Igorre

1 / 4 Hurrengoa
Txingorrak emakume bat zauritu du Igorren, eta hainbat ibilgailu eta eraikin kaltetu dira

Txingorrak emakume bat zauritu du Igorren, eta hainbat ibilgailu eta eraikin kaltetu dira

Ekaitza asteleheneko 17:00ak aldera hasi da, eta Euskal Herriko hainbat puntutan izan du eragina; Igorren, baina, indar handia izan du.

Igorreko futbol zelaia, golf piloten tamainako txingor alez estalita

Igorreko futbol zelaia, golf piloten tamainako txingor alez estalita

Ioar Alvarezek bidalitako bideo honetan ikus daitekeenez, golf piloten tamainako txingor aleak bota ditu astelehen arratsaldean Igorren. Kazkabarrak ia-ia guztiz zuritu du Igorreko Urbieta futbol zelai osoa.

Oier Etxebarria: ''Pilota profesionala uztea erabaki gogorra izan da, kirol hau maite dudalako''

Oier Etxebarria: ''Pilota profesionala uztea erabaki gogorra izan da, kirol hau maite dudalako''

Oier Etxebarriak ostiral honetan jokatuko du azken partida Bermeon, Elezkanorekin batera, Dario eta Eskuzaren aurka. Igorretarrak aitortu duenez, ez du aukerarik ikusten bere maila hobetzeko, eta horregatik hartu du erabakia.

Athleticek zortzi autobus linea kontratatu ditu zaleak San Mamesera joateko

Athleticek zortzi autobus linea kontratatu ditu zaleak San Mamesera joateko

Klub zuri-gorriak kontratatutako autobusak hurrengo zonaldeetatik joango dira: Aiara, Arratia, Enkarterri, Durangaldea, Lea-Artibai, Bermeo-Mungia, Busturialdea eta Gasteiz.
Oier Etxebarriak agur esango dio pilota profesionalari uztailaren 21ean

Oier Etxebarriak agur esango dio pilota profesionalari uztailaren 21ean

Igorrekoak (Bizkaia) profesional mailako pilota uztea erabaki du, ezin dituelako lana eta kirola uztartu.
Hainbat kantaren pot-pourria eskaini digu Ander Gorospe arratiarrak

Hainbat kantaren pot-pourria eskaini digu Ander Gorospe arratiarrak

Ander Gorospe igorretarra txirrindularitza munduan aritu izan da, eskulturak eta armarriak ere egin izan ditu, eta musika munduan ere ibilia da. Ehun kantatik gora sortu ditu, hainbat Joselu Anaiak taldearentzat, eta bere hainbat abestiren pot-pourria eskaini digu bere gitarraren doinuarekin.

Manifestazio jendetsua Igorren, jantokiko sukaldari falta salatzeko

Manifestazio jendetsua Igorren, jantokiko sukaldari falta salatzeko

"Kalitatezko jantoki zerbitzu baten alde" lelopean, eskolatik herri erdigunera doan bidea egin zuten atzo arratsaldean ehunka lagunek. Igorreko Eskolako Guraso elkarteak hilabete darama protestan, Jaurlaritzak eskola jantokiko zerbitzuan zegoen errefortzuko sukaldaria berrezartzea eskatzeko.
Zea Mays, J Martina, Merina Gris, Tatxers, Anari eta Dupla, asteburuko kontzertuen artean

Zea Mays, J Martina, Merina Gris, Tatxers, Anari eta Dupla, asteburuko kontzertuen artean

Zuzenekoz lepo dator aste bukaera. Kontsultatu hemen Euskal Herriko areto eta ekitaldietako musika programazioa.
Gurpreet: Pakta turbantearekin jokatuko dut futbolean, nire nortasunaren parte baita

Gurpreet: "Pakta turbantearekin jokatuko dut futbolean, nire nortasunaren parte baita"

Gurpreet Singh 15 urteko futbol jokalariak Pakta turbantearekin jokatzen du futbolean Igorren. Partida batean epaileak hala egitea galarazi bazion ere, hemendik aurrera halakorik ez dela gertatuko espero du. Sij komunitatekoa delako janzten du Pakta.
Epaile batek turbantearekin jokatzea galarazi dio Arratiako futbol taldeko kadete bati

Epaile batek turbantearekin jokatzea galarazi dio Arratiako futbol taldeko kadete bati

Gurpreet Singh (15 urte) Indiakoa da jaiotzez, baina 7 urte daramatza familiarekin Igorren bizitzen. Arratia futbol taldean jokatzen du, eta duela bi aste, partida batean, epaileak galarazi egin zion patkarekin jokatzea; alegia, sijismo erlijioan mutil gazteek buruan eraman ohi duten oihalarekin.

Patagoniako elur jausitik bizirik atera zen gazteak astebete itxaron beharko du gutxienez etxera itzultzeko

Patagoniako elur jausitik bizirik atera zen gazteak astebete itxaron beharko du gutxienez etxera itzultzeko

30 urteko igorreztarra onik dago, baina lur jota bere bi lagunen heriotzagatik. Fitz Roy mendia jaisten ari zirela hil ziren, Argentinan.
Bertan behera utzi dituzte Patagonian elur-jausiak harrapatutako bi euskal mendizaleen erreskate-lanak

Bertan behera utzi dituzte Patagonian elur-jausiak harrapatutako bi euskal mendizaleen erreskate-lanak

Argentinako erreskate taldeek diotenez, Amaia Agirre eta Iker Bilbao "ez daude desagertuta, arrail batean elurrak azpian harrapatuta baizik", eta euren bila joatea arriskutsuegia dela ondorioztatu dute. Hortaz, erreskatea "bukatutzat" eman dute.
Erreskate taldeak ez dira Fitz Royra abiatuko egoerak hobera egin arte

Erreskate taldeak ez dira Fitz Royra abiatuko egoerak hobera egin arte

Erreskate taldeen buruak adierazi du uneotako baldintzetan erreskate taldeetako kideen bizitza arriskuan jarriko litzatekeela. Iker Bilbao eta Amaia Agirre Patagoniako mendian desagertu ziren ostegunean, lur-jausi batek harrapatu, eta ez dago bizirik aurkitzeko esperantzarik.
Espainiako Mendi Kirolen Federazioa: Ez dago bi mendizaleak bizirik aurkitzeko itxaropenik

Espainiako Mendi Kirolen Federazioa: "Ez dago bi mendizaleak bizirik aurkitzeko itxaropenik"

Bilaketa-lanak ez dira hasi ere egin, inguru horretan arrisku handia dagoelako. Desagertutakoak Iker Bilbao (Durangokoa da, baina Abadiñon du bizitokia) eta Amaia Agirre gasteiztarra dira.
Bi euskal mendizale desagertu dira Patagonian

Bi euskal mendizale desagertu dira Patagonian

Fitz Roy mendian desagertu dira, hain zuzen ere, elur-jausi batek harrapatu eta gero. Haiekin zihoan beste euskal mendizale batek eman du desagerpenaren berri.
Horrela geratuko da EAEko zabortegien mapa

Horrela geratuko da EAEko zabortegien mapa

Hondakinak kudeatzeko 2024rako ibilbide orri berria aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak. Horren arabera, Bizkaiko hiru zabortegi handitu (Igorre, Lemoa eta Mallabia) eta beste bi (Bilbo eta Bergara) berriro zabalduko dituzte eskariari aurre egiteko. Guztira, zortzi zabortegi izango ditu EAEk.
Elene: ''Amak sorpresa eraman zuen bere alaba bisexuala zela jakitean''

Elene: ''Amak sorpresa eraman zuen bere alaba bisexuala zela jakitean''

Elene Igorrekoa da, 21 urte ditu eta "Jateko Modukoa" saioaren hirugarren gonbidatua da. Bere sedukzio taktika begirada dela dio, hitzez lortzen ez duena begiradarekin egiten baitu. Loteria tokatuz gero, argi du: familiari zerbait eman, berantzat etxea eta autoa erosteko lain, eta gainerakoa banatu.

Tatxers, Skakeitan, Olatz Salvador, ETS, Pinpilinpussies eta Tanxugueiras, asteburuko kontzertuen artean

Tatxers, Skakeitan, Olatz Salvador, ETS, Pinpilinpussies eta Tanxugueiras, asteburuko kontzertuen artean

Herrietako jaietako musika programazioaz gain, Gasteizen, Azkena Rock Festival jaialdiaren hogeigarren edizioa ospatzen ari dira. Besteak beste, Social Distortion, Patti Smith eta The Afghan Whigs izango dira ikusgai Mendizabalan.
Tour Egunak Bizkaian barrena ibilbidea egingo du abuztuaren 7tik 2023ko ekainera

Tour Egunak Bizkaian barrena ibilbidea egingo du abuztuaren 7tik 2023ko ekainera

Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.
Lukiek, Ezpalak, Brigade Loco, Bad Sound System, Moonshakers eta Gozategi, asteburuko kontzertuen artean

Lukiek, Ezpalak, Brigade Loco, Bad Sound System, Moonshakers eta Gozategi, asteburuko kontzertuen artean

Herrietako jaiez gain, Ekinez Jaialdia (Bergara), Legoreggae festibala (Legorreta) eta Andoaingo Rock Jaialdia ospatuko dira aste bukaera honetan.
Korrikak jendetza batu du Bilbon

Korrikak jendetza batu du Bilbon

Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.

Arteako Ustrukue jatetxeko lehen solairua eta teilatua erre dira sute batean

Ekomuseoaren eraikinean dago jatetxea. Sua arratsaldean piztu da tximinian, jatetxea hustu dute baina ez da zauriturik izan.
Sutea izan da Igorreko kiroldegian

Sutea izan da Igorreko kiroldegian

Igorreko kiroldegiko erabiltzaileak kanpora atera behar izan dituzte, kirol-instalazioetan piztutako sute baten ondorioz. Sua itzali da eta kiroldegia aireztatzen ari dira suhitzaileak. Zorionez, ez da inor zauritu.

Igorreko eskolako haurrak dantzan jarri ditu ''3 Ene Kantak'' taldeak

Igorreko eskolako haurrak dantzan jarri ditu ''3 Ene Kantak'' taldeak

Aste osoan zehar, "3 Ene Kantak" taldea Igorreko Inazio Zubizarreta eskolan egon da. Hori dela eta, ikuskizun ederra eskaini du bertan. Gozatu!

''Ez du izenik'' jolasean aritu dira Igorreko eskolako haurrak

''Ez du izenik'' jolasean aritu dira Igorreko eskolako haurrak

Astonautak eta Satorjatorrek Igorreko Inazio Zubizarreta eskolako ikasleekin azken jolasa egin dute, Satorjatorrek proposatutako "Ez du izenik" jolasa. Bietako zein talde izan da trebeagoa? 

'3tik 1'' jolasean aritu dira Igorreko eskolako haurrak

'3tik 1'' jolasean aritu dira Igorreko eskolako haurrak

Aste honetako gaia "zeliakia" da. Bada, Argik eta Enekok gai hori ardatz hartuta "3tik 1" jolasa egin dute Igorreko Inazio Zubizarreta eskolako haurrekin. Bietako zein talde izan da trebeagoa?

''Glu eta glu'' abestiaren pausoak

''Glu eta glu'' abestiaren pausoak

Aste honetako protagonista "Glu eta glu" izeneko abestia dugu. Bada, Eneko eta Argiren laguntxoek abestiaren pausoak erakutsi dizkigute.

Andrea Puente, Igorreko kaletar Zumbazalea

Andrea Puente, Igorreko kaletar Zumbazalea

Andrea Puente Lopezek 21 urte ditu, Igorrekoa da eta guztiz kaletarra dela aitortu du. Zumba dantza egitea gustatzen zaio, eta bere bikoteari erakutsiko omen dio. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Jokin donostiarra izango du bikote.

Bioestimulatzaileak erabiliko dituzte Bizkaian banda marroia geldiarazteko

Bioestimulatzaileak erabiliko dituzte Bizkaian banda marroia geldiarazteko

Arratia-Nerbioi eta Durangaldea eskualdeetako konifero basoetan zabalduko dute produktua, helikopteroz, 4.000 hektareako gunean.
Bigantxa batek izua eragin du Igorre erdigunean

Bigantxa batek izua eragin du Igorre erdigunean

Baserri batetik alde egin duen bigantxak tentsio uneak, oihuak eta korrikaldiak eragin ditu Igorreko erdigunean. Ertzaintzak animalia inguruko zelai batera eramatea lortu du.

Ez dago kartzela urterik nire alabak bizi izan duena ordainarazteko

"Ez dago kartzela urterik nire alabak bizi izan duena ordainarazteko"

Bost urteko umearen zaintza kentzeko agindua sinatu zuten Bizkaiko Aldundiko arduradunak eseriko dira akusatuen aulkian. Bost urte eta sei hilabete arteko kartzela zigorra eskatzen diete.

Bost lagun atxilotu dituzte Donostian, desobedientzia eta Ertzaintza erasotzeagatik

Gainera, Poliziak Sopelako hondartzan zeuden 29 pertsona identifikatu ditu goizaldean.
Ziklo-krosari esker, gofreak egiten ikasi zuen Igorreko Julen Bilbaok

Ziklo-krosari esker, gofreak egiten ikasi zuen Igorreko Julen Bilbaok

Kirolaren aitzakian Belgikara egindako bidaia batean, bertako bikote bat ezagutu zuen eta haiek erakutsi zioten gofreak modu tradizionalean egiten.

Bi atxilotu Donostian eta Igorren, desordena publikoak eta erasoak leporatuta

Donostian, 200 gazte inguru elkartu ziren covidaren aurkako araudia urratuz, eta harriak eta botilak bota zizkioten Ertzaintzarin. Igorren, kalean edaten ari ziren gazte batzuekin izan ziren arazoak.
Kelvion multinazionalak ez du Igorreko lantegia itxiko

Kelvion multinazionalak ez du Igorreko lantegia itxiko

37 egunez greba egon ostean, langileek akordioa egin dute enpresarekin eta, gutxienez, beste lau urtez egongo da irekita Igorreko lantegia.
''Las Vegasen ezkondu nahi dut, baina ni Marilyn izango naiz eta Iraia, Elvis''

''Las Vegasen ezkondu nahi dut, baina ni Marilyn izango naiz eta Iraia, Elvis''

Ekainean zen ezkontzekoa "Conquis" saioko Isma Pereira. Ezin zutenez ospatu, ezkontza berezia eta sinbolikoa egin zuten Arratian eta orain benetakoa ari dira prestatzen.

Kelvioneko enpresa-batzordeak epaitegietara joko du, kontsulta-epea amaitu ostean

Kelvioneko enpresa-batzordeak epaitegietara joko du, kontsulta-epea amaitu ostean

Igorreko lantegiko enpresa-batzordeak jarduera ekonomikoari eta enpleguari eustearen alde egin du. Hala, agintariei interpelazioa egiteko dinamikak eta mobilizazioak aktibatuko ditu.
Hitzak haizeak eraman ez ditzan

Hitzak haizeak eraman ez ditzan

Igorreko zebra-bideetan esaera zaharrak idatzi dituzte hizkuntza transmisioa bermatzeko; Urretxun, Iparragirreren kantuen partiturak margotu dituzte pareta eta sabaietan.
Greba mugagabeari ekin diote Igorreko Kelvion Thermal Solutionsen, itxieraren aurka

Greba mugagabeari ekin diote Igorreko Kelvion Thermal Solutionsen, itxieraren aurka

Enpresa batzordeak "lan karga Poloniara eta beste lantegi batzuetara ez bideratzeko" eskatu du. Asteazkenean zuzendaritzarekin bilduko dira eta Eusko Jaurlaritzarekin ere biltzeko asmoa dute.
Bertako lan-karga ez suntsitzeko eskatzen diogu Alemaniako multinazionalari

"Bertako lan-karga ez suntsitzeko eskatzen diogu Alemaniako multinazionalari"

Igorreko Kelvion Thermal Solutions-eko 73 langileek greba mugagabeari ekingo diote gaur, enpresak ateak ixteko duen asmoaren aurrean. Urtzi Aurrekoetxea lan batzordeko kidea izan dugu Goiz Kronikan.
1 / 4 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena