Arnas birus kasuek behera egin dute bigarren astez jarraian Foru Erkidegoan. Horrenbestez, musukoa erabiltzea gomendioa izango da, baina ez halabeharrezkoa.
Iazko abenduaren hasieran, aldi baterako itxi egin zuten erditzeko unitatea Garcia Orcoyen Ospitalean, profesionalak falta zirela argudiatuta. Protesta ugari eragin zituen erabakiak.
Nafarroak eta Euskadik gomendioaren alde egin dute. Monica Garcia Osasun ministroak agerraldia du iragarrita (13:00etan) arnas aparatuko eritasunen epidemia dela eta hartu beharreko neurrien berri emateko.
Nafarroako Gobernuak osasun zentroetan eta zentro soziosanitarioetan musukoa erabiltzeko gomendioa egiten die herritarrei. Sintomak dituztenek ere leku itxietan babes neurriak hartzearen alde agertu da Fernando Dominguez sailburua.
Ospitaleetan eta anbulategietan maskara derrigorrezko jotzea aztertuko dute gaur Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan. Hego Euskal Herrian, gomendioa da, oraingoz.
Arnas infekzioen gorakadaren ondorioz, osasun-zentroetan musukoen erabilera derrigortzeko eskatuko die Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei astelehenean egingo duten Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan.
Gainera, gauean, suhiltzaileek Fustiñanan esku hartu behar izan dute, etxe batean piztu den sutea itzali eta teilatua saneatzeko; izan ere, sutearen ondorioz, etxebizitzaren barrualdera erori da teilatu zati bat.
Erditu behar duten emakumeek Iruñeko eta Tuterako erietxeetara joan beharko dute, Garcia Orkoien ospitaleko zerbitzua behin-behinean itxita dagoen bitartean. Langile faltagatik hartu omen dute erabakia.
Sutea goizaldean gertatu da, eta Cordovillako parkeko agenteak, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu dira, baita Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat ere, zauritua ospitalera eraman duena.
Istripua larunbat arratsalde honetan gertatu da NA-13-A errepidean. Motorzalea Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, baina azkenean hil egin da, trafiko-istripuak eragindako zauri larriengatik.
Ezbeharra ostiralean gertatu da, 20:40ean, A15 autobidean. Hildakoarekin batera beste emakume bat zihoan autoan, 21 urtekoa eta tafallarra bera ere bai, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Larunbateko 18:30 aldera, autobusa gelditu, jaitsi eta markesina batean eseri zen gidaria, ondoezik, eta zorabiatu egin zen ondoren. Bidaiari bat medikua zen eta hark artatu zuen anbulantzia etorri arte.
Aldaketa indarrean sartu da, Espainiako Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero. Espainiako Gobernuak, gainera, covid-19ak eragindako osasun krisiaren amaiera onartu du.
Espainiako Gobernuak, gainera, covid-19ak eragindako osasun krisiaren amaiera onartu du. Derrigortasunaren amaiera aldizkari ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean.
Betebeharra Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan amaituko da. Neurriarekin amaitzen dira covid-19aren pandemiaren eztandarekin duela hiru urte baino gehiago ezarri ziren murrizketa guztiak.
Jose Miñones ministroaren hitzetan, musukoaren gaia "osasun krisi baten aurrean jarduteko dekretu zabalago baten barnean dago; ongi informatu eta administrazio-izapide guztiak zuzen bete behar dira". "Ahal duten bezain azkar" onartuko dela neurria adierazi du.
1.140 egunez izan da derrigorrezkoa Espainiako Estatuan eremuren batean musukoa nahitaez erabiltzea. Ministroen Kontseiluak datorren astean onartuko du, ziurrenik, araudi berria jasoko duen errege-dekretua.
Jose Miñones Osasun ministroak deituta, 17:00etan hasiko da Lurralde arteko Kontseilua, eta bertan erabakiko dute gaur-gaurkoz musukoa derrigorrezko den tokietan hala izaten jarraituko duen ala "gomendioa" izango den aurrerantzean.
Erasoa jasan zuen emakumeak gertatutakoa Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan salatu ondoren atxilotu zuten. Foruzaingoak zabalik du ikerketa.
Gaur egindako lau batzarretara joan diren medikuen bi herenek babestu egin dute deialdia bertan behera uztea, baina martxoaren 15etik aurrera beste lanuzte mugagabe bat deitzeko atea zabalik utzi dute.
51 urteko gizonezko bat eta 54, 47 eta 25 urteko hiru emakume dira zaurituak. 12:10 aldera gertatu da istripua eta larrialdi zerbitzuek, foruzaingoak zein suhiltzaieek eskuhartu dute.
Lehen Mailako Defizit Immunitarioen Espainiako Elkarteak eta Osakidetzak plasma-emaile kopurua handitzeko kanpainak abiatu dituzte. Egun, plasma eman daiteke Galdakaon, Durangon, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta laster, Azkoitian eta Arrasaten.
Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "negoziazioak irekita dauden bitartean, pozik gaude. Ikus beharko da aurrera egiteko aukerarik ote dagoen". Nafarroako medikuak joan den astetik dabiltza greba mugagabean.
Greba deialdi honek ez du zerikusirik asteazkenean Nafarroako medikuek abiatutako lanuzte mugagabearekin. Deitzaileen helburua da "lan baldintzak hobetzea".
Medikuen Sindikatuarekin izango du bilera, arlo pribatuan lan egiteko uko egin behar zaion esklusibitatearen gehigarriaren inguruan. Inguruko erkidegoetan halakorik ez dagoenez, parekidetasunaren kontra doala iritzita, Indurainen Sailak ez du aldaketa bat baztertzen.
Nafarroako Gobernuak ez dio atea ixten aldaketa horri. Ez da iritzi berekoa, ordea, Nafarroako osasun plataforma. Esklusibitatea kentzeak sare publikoa ahulduko lukeela uste dute. 1.000 euroko osagarria kobratzen dute hilero medikuek Osasunbidean bakarrik lan egiteagatik.