Mikel Otero legebiltzarkide eta trantsizio ekologikorako EH Bilduren idazkariaren ustez, araua legealdi honetan ez onartzea "porrot politiko nabarmena" litzateke, baina onartu du denboraz "oso larri" dabiltzala, "legealdia amaitzeko zantzuak gero eta handiagoak" direlako.
Jaurlaritzak hiru hilean behin egiten duen inkestaren bigarren parte honetan, EAEk dituen arazo nagusiei buruz galdetu diete herritarrei. Lan merkatua eta osasungintza izan dira, beste behin, aipatuenak.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, EH Bilduko diputatuak esan du koalizio morea Talde Mistora igarotzeak "beste aldagai bat" erantsiko diola PSOE-Sumar gobernuak lau urteko legealdia egiteko aukerari (jatorrizkoa gazteleraz).
EH Bilduk EAJrekin eta PSE-EErekin adostu du hilabete honetan bertan Dirulaguntzen Erregimena arautzen duen Legea onartzea. Bertan jasoko da ekoizpena deslokalizatzen duten enpresek azken zortzi urteetan jasotako laguntza publikoak itzuli beharko dituztela.
PSE-EEren lehendakarigaiak azpimarratu du kontua ez dela "nork daukan ikurrin handiagoa", eta sozialistek "euskal politikaren bidea aldatu" egingo dutela: "Gizarte hobe bat eraikitzeko. Modernoagoa, seguruagoa, irekiagoa eta zoriontsuagoa".
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek diote egoera "jasanezina" dela. Hezkuntza Sailak 65.000 euroko isuna jarri dio Durana, Murgia eta Hernaniko zentroetan zerbitzua eskaintzen duen Serunion enpresari.
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, legegintzaldia agortuta dago, eta jendartearen arazoei aurre egiteko zein erabaki hartu behar diren galdetu dio. Lehendakariak erantzun dio datuak hobetzeko "anbizioa" dutela.
Alderdi jeltzaleak bi eserleku galduko lituzke, EH Bilduk lau irabazi eta PSE-EEk eta PPk bat, eta Elkarrekin Podemos - IUk hiru galdu. Voxek, ostera, ez luke ordezkaririk lortuko.
EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, PPk eta Talde Mistoak aurkako botoa eman dute. Testuaren txostena, hizkuntza-ereduei eusten diena, aurrera atera da Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, oposizioaren kritiken artean.
EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak salatu duenez, ez dio erantzuten "Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abian dagoen ziklo aldaketari". Bestalde, Nerea Kortajarenak adierazi du ez duela inolako anbiziorik EH Bilduren lehendakarigai izateko.
Horrela, Hezkuntza Legearen aurka bozkatzeko EH Bilduren Mahai Politikoaren proposamena militanteen % 95ek babestu dute; % 3k Mahai Politikoak egindako proposamenaren kontrako botoa eman dute eta % 1ek boto zuria eman dute. EAEko militanteen %41ek parte hartu dute bozketan.
Zupiriak esan duenez, legea osatzen duten 101 artikuluak EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk adostutakoak dira, "guzti-guztiak, hasieratik amaierara", eta azken unean iritsi da desadostasuna, "zioetan egindako zuzenketa baten harira".
Bingen Zupiriaren ustez, "zaila da ulertzea" EH Bildu Hezkuntza Legearen aurka agertzea "diferentzia txiki bat" dagoelako. Hala ere, abenduaren 21ean behin betiko bozketa egin baino lehen akordioa lortzeko tartea dagoela azpimarratu du Jaurlaritzako bozeramaileak.
EH Bilduren zuzendaritza politikoak bere oinarriei proposatu die ezezko botoa ematea. Horri erantzunez, Anduezak nabarmendu du "jaso dezakegun berririk onenetakoa dela" koalizio abertzalearen ezezkoa, "kasu horretan legean zentratuko direlako, obsesio independentistetan oinarritu beharrean".
Hezkuntza Legearen txostena aldaketarik gabe itxi dute astelehen honetan, hizkuntza ereduei eutsiz, eta horrek baieztatu egiten du EH Bilduk ez duela araua babestuko. "EH Bilduri 70 zuzenketa baino gehiago onartu dizkiogu", gogorarazi dute jeltzaleek, "eurek aurkeztutakoen erdia baino gehiago".
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ez du argitu hurrengo lehendakarigaia emakumea izango den ala ez. Otegiren esanetan, gero eta jende gehiagok uste du koalizio abertzaleak ordezkatzen dituen baloreak eta proiektuak bereak direla eta uste du hori garrantzitsuagoa dela hautagaia nor izango den baino.
Dena den, koordinatzaile nagusi izaten jarraitzeko asmoa erakutsi du. Erabakia arrazoitzeko eman dituen argudioen artean, batean egin du azpimarra: Belaunaldi berriei eman behar zaiela lekukoa.
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak hartua du erabakia, eta astelehenean jakinaraziko dio EH Bilduren Mahai Politikoari. Asteleheneko bilerarekin ekingo dio koalizio subiranistak hauteskundeetarako zerrenda eta hautagaitzak osatzeko prozesuari.
Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk ere hauteskundeetako barne prozesuekiko errespetua eskatu dute. PPren arabera, agerian geratu da Ajuria-Enean Sabinetxeak agintzen duela. (BIDEOA, GAZTELERAZ)
Koalizio abertzaleko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, EAEko "hiru lurraldeetan eztabaida politikoa lehendakarigaien ingurukoa denean", EH Bildu "Iruñean dago, Euskal Herriko hiriburu historikoan, Euskal Herri osoa hartzen duen proiektua ordezkatzen".
Astelehenean bozkatuko da behin betiko txostena, eta, ezustekorik ezean, EAJren eta PSE-EEren zuzenketei eutsiko die. Horren ostean, Arresek EH Bilduren Mahai Politikoari azalduko dizkio Legebiltzarreko izapideak, eta Mahai Politikoak militantziari aurkeztuko dio bozketa-proposamena.
EH Bilduk legearen onarpenaren atarikoan hartu duen jarreraz kezkatuta, iritzi dio justifikaezina dela "baiezkotik ezezkora igarotzea", "hauteskunde aurreko klimak behartuta ez bada". Kasu horretan, "erabakiak interesen araberakoak" izaten direla azpimarratu du.
Gaiaren inguruko adostasun barik amaitu da Hezkuntzaren lantaldearen bilera. EH Bilduk azken proposamen bat, "gutxieneko zoru bat", helarazi die Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiei, jarrerak hurbiltzeko. Elkarrekin Podemosek, bestalde, legearen tramitazioa etetea eskatu du.
Ikoitz Arresek adierazi du azken proposamenari erantzuna emateko azken eguna ostirala dela. "Orain, EAJren eta PSE-EEren eskuetan dago pilota", EH Bilduren legebiltzarkidearen hitzetan.
Gaur legearen hitzaurrea eztabaidatu dute lantaldean, eta litekeena da EAJ-PSEren babesarekin bakarrik jarraitzea aurrera. Arauak babes zabalarekin ekin zion bideari, baina gerora sortutako desadostasunek EH Bildu eta Elkarrekin Podemos akordiotik aldentzea eragin dute.
'Nazioa gara' lelopean Bilbon egindako mobilizazioa "arrakastatsutzat" jo du EH Bilduk. "Gure herriaren onarpen nazionalaren aldeko eztabaidak jende askoren indarra behar du. eta euskal herritarrek indarra eta egoera ulertzeko maila erakutsi zuten", adierazi du Etxabarrieta legebiltzarkideak.
"Dekantazio estrategikokoaren fasean" gaudela adierazi du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Palestinako FPLP, Frente Polisarioa, KNK kurdua, Sinn Fein, ERC, CUP, BNG, Mes Per Menorca, Andecha Astur eta Compromis ere parte hartu dute.
'Nazioa gara' lelopean, EH Bilduk milaka lagun bildu ditu Bilbon. 30.000 laguneko abesbatza, izan ere, denek batera "Txoriak txori" abestu dute bidean. Arnaldo Otegi alderdiko koordinatzaile nagusiak nazio aniztasunaren erronkan "maila bat igotzearen" alde egin du.
Milaka lagunek bat egin dute Bilbon, EH Bilduk Euskal Herriaren "nazio izaera" aitor dadila eskatzeko deitu duen mobilizazio erraldoian, Autonomia kalea betez. Mobilizazioan parte hartzen ari dira FPLP palestinarra, Frente Polisarioa, KNK kurdua, Sinn Fein, ERC, CUP eta BNG, besteak beste.
EH Bilduk, berriz, ohartarazi du proiektua aldatzen ez bada, hezkuntza legea "anbiguoa" izango dela eta "interpretazio kontrajarrien" mende egongo dela.