Bi alderdiek berdindu egin dute 27na eserlekurekin, baina EAJk babes handiagoa jaso du EAEn botoetan. Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian jeltzaleek jarraitzen dute lehen indar gisa, eta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan izan da nagusi.
Elkarrekin Podemosen koordinatzaile nagusiak onartu du Legebiltzarretik kanpo geratzea ez zela "aurreikus zitekeen zerbait, baina bai aukera asko zituena".
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.
Hautetsontziek inoizko Eusko Legebiltzarrik abertzaleena marraztu dute gaur, EAJk eta EH Bilduk lau eserlekutik hiru eskuratu baitituzte. Zehazki, 75 legebiltzarkideetatik 54 bi alderdi horietakoren batekoak izango dira.
Pilar Garrido Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile nagusiak Eusko Legebiltzarretik kanpo utzi dituzten hauteskunde hauetan izandako emaitza txarrak onartu ditu. "kolpe gogor hau onartzen" dutela adierazi du baina euren proiektua "Euskadiren etorkizunerako oso beharrezkoa" dela berretsi du.
Tentsio handiko zenbaketa aurreikusten du EITBren inkestak. EAJ izango da lehen indarra botoetan, koalizio subiranistak izango du hazkunde handiena, PSE-EEk eta PPk ere gora egingo dute eta, ezker konfederalean, Elkarrekin Podemosek baino ez du ziurtatuta ordezkaritza.
Lehendakarigaiek hauteskunde-hitzorduarekin bat egin dute, eta goizean zehar boza ematera igaro dira euren hauteslekuetatik. Oro har, bozkatzera joateko gonbita luzatu diete herritarrei
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Iñaki Martin Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileak gogorarazi duenez, Legebiltzarrean ekimenak babestu dituzten indar politiko bakarrak "EH Bildu eta Elkarrekin Podemos izan dira".
Lehendakarigaiek ez dute aipatu ETAren indarkeriaren inguruan azken orduetan piztu den polemika, eta zerbitzu publikoen inguruan egin dute eztabaida batik bat.
ETB2ko eztabaidaren hasieran, lehendakarigai guztiek babesa eman diote Imanol Pradales EAJko hautagaiari, Barakaldoko mitin batean jasandako erasoagatik.
EAJren lehendakarigaiari spray batekin eraso diote aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan dute. 49 urteko erasotzailea atxilotu egin dute, eta epailearen aurrera noiz eraman zain dago. Erasoak ez du motibazio politikorik izan.
EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Arabak mozio bat babestu dute, "ingurumenean, paisaian eta akustikan eragin neurrigabea" duen proiektuaren aurrean "alternatibak" eskatzeko.
Oraindik ez dago ezer erabakita. Horregatik, alderdiak buru-belarri dabiltza haien proposamenak herriz herri aurkezten. Astearte honetan, gainera, EITBk bigarren debate handia emango du, apirilaren 21eko hauteskundeak harira ekarrita.
Miren Echeveste: "Inkestek gauza asko esaten dizkigute, besteak beste zeintzuk diren jendearen kezkak, eta horiek dira gure kezkak ere. Kalean ilusioa ikusten dugu guk, eta arretaz entzuten dutela dioguna, eta hori da guretzat inkestarik garrantzitsuena".
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan baino astebete lehenago egindako aurreikuspenen arabera, parte-hartzea ez da % 61era helduko, eta zalantzatien kopurua % 20koa da.
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta gora egiten jarraitzen du. EAJ bigarren postura jaitsiko da, eta Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE. PPk bere ordezkariari eutsiko dio, eta ezker konfederalaren kasuan, Sumarrek soilik lortuko du ordezkari bat.
EITB Focusen arabera, jeltzaleek eserleku bat edo bi galduko dute, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta PSE-EE, hirugarrena. PPk apur bat egingo du gora.