Politika -

EITB Focus

EAJk lidergoari eutsiko dio Bizkaian

EITB Focusen arabera, jeltzaleek eserleku bat edo bi galduko dute, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta PSE-EE, hirugarrena. PPk apur bat egingo du gora.

EITB Focus
EITB Focus
EITB Focus

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk berriro irabaziko ditu apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Bizkaian. Jeltzaleek lidergoari eutsiko diote, nahiz eta eserleku bat edo bi galdu, EITB Focus inkestaren arabera.

EH Bildu bigarren indarra izango da, aldea laburtuta, zortzi puntura geratuko baita. Botoen % 30,9 eta 8 ordezkari eskuratuko ditu.

PSE-EE izango da hirugarren indarra. Apur bat gora egingo dute sozialistek, eta laugarren ordezkaria lortzeko aukera izango dute, botoen % 13,98 eskuratuta.

PPk ere gora egingo du, eta bi ordezkari izango ditu, botoen % 7,2 lortuta.

EITB Focusen arabera, Sumarrek Bizkaian bakarrik lortuko du ordezkaria. Elkarrekin Podemosek, berriz, ez du ordezkaririk izango.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa gaur EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Javier de Andres Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Vox Hauteskunde inkestak Miren Gorrotxategi Eneko Andueza Sumar Mugimendua Imanol Pradales Pello Otxandiano Alba Garcia Martin Amaia Martinez Grisaleña