari da, eta horrek eragina izan dezake orduaren koordinazioan

Ikerketa baten arabera, Groenlandiako eta Antartikako izotz-urtzeak Lurraren abiadura angeluarra moteldu dezake, lehen baino azkarrago.
Zer dira 'errefuxiatu klimatikoak'?

Zer dira 'errefuxiatu klimatikoak'?

2022an 33 milioi pertsona haien etxea eta herrialdea utzi behar izan zuten aldaketa klimatikoaren ondorioz. Fenomeno honi 'errefuxiatu klimatikoak' deritzogu. Eneko Axpek 'errefuxiatu klimatiko'en eraginei eta ondorioei buruz hitz egin digu.

Munduko eraikin ezagunenek argiak itzaliko dituzte larunbatean, Planetaren Orduan

Munduko eraikin ezagunenek argiak itzaliko dituzte larunbatean, Planetaren Orduan

Ordu tarte berean (20:30etik 21:30era) amatatuko dituzte argiak udaletxe, enpresa eta etxebizitzetan, klima aldaketak dakartzan ondorio larrien gainean kontzientziatzeko.
Ura aurrezteko sistemak diseinatzeko teknologiaz baliatzen dira Ura agentzia eta Udalak

Ura aurrezteko sistemak diseinatzeko teknologiaz baliatzen dira Ura agentzia eta Udalak

1989ko lehortea inflexio-puntu izan zen uraren kudeaketan. Ordutik hona ura aurrezteko eta ur-galerak saihesteko lan handia egiten dute Ura partzurergoek eta udalek. Horietako batzuk ezagutu ditugu, apirilean Donostian egingo den uraren nazioarteko Water Loss kongresu handiaren atarian.

Udaberria hasi da, mendeko bigarren negu epelena atzean utzita

Udaberria hasi da, mendeko bigarren negu epelena atzean utzita

Udaberri astronomikoa 04:06an abiatu da, eta 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu, ekainaren 20ra arte. Euskalmeten arabera, aurtengo neguko batez besteko tenperatura ohikoa baino 2 °C altuagoa izan da, mende honetan 2016ko erregistroek bakarrik gainditu dutena.
Euskal Herria tropikala: Salpa brasildar bat arrantzatu dute Lekeitioko uretan

Euskal Herria tropikala: Salpa brasildar bat arrantzatu dute Lekeitioko uretan

Larrialdi klimatikoak eragin nabarmena dauka itsasoko bizitzan. Hori dio AZTI euskal zentro teknologikoak egindako azken ikerketak.

Bilboko Guggenheim museoaren kontrako pintura bota dute, Urdaibako proiektuaz protestan

Bilboko Guggenheim museoaren kontrako pintura bota dute, Urdaibako proiektuaz protestan

Futuro Vegetal klimaren inguruko taldeak Guggenheimen aurkako ekintza egin du, Urdaibain museo berria eraikitzeko proiektuaren inguruan protestatzeko eta larrialdi klimatikoan erakundeei ardura eskatzeko.

Zergatik dira baleak bereziki garrantzitsuak gure klimarako?

Zergatik dira baleak bereziki garrantzitsuak gure klimarako?

Eneko Axpek baleek kliman duten eraginez hitz egin digu. "Baleek karbonoa harrapatzen dute eta hiltzen direnean gorpuak ozeanoaren ondora doaz, karbonoa mendeetan zehar atmosferatik kenduz", azaldu digu Eneko Axpek.

Moda jasangarria, goraldi betean

Moda jasangarria, goraldi betean

Ehungintza da munduan gehien kutsatzen duen sektoreetako bat. Hasi materialen ekoizpenetik eta hondakinak deuseztatzeraino, industria horrek eragin nabarmena du ingurumenean. Gero eta marka gehiagok egiten dute moda jasangarriaren aldeko apostua. Horietako batekin izan gara.
Espainiako Gobernuak nazioarteko loturarik gabeko bi ordu eta erdiko hegaldien murrizketa bultzatuko du

Espainiako Gobernuak nazioarteko loturarik gabeko bi ordu eta erdiko hegaldien murrizketa bultzatuko du

PSOEk eta Sumarrek legez besteko proposamena adostu dute Kongresuko Batzordean. Era berean, Espainiako Gobernuak jet pribatuak murrizteko eta kerosenoa zergapetzeko Europako marko legala aztertuko du.
EBk airearen kutsaduraren mugak gogortuko ditu 2050ean zero emisio lortzeko

EBk airearen kutsaduraren mugak gogortuko ditu 2050ean zero emisio lortzeko

Erdietsitako akordioaren arabera, arau zorrotzagoak ezarriko dira 2030era bitartean, airea kutsatzen duten partikulak murrizteko eta mende erdirako ezarrita dagoen erronkari, hau da, kutsadura erabat ezabatzeko helburuari, bidea errazteko.
Ohi baino lehenago hasi dira loratzen Etxauri inguruko almendrondoak negu epelaren ondorioz

Ohi baino lehenago hasi dira loratzen Etxauri inguruko almendrondoak negu epelaren ondorioz

Azkenaldiko tenperaturak direla eta, ohi baino lehenago hasi dira loratzen Etxauri inguruko almendrondoak. Neguko izotzak harrapatzen ez baditu, bi aste iraungo du loraldiak. Paisaia ederra ikus daiteke egunotan inguru horretan.

Tapia: Klima aldaketaren borrokak ezin gaitu eraman sektore denak desagerraraztera

Tapia: "Klima aldaketaren borrokak ezin gaitu eraman sektore denak desagerraraztera"

"Ez da gauza bera nekazaritza toki batean edo bestean egitea. Horregatik, garrantzitsua da Europatik datozen politikak egokitzea, alegia, tokian tokiko neurriak ezartzea", esan du.
Jakoba Errekondo: ''Klima aldaketa ez da zerbait oso berezia, betidanik izan dira eta egokitu behar dugu''

Jakoba Errekondo: ''Klima aldaketa ez da zerbait oso berezia, betidanik izan dira eta egokitu behar dugu''

Zazpigarren urtez jarraian 'Ilargia eta landareak' liburu-agenda kaleratu du Jakoba Errekondok. Gainera, baratzezaintzaren inguruko hainbat aholku eman digu. Zelako eragina izango du klima aldaketak baratzeetan?

Elkarrekin Podemosek Trantsizio Energetikoaren Legea kritikatu du eta lege propioa proposatuko du

Elkarrekin Podemosek Trantsizio Energetikoaren Legea kritikatu du eta lege propioa proposatuko du

Gorrotxategiren hitzetan, hauteskunde-programan sartuko du proposamena, eta nekazaritzarako balio handiko lurrak babestea izango du ardatzetako bat, elikagaien subiranotasuna lortu eta ingurunea babesteko.

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Trantsizio Energetikoaren legea betetzeko konpromisoa agertu dute

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Trantsizio Energetikoaren legea betetzeko konpromisoa agertu dute

Gainerako alderdietako ordezkariak, berriz, oso kritiko agertu dira; Elkarrekin Podemos-IUrentzat anbizio gutxiko legea den bitartean, PP eta Vox taldeek uste dute bete ezin diren helburuak dituela arauak.

Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Arau berriak 2030erako energia berriztagarriak bultzatzeko helburuak zehazten ditu, eta besteak beste, energia berriztagarrien instalazioei kanon bat ordainaraziko zaie. Halaber, Jaurkaritzak erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du.
2024ko urtarrila izan zen inoizko hilabete beroena erregistroak daudenetik

2024ko urtarrila izan zen inoizko hilabete beroena erregistroak daudenetik

Planeta osoko batez besteko tenperatura 13,14 °C-koa izan zen, 2020ko urtarrilean ezarritako markaren gainetik 0,12 °C.
Lehortea Katalunian: Gerezirik ez gereziondoen lurraldean

Lehortea Katalunian: Gerezirik ez gereziondoen lurraldean

Muturreko lehorteak eta aspaldiko plangintza-akatsek larrialdi egoera aktibarazi dute Katalunian. Ur-murrizketez, nekazaritzaren nahigabeaz eta letorkeeenaz aritu gara 'B Planeta'-n, Aritz Royo Lleidako Unibertsitateko irakasle eta ikerlariarekin.
Etxetresnak eta sakelakoak konpontzeko eskubidea aitortu eta bultzatuko du Europar Batasunak

Etxetresnak eta sakelakoak konpontzeko eskubidea aitortu eta bultzatuko du Europar Batasunak

Parlamentuak eta 27 estatuek akordioa lortu dute, baina Ganberaren osoko bilkurak eta Kontseiluak babestu behar dute. Behin onartuta, kontsumitzaileak produktua konpontzeko eskubidea izango du, berria erosi beharrean, eta aukera hori baliatuz gero, 12 hilabetez luzatuko diote bermea.
Kataluniak larrialdi egoera ezarriko du bihartik aurrera, lehortea dela eta

Kataluniak larrialdi egoera ezarriko du bihartik aurrera, lehortea dela eta

Aurrekaririk gabeko egoera da, eta Bartzelonako eta Gironako 6 milioi pertsonari eragingo die. Kontsumoa gehienez ere 200 litrora mugatuko da biztanleko eta eguneko.
Urtarrila, azken hamarkadan baino ia 3 gradu beroagoa

Urtarrila, azken hamarkadan baino ia 3 gradu beroagoa

Batez besteko tenperaturak ohi baino altuagoak izan dira 2024ko lehen hilabeteko egun gehienetan. Kasu gehienetan, 5 eta 10 gradu artean igo dira neurketak.
Ilezuri

Ilezuri

Duela hamar urte baino gehiago gertatutako gertaera errealean oinarritutako istorioa da. Ipar Poloko hartz bat agertu zen Argentina hegoaldeko kostaldean, eta aditu guztiek zehaztu zutenez, gutxienez 2.000 kilometro igerian eginda. 

Udaberritu den ilbeltza

Udaberritu den ilbeltza

San Jose loreak aurreratuta, txoriak kantuan, sugeak bistan... Bistakoa da landarediak eta animaliek udaberri zantzuak atzeman dituztela. Egoera aztertu dugu adituekin.
Trantsizio energetikoaren legeak azken-aurreko izapidea gainditu du, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren babesarekin

Trantsizio energetikoaren legeak azken-aurreko izapidea gainditu du, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren babesarekin

Proiektuak Ingurumen Batzordearen oniritzia jaso du, Elkarrekin Podemos-IUren eta PPren aurkako botoarekin. Legea behin betiko onartuko da Legebiltzarraren hurrengo osoko bilkuran.
Klima-ekintzaileek zopa bota dute 'Gioconda' margolanaren kristalezko babesaren aurka Louvre museoan

Klima-ekintzaileek zopa bota dute 'Gioconda' margolanaren kristalezko babesaren aurka Louvre museoan

"Zer da garrantzitsuagoa: artea ala elikadura osasuntsu eta jasangarrirako eskubidea? Gure nekazaritza sistema gaixorik dago", esan dute oihu artean ekintzaileek, museoko segurtasun-langileek bionboak erabiliz estali aurretik.

Eneko Andueza: ''Gure konpromisoa da Euskadi borroka klimatikoaren buruan egotea''

Eneko Andueza: ''Gure konpromisoa da Euskadi borroka klimatikoaren buruan egotea''

Horrela mintzatu da PSE-EEko idazkari nagusia, klima-larrialdiari buruz EAEko sozialistek larunbat honetan Donostian egindako solasaldian.

Klima aldaketa izan zen Amazoniako lehortearen bultzatzaile nagusia 2023an, eta ez El Niño fenomenoa

Klima aldaketa izan zen Amazoniako lehortearen bultzatzaile nagusia 2023an, eta ez El Niño fenomenoa

Gizakiak eragindako klima-aldaketa Amazoniako lehorte gogorraren bultzatzaile nagusia izan zen iaz, eta ez El Niño fenomenoa, World Weather Attribution erakundeak egindako ikerketa baten arabera. 2023ko erdialdetik, Amazonas ibaiaren arroa aparteko lehorte-egoeran dago.

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Trantsizio Energetikoaren Legearen inguruan

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Trantsizio Energetikoaren Legearen inguruan

Adostutakoaren arabera, 2030erako energia berriztagarriak bultzatzeko helburuak zehaztu dituzte, energia berriztagarrien instalazioei kanon bat ordainaraziko zaie, eta Jaurkaritzak erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du.
Eroso sentitzen dira akordioa lortu duten hiru taldeak Trantsizio Energetikoaren Legearen testuarekin

Eroso sentitzen dira akordioa lortu duten hiru taldeak Trantsizio Energetikoaren Legearen testuarekin

Zuzenketak eginda, lege on bat adostu dutela eta lan giro onean aritu direla azpimarratu dute Unai Grajales (EAJ), Mikel Otero (EH Bildu) eta Alberto Alonso (PSE-EE) legebiltzarkideek.

Planetak berotzen jarraitzen du: 2023 inoiz izan den urterik epelena izan da

Planetak berotzen jarraitzen du: 2023 inoiz izan den urterik epelena izan da

Klima aldaketa aztertzen duen Coppernicus txostenaren arabera, 2023. urteak albiste txarrak ekarri ditu. Egunen erdia industriaurreko mailan (1850-1900) baino 1,5 gradu gehiago izan ditugu. "Seguruenik 100.000 urtean izan diren tenperaturarik altuenak izan dira", adierazi dute.
1 / 30 Hurrengoa

Klima aldaketa Zer da eta zergatik sortzen da? Klima aldaketa

Klima aldaketa Twitterren

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena