EAEko PPren presidentearen aburuz, emaitza "nabarmenak" lortu dituzte baina onartu du "gehiagoren gogoz gelditu" direla. EAJk eta PSE-EEk gehiengoa dutenez, "euren nahia inposatuko dute berriro". Sanchezi buruz uste du "dimititzen badu, azaldu ez dituen beste gauza batzuengatik" izango dela.
Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan; baina oso zaila edo ia ezinezkoa dirudi halakorik gertatzea.
Javier De Andres EAEko PPko presidenteak adierazi duenez, EAJren boto-emaileak erakartzea lortu dutelako igo da bere alderdia apirilaren 21eko Legebiltzarreko Hauteskundeetan, eta estrategia hori "egokia" dela uste du.
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.
EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku eskuratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izan da bozkatuena, 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Koalizio subiranistak, bere aldetik, emaitza historikoak lortu ditu, lehen aldiz 300.000 botoen langa gaindituta.
Hautetsontziek inoizko Eusko Legebiltzarrik abertzaleena marraztu dute gaur, EAJk eta EH Bilduk lau eserlekutik hiru eskuratu baitituzte. Zehazki, 75 legebiltzarkideetatik 54 bi alderdi horietakoren batekoak izango dira.
Javier de Andres hautagai popularrak Imanol Pradales jeltzaleari deitu dio, akordioa eskaintzeko, betiere "hitzartutako mugen barruan" eta edozein apurketa geldiarazteko.
Tentsio handiko zenbaketa aurreikusten du EITBren inkestak. EAJ izango da lehen indarra botoetan, koalizio subiranistak izango du hazkunde handiena, PSE-EEk eta PPk ere gora egingo dute eta, ezker konfederalean, Elkarrekin Podemosek baino ez du ziurtatuta ordezkaritza.
Lehendakarigaiek hauteskunde-hitzorduarekin bat egin dute, eta goizean zehar boza ematera igaro dira euren hauteslekuetatik. Oro har, bozkatzera joateko gonbita luzatu diete herritarrei
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk, Elkarrekin Podemosek, Sumarrek eta Voxek kanpainako azken mezuak bota dituzte. Igandean, Eusko Legebiltzarra berritzera deituta daude EAEko herritarrak.
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Lehendakarigaiek ez dute aipatu ETAren indarkeriaren inguruan azken orduetan piztu den polemika, eta zerbitzu publikoen inguruan egin dute eztabaida batik bat.
ETB2ko eztabaidaren hasieran, lehendakarigai guztiek babesa eman diote Imanol Pradales EAJko hautagaiari, Barakaldoko mitin batean jasandako erasoagatik.
EAJren lehendakarigaiari spray batekin eraso diote aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan dute. 49 urteko erasotzailea atxilotu egin dute, eta epailearen aurrera noiz eraman zain dago. Erasoak ez du motibazio politikorik izan.
Igande honetan EITB Mediak argitaratutako azken EITB Focusen datuen gainean mintzatu da Esther Martinez Euskadiko PPko idazkari nagusi eta Bizkaiko zerrendaburua.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan baino astebete lehenago egindako aurreikuspenen arabera, parte-hartzea ez da % 61era helduko, eta zalantzatien kopurua % 20koa da.
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta gora egiten jarraitzen du. EAJ bigarren postura jaitsiko da, eta Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE. PPk bere ordezkariari eutsiko dio, eta ezker konfederalaren kasuan, Sumarrek soilik lortuko du ordezkari bat.
EITB Focusen arabera, jeltzaleek eserleku bat edo bi galduko dute, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta PSE-EE, hirugarrena. PPk apur bat egingo du gora.
Koalizio subiranistak hiru eserleku gehiago irabaziko ditu, eta EAJ sei puntura geratuko da. PPk PSE-EE gaindituko du, eta hirugarren indarra izango da bertan. Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ez dute ordezkaritzarik lortuko, eta Vox ordezkaririk gabe geratuko da.
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta EAJk 2-3 eserleku gutxiago lortuko ditu, nahiz eta ia boto kopuru bera izan. PSE-EEk egonkor jarraituko du, eta PPk gora egingo du. Ezker konfederalari dagokionez, Sumarrek soilik lortuko du ordezkaria. Vox ganberatik kanpo geratuko da.