Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Lehendakarigaiek ez dute aipatu ETAren indarkeriaren inguruan azken orduetan piztu den polemika, eta zerbitzu publikoen inguruan egin dute eztabaida batik bat.
ETB2ko eztabaidaren hasieran, lehendakarigai guztiek babesa eman diote Imanol Pradales EAJko hautagaiari, Barakaldoko mitin batean jasandako erasoagatik.
EAJren lehendakarigaiari spray batekin eraso diote aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan dute. 49 urteko erasotzailea atxilotu egin dute, eta epailearen aurrera noiz eraman zain dago. Erasoak ez du motibazio politikorik izan.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan baino astebete lehenago egindako aurreikuspenen arabera, parte-hartzea ez da % 61era helduko, eta zalantzatien kopurua % 20koa da.
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta gora egiten jarraitzen du. EAJ bigarren postura jaitsiko da, eta Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE. PPk bere ordezkariari eutsiko dio, eta ezker konfederalaren kasuan, Sumarrek soilik lortuko du ordezkari bat.
EITB Focusen arabera, jeltzaleek eserleku bat edo bi galduko dute, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta PSE-EE, hirugarrena. PPk apur bat egingo du gora.
Koalizio subiranistak hiru eserleku gehiago irabaziko ditu, eta EAJ sei puntura geratuko da. PPk PSE-EE gaindituko du, eta hirugarren indarra izango da bertan. Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ez dute ordezkaritzarik lortuko, eta Vox ordezkaririk gabe geratuko da.
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta EAJk 2-3 eserleku gutxiago lortuko ditu, nahiz eta ia boto kopuru bera izan. PSE-EEk egonkor jarraituko du, eta PPk gora egingo du. Ezker konfederalari dagokionez, Sumarrek soilik lortuko du ordezkaria. Vox ganberatik kanpo geratuko da.
Kanpainaren zazpigarren egun honetan, hautagaiek etxebizitzaren inguruko prosposamenak zabaldu dituzte, baita trantsizio energetikoaren ingurukoak ere.
Hautagai guztiek aipatu zuten osasun zerbitzu publikoa bat baino gehiagotan euren hitzartzeetan. Bestalde, autogobernuaren gaia izan zen giroa gehien berotu zuen gaietako bat.
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaia Ajuria Enean izan da Idoia Mendiarekin eta Marisol Garmendiarekin, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin.
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Kanpainak aurrera jarraitu du gaur goizean, eta lehendakarigaiek, besteak beste, lehen sektorea, Osakidetza eta Urdaibaiko museoa izan dituzte hizpide.