Gizartea -

KORONABIRUSA

28 hildako EAEn eta hamar Nafarroan, azken orduetan COVID-19aren ondorioz

Bai EAEk bai Nafarroak positibo berri gutxiago izan dituzte azken orduetan, Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera.

Bosgarren osasun alerta astea. Argazkia: EFE
Langileak Nafarroa ospitalean
Koronabirusak beste 28 hildako eta 208 kutsatu eragin ditu EAEn

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemia dela eta, 28 pertsona hil dira azken orduetan EAEn, eta 208 kasu positibo gehiago izan dira, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak astearte honetan jakitera eman duenez.

Osasun krisia hasi zenetik, 859 pertsona hil dira EAEn, eta 11.226 kasu positibo zenbatu dituzte.

Azken zenbaketaren datuen arabera, gaixotasunarekin hil diren pertsonen kopuruak gora egin du, atzo jakitera eman ziren 27en aldean; kutsatu berrien kopuruak, berriz, behera egin du, aurreko egunean 246 izan baitziren.

1.367 proba egin ziren atzo eta, hala, guztira, aurreko astean hasitako test arinak kontuan hartuta, dagoeneko 40.168 proba egin dira EAEn.

EAEn zainketa intentsiboetako unitateetan ingresatuta dauden gaixoak 470 dira, atzo baino 6 gehiago, eta sendatutako pertsonak, berriz, 5.193; hau da, atzo baino 167 gehiago.

Lurraldez lurralde aztertuta, Araban, 3.055 positibo daude, 214 ospitaleratuta. Bizkaian, 6.085 positibo daude, 844 ospitaleratuta. Gipuzkoan, 2.086 positibo daude, 283 ospitaleratuta.

Sailburuak autobabeserako eta guardia ez jaisteko deia egin du berriro, hurrengo urratsak orain hartzen dugun jarreraren araberakoak izango direlako.

Maskarak erabiltzeari dagokionez, Osasun Sailak kartel bat argitaratu duela aurreratu du, nola eta zein egoeratan erabili behar diren azaltzeko, eta argitu du horiek ez dituztela inola ere ordezten aurretiazko eta funtsezko gomendioak.

Nafarroan, berriz, hamar pertsona hil dira azken 24 orduetan COVID-19aren ondorioz, hau da, 249ra igo da hildakoen kopurua, eta 58 positibo gehiago zenbatu dituzte, joan den martxoaren 17tik izandako kopururik txikiena.

Epidemia hasi zenetik, Foru Erkidegoan 4.150 pertsona kutsatu dira guztira. 730 lagunek gainditu dute gaixotasuna eta 523 ospitaleratuta daude. Bestalde, 124 pertsona sartu behar izan dituzte zainketa intentsiboetako unitatean.

Portzentajeen igoerak "zuhurtziatik" abiatutako "joera itxaropentsua" erakusten du, Santos Indurain Osasun sailburuak prentsaurrekoan emandako datuen arabera.

Bestalde, adinekoen zentroetan bizi ziren 127 pertsona hil dira Nafarroan COVID-19ren ondorioz, eta beste 156 hil dira gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomekin, Carmen Maeztu Gizarte Eskubideen kontseilariak astearte honetan emandako datuen arabera.

Azken astean adinekoen egoitzek egoera "zailena" bizi dutela onartu du sailburuak; izan ere, egindako 1.197 PCR probekin, % 76k positibo eman dute.

Horregatik, inpaktua minimizatzen eta baliabideak modu eraginkorrean eta "tinko" kudeatzen saiatzen ari dira, eta "emaitza positiboak" ikusten hasi dira, esan duenez, eta test azkarrekin zentro horietan bizi diren 6.856 pertsonen % 100era iristea espero dute.

Heriotzen gorakada Espainian

Koroabirusa dela eta, 172.541 kasu positibo zenbatu dituzte azken orduotan, hau da, 3.045 gehiago, martxoaren 20az geroztik jasotako daturik onena.

Hildakoak 18.056 (567 gehiago) dira, eta dagoeneko 67.504 (2.777 gehiago) pertsona sendatu dira, Osasun Ministerioak argitaratutako azken datuen arabera.

Horrela, heriotzen kopuruak gora egin du apur bat, atzo 517 izan baitziren. Jakinarazitako kasuen kopuruak, ordea, behera egin du, astelehenean 3.477 izan baitziren.

Koarentena igaro ostean, Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendari Fernando Simonek ontzat jo ditu datu horiek, prentsaurrekoan. Espainiako Osasun Ministerioko adituaren arabera, aurreko egunetakoen "antzekoak" dira joerak, eta eguneroko heriotza eta kasu kopurua murriztu egin da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza EAE Espainia Gaixotasunak argazkiak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea Albisteak Gizartea