Ekonomia -

Greba

Bizkaiko kirol zentroak, greban lan baldintza 'duinen' alde

Beroaldiaren erdian, Bizkaiko igerilekuak itxita egon dira ostegunean, lurraldeko kirol instalazioetako langileen grebaren ondorioz. ELAk, LABek eta CCOOk manifestazioa egin dute Bilbon.

Manifestazioa, Bilbon. Irudia: LAB
Manifestazioa, Bilbon
Manifestazioa, Bilbon. Irudia: LAB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muturreko tenperatura altuek bat egin dute ostegunean, Bizkaian, lurraldeko kirol instalazioetan deituta dagoen grebarekin. Igerilekuak guztiz itxita daude.

Sektoreko langileek mobilizazioak eta lanuzteak egin dituzte beren lan baldintzen hobekuntza eskatzeko. Ostegunean, 24 orduko lanuztea egin dute, eta "Bizkaiko igerilekuen erabateko itxiera" ekarri du, ELAren hitzetan.

Uztailaren 5erako beste greba egun bat aurreikusita dago, eta hilaren 4ean, 9an, 10ean eta 13an, lanuzteak goizean eta arratsaldean.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan, Kirolak borrokan lelopean, urteko lanaldiaren murrizketa, soldaten doitzea, kontratatutako lanaldien handitzea eta enpleguaren egonkortasuna eskatzeko, besteak beste.

Patronalak ez du "inongo proposamenik" egin

Asteazkenean, bina orduko lanuzteak egin zituzten txanda bakoitzeko. Jarraipena "erabatekoa" izan zen, sindikatuaren iturrien arabera.

Egun berean, bilera egin zuten ordezkari sindikalek eta Cebek Bizkaiko patronalak. Sindikatuen arabera, enpresarien erakundeak ez zuen "inongo proposamenik" aurkeztu.

ELAk azaldu duenez, "Cebekek ez erantzutea gero eta gehiago haserrarazi ditu langileak; beraz, biharko (gaur, osteguna) greba, beroaldiarekin bat eginez, Bizkaia igerilekurik gabe utziko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Bermeo Bilboko albisteak Getxo Portugalete berriak Santurtzi Barakaldo Mungia Gernika-Lumo bideoak Ekonomia Bizkaia Grebak Lana Eguneko albisteak Lekeitio argazkiak Durango albisteak Arrigorriaga Ondarroa albisteak Balmaseda albisteak Albisteak Abanto Abadiño azken ordukoa Igorre azken ordokua Lan gatazkak Bero-boladak Kiroldegiak