Bero-boladak

1 / 12 Hurrengoa
Munduko langile aktiboen % 70 baino gehiagoren osasuna arriskuan dago krisi klimatikoaren ondorioz

Munduko langile aktiboen % 70 baino gehiagoren osasuna arriskuan dago krisi klimatikoaren ondorioz

Kaltetuenak nekazaritzako langileak, baliabide naturalen kudeaketarekin, eraikuntzarekin, hondakinen bilketarekin, garraioarekin, turismoarekin eta kirolekin lotutako lanak egiten dituztenak dira. Hau da, lanaldiaren zati handi bat aire zabalean igarotzen dutenak.
Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
Afrika mendebaldea inoizko berotzerik handiena ari da sufritzen eta horrek sekulako lehortea eragin du

Afrika mendebaldea inoizko berotzerik handiena ari da sufritzen eta horrek sekulako lehortea eragin du

Tenperaturak 48 graduraino iritsi dira Malin eta Burkina Fasoko hegoaldean, eta gutxienez 102 pertsonaren heriotza eragin du.

Kontxako hondartza jendez gainezka apirileko uda giroko larunbat honetan

Kontxako hondartza jendez gainezka apirileko uda giroko larunbat honetan

20 ºC inguruko tenperaturak lagun, jende anitz joan da gaur hondartzara. Barnealdeko zenbait tokitan, tenperatura 30 ºC-ra heldu da, Euskalmeten arabera.

Itzalaren eta freskotasunaren bila dabiltza gaur Nafarroan

Itzalaren eta freskotasunaren bila dabiltza gaur Nafarroan

Udaberrikoa baino gehiago, uda giroko asteburua dugu; izan ere, ezohiko tenperaturak izaten ari dira gaur Euskal Herrian, eta termometroak 30 gradura ere iritsiko dira toki batzuetan.

Amaitu da haizeagatik ezarritako abisu horia

Amaitu da haizeagatik ezarritako abisu horia

Euskalmeteko estazio meteorologikoek 100 km/h-tik gorako haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen, Zaldiaranen, Matxitxakon eta Oizen.
Sentsazio termikoa 62,3 gradura iritsi da Rio de Janeiron

Sentsazio termikoa 62,3 gradura iritsi da Rio de Janeiron

Azken hamarkadako sentsazio termikorik handiena da. Hondartzak eta igerilekuak erromesaldirako leku bihurtu dira Rio de Janeiroko biztanleentzat.

Urtarrila, azken hamarkadan baino ia 3 gradu beroagoa

Urtarrila, azken hamarkadan baino ia 3 gradu beroagoa

Batez besteko tenperaturak ohi baino altuagoak izan dira 2024ko lehen hilabeteko egun gehienetan. Kasu gehienetan, 5 eta 10 gradu artean igo dira neurketak.
Munduko hezegunerik handiena erretzen ari da Brasilen, muturreko beroaren ondorioz

Munduko hezegunerik handiena erretzen ari da Brasilen, muturreko beroaren ondorioz

Brasilen, ez dute gogoan horrelako bero boladarik. Sasoi honetan euria izan beharko lukete, baina 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte eta sentsazio termikoa 60koa da. Sute bortitzak izaten ari dira munduko jaguar erreserba handienean, eta persona bat hil da Taylor Swiften kontzertu batean.

Klima aldaketak sortutako beroaldiek 170 hildako eragiten dituzte jada urtean Euskadin

Klima aldaketak sortutako beroaldiek 170 hildako eragiten dituzte jada urtean Euskadin

Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako zaintza epidemiologikoaren arduraduna da. Bero-boladen ondorioak eta bektoreek eragindako zenbait gaixotasun izango dira klima-aldaketak Euskadin eragindako arazo nagusiak.

Sute arriskuagatik abisu horia ezarriko dute ostiralean EAEn

Sute arriskuagatik abisu horia ezarriko dute ostiralean EAEn

Aurreikuspenen arabera, hego-haizeak zakar joko du eta tenperatura maximoak 28-30 gradu artean ibiliko dira.
2 °C-tik gorako berotzeak bizitza eragotziko luke munduko biztanleria osoaren erdia hartzen duten lurretan

2 °C-tik gorako berotzeak bizitza eragotziko luke munduko biztanleria osoaren erdia hartzen duten lurretan

Ikerketa zientifiko baten arabera, langa hori igarota muturreko tenperatura altuak eta hezetasun maila handia egongo lirateke, eta, ondorioz, bizi baldintzak jasangaitzak izango lirateke Pakistanen, Indian, Txina ekialdean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi diren 4.000 milioi lagunentzat.
EAEko 40 estaziok baino gehiagok hautsi zuten astelehenean urriko tenperatura maximoaren marka

EAEko 40 estaziok baino gehiagok hautsi zuten astelehenean urriko tenperatura maximoaren marka

Gautegiz Arteagan (Bizkaia) neurtu zuten beroena: 37,7 °C. Gaur, ordea, haizearen atzo arratsaldean kostaldetik sartu zen enbataren ostean, tenperatura freskoagoa izango da. Gainera, euria egingo du ipar partean.
Enbatak giroa freskatu du, tenperaturek marka guztiak hautsi eta gero

Enbatak giroa freskatu du, tenperaturek marka guztiak hautsi eta gero

Urrian lehen aldiz, tenperaturak 35 ºC-tik gorakoak izan dira gaur. Enbatak, baina, 10 ºC jaitsi ditu arratsaldean.
Tenperatura altuengatik abisu horia ezarri dute biharko Euskadin, lehen aldiz urrian

Tenperatura altuengatik abisu horia ezarri dute biharko Euskadin, lehen aldiz urrian

Tenperatura altuenak kostaldeko barnealdean espero dira. Igande honetan ere bero izan dugu protagonista: 30º izan dira hiriburu guztietan, eta hainbat udalerrietan 35º-tik gora ere erregistratu dira, besteak beste, Balmasedan, Laudion edo Bergaran.
'Sanmigeletako uda txikiak' aurreikuspenak bete ditu eta 33-34º inguru izan dira Bizkaian eta Gipuzkoan

'Sanmigeletako uda txikiak' aurreikuspenak bete ditu eta 33-34º inguru izan dira Bizkaian eta Gipuzkoan

Igandean joera berari eutsiko diogu, eta astelehenean bero handiagoa dator. Asteartean, berriz, aldaketa datorkigu.
Udako giroa eta hondartzak jendez gainezka, iraileko azken egunean

Udako giroa eta hondartzak jendez gainezka, iraileko azken egunean

30º-tik gorako tenperaturak izan ditugu gaur, eta horrek jende andana animatu du Kontxako (Gipuzkoa) eta Ereagako hondartzez disfrutatzera.

Azken 20 urteotako urriko tenperatura maximoen errekorra gaindi daiteke asteburuan

Azken 20 urteotako urriko tenperatura maximoen errekorra gaindi daiteke asteburuan

Beroaldi honek, baina, ez du abuztukoekin zerikusirik izango, gauetan freskatu egingo baitu. Hala ere 32 ºC-ko maximoak izango ditugu barnealdean eta kostaldean, berriz, 28 ºC ingurukoak.

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
XXI. mendeko urterik beroena eta lehorrena izan zen iazkoa Gipuzkoan

XXI. mendeko urterik beroena eta lehorrena izan zen iazkoa Gipuzkoan

% 20 eguzki ordu gehiago izan ziren. Prezipitazioa, aldiz, % 20 gutxitu zen, 1981-2010 denboraldiarekin alderatuta. Goierrin egin zuen euri gutxien.
Hainbat abisu ezarri dituzte Euskal Herrian igande honetarako, euriteengatik

Hainbat abisu ezarri dituzte Euskal Herrian igande honetarako, euriteengatik

Meteorologia zerbitzuek abisu horiak ezarri dituzte Euskadin eta Nafarroan, baita Iparraldean ere. Gainera, azken horren kasuan alerta laranja ere sartuko da indarrean 16:00etan.
Abisu horiak aktibatu dituzte asteburu honetarako Hego Euskal Herrian, beroagatik eta ekaitzengatik

Abisu horiak aktibatu dituzte asteburu honetarako Hego Euskal Herrian, beroagatik eta ekaitzengatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak luzatu egin du abisu horia, tenperatura altu iraunkorrengatik; Aemetek gauza bera egin du Nafarroan, euri handia espero baita erdialdean eta Erriberan.
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da, iazko bero boladaren ondorioz

Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da, iazko bero boladaren ondorioz

EHUko ikertzaile batek unera arte egin den Anetoko izotzaren azterketa xehakatuenean parte hartu du. Oso glaziar txikitzat jotzen bada ere, Pirinioetako handiena da Anetokoa, baita Europa hegoaldeko handiena ere. Klima aldaketak haren desagerpena bizkortu du, mendikateko gainerakoen kasuan bezala.

Abisu horia tenperatura altuengatik eta ekaitz arriskuagatik larunbat honetarako

Abisu horia tenperatura altuengatik eta ekaitz arriskuagatik larunbat honetarako

Gauerdira arte egongo da indarrean, eta tenperaturak 31-33 gradura iritsiko dira. Gainera, ekaitza bota dezake eta metro koadroko 15 litro eror daitezke 20:00etatik aurrera, Araban bereziki.
Ozeanoen hileko batez besteko tenperatura maximo historikora iritsi da

Ozeanoen hileko batez besteko tenperatura maximo historikora iritsi da

Ozeanoen hileko batez besteko tenperatura erregistratzen hasi zenetik inoiz izan duen mailarik altuenean dago orain. 2023ko abuztuaren 15etik aurrera, munduko ozeanoen % 27k bero-bolada bat izan dute.

Beroak jarraitzen du Hego Euskal Herrian, 20 gradutik gorako tenperaturekin gauean

Beroak jarraitzen du Hego Euskal Herrian, 20 gradutik gorako tenperaturekin gauean

Astelehen itogarria izan ostean ia lurralde osoan, Donostian 26,3 gradurainoko maximoak erregistratu dira bart.
Amaitu da haizeagatik ezarritako abisu horia, 110 km/h-tik gorako haize-boladekin

Amaitu da haizeagatik ezarritako abisu horia, 110 km/h-tik gorako haize-boladekin

Bestalde, egun osoan zehar abisu horia mantenduko da tenperatura altuak izateko arriskuagatik. Horretaz gain, 15:00etatik 24:00etara abisu horia egongo da indarrean, euri-jasa iraunkorrak izateko arriskuagatik.

Abisu horiak astelehenerako, haize-boladengatik barnealdean eta tenperatura altu iraunkorrengatik kostaldean

Abisu horiak astelehenerako, haize-boladengatik barnealdean eta tenperatura altu iraunkorrengatik kostaldean

Zerua hodeitsu egongo da, eta baliteke han-hemenka zaparradak botatzea. Hala ere, euri txikia edo ertaina izango dira ziurrenik. Maximoek, berriz, gorakada nabarmena izango dute.
Sute arriskuagatik alerta laranjan dago EAE

Sute arriskuagatik alerta laranjan dago EAE

Sute arriskua handia da hiru baldintza kezkagarrik bat egin dutelako: 30 gradutik gorako tenperatura, hezetasuna %30etik behera eta 30 kilometro ordutik gorako haize ufadak.

Osakidetzak 48 lagun artatu ditu tenperatura altuen ondorioz

Osakidetzak 48 lagun artatu ditu tenperatura altuen ondorioz

Horietatik 29 ospitaleetara eraman behar izan dituzte.
Gaua oso beroa izan da Euskal Herriko toki askotan

Gaua oso beroa izan da Euskal Herriko toki askotan

Gipuzkoako kostaldean izan dute egoerarik makurrena, eta 30 ºC balioak izan dituzte ia gau osoan. Hala, Santa Klarako (Donostia) estazio meteorologikoak 31,8 gradu erregistratu ditu 06:20an, eta Higerren (Hondarribia), 33,5 goizeko 07:00etan.

Muturreko tenperaturek baso-sute arriskua areagotu dute Euskadin

Muturreko tenperaturek baso-sute arriskua areagotu dute Euskadin

EAE osoa alerta laranjan dago baso-suteen arriskuagatik. Tenperatura maximoek gradu batzuk behera egingo dute kostaldean, baina altuak izaten jarraituko dute.
Gipuzkoako kostaldean 30 °C-tik gorako tenperaturak neurtu dituzte gau sargori batean

Gipuzkoako kostaldean 30 °C-tik gorako tenperaturak neurtu dituzte gau sargori batean

Higerko (Hondarribia) estazioan 33,5 °C erregistratu dituzte, eta 31,8 °C Santa Klaran (Donostia). Atzokoan maximoetan markak hautsi zituzten udalerrietan, Gueñesen (Bizkaia) eta Laudion (Araba), beroa baina "samurragoa" izan da gaua, 22-24 ºC izan baitituzte.
Beroa dela eta, Aste Nagusiko jarduera batzuk bertan behera utzi dituzte

Beroa dela eta, Aste Nagusiko jarduera batzuk bertan behera utzi dituzte

Bilbon 42 gradutik gora izan dira arratsaldean. Jai eremuan iturriak jarri dituzte, beroa eramaten laguntzeko. Konpartsek eta Udalak zenbait ekitaldi bertan behera utzi dituzte, tartean Trabestipoteoa eta saskibaloi txapelketa.

Itotzeko moduko eguna, Euskal Herri osoan

Itotzeko moduko eguna, Euskal Herri osoan

Orain arte erregistratutako maximoa gainditu egin da. Arratsaldeko bostak pasata, alerta gorrian, 45 graduraino heldu da merkurioa Sodupen. Euskalmetek erregistroak dituenetik inoiz jasotako baliorik altuena da hori.

Gueñesen EAEko mende honetako tenperaturarik altuena erregistratu da: 45,6 °C

Gueñesen EAEko mende honetako tenperaturarik altuena erregistratu da: 45,6 °C

Termometroek gainditu egin dituzte aurreikuspenak. EAEko lurralde osoa alarma gorripean egon da.
Alerta gorria beroagatik Frantziako 19 departamentutan

Alerta gorria beroagatik Frantziako 19 departamentutan

Bero errekor guztiak hausten ari dira aste honetan Frantziako erdi eta hegoaldean: 37 departamentu alerta laranjan daude eta 19 berriz, alerta gorrian.

Enpresek beroaren aurkako protokoloak aktibatu behar izan dituzte

Enpresek beroaren aurkako protokoloak aktibatu behar izan dituzte

Bero sapa denontzat da gogorra, baina kalean lanean ari direnentzat, are gogorrago. Enpresa gehienek badituzte bero handiegia egiten duenerako protokolo bereziak.

LABIk alarma gorria ezarri du beroagatik EAE osoan gaur arratsalderako

LABIk alarma gorria ezarri du beroagatik EAE osoan gaur arratsalderako

Arratsaldeko 15:00etatik 18:00ak bitarte alarma gorrian gaude muturreko tenperaturengatik EAE osoan. Altuenak arratsaldeko 16:00ak inguruan espero dira. Ostiralean iritsiko da eguraldi aldaketa gurera.

Bihar freskatzen hasiko da, ipar-mendebaldeko haizeari esker

Bihar freskatzen hasiko da, ipar-mendebaldeko haizeari esker

Jose Antonio Aranda Euskalmeteko meteorologia arduradunak azaldu duenez, haize freskoagoak Bizkaiko kostaldea freskatuko du, eta azken orduan Arabako Errioxan ere nabarituko dute.
1 / 12 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena