Hautagaiak

1 / 29 Hurrengoa
Soziometroak 29 eserlekuko berdinketa iragarri du EAJren eta EH Bilduren artean

Soziometroak 29 eserlekuko berdinketa iragarri du EAJren eta EH Bilduren artean

Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk eserleku kopuru bera izango lukete, Sumarrek eserleku bat lortuko luke eta Elkarrekin Podemos eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.

Hautagaitza gazteagoak eta emakumeen presentzia, alderdien estrategiak EAEko hauteskundeetarako

Hautagaitza gazteagoak eta emakumeen presentzia, alderdien estrategiak EAEko hauteskundeetarako

Hauteskunde-zerrendek belaunaldien arteko errelebo argia erakusten dute euskal esparru politikoan, eta 30 urtetik beherako hautagaiak nabarmentzen dira. Zerrenden buru emakumeak izatea ere bada beste batzuek aukeratutako beste ezaugarri bat.

Abascal (Vox): ''EAJ eta EH Bildu txarkur berberak dira, lepokoa aldatuta''

Abascal (Vox): ''EAJ eta EH Bildu txarkur berberak dira, lepokoa aldatuta''

Voxek kanpainaurreko lehen ekitaldia egin du gaur, Gasteizen. Amaia Matinezek alderdiaren babesa jaso du lehendakarigai gisa. Santiago Abascalek, esan duenez, EAJren arazoa da "piztia hazi" dela (EH Bildugatik) eta "orain hozka" egiten diola.

PSE-EEk indar gehiago izatea defendatu du Anduezak, Euskadik ''garrantzitsuak'' diren gaietan lan egin dezan

PSE-EEk indar gehiago izatea defendatu du Anduezak, Euskadik ''garrantzitsuak'' diren gaietan lan egin dezan

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eta lehendakarigaiak Legebiltzarrerako hauteskundeetan bere alderdiak "indar gehiago" izatea defendatu du, Euskadik "bere herritarrek benetan arduratzen dituen gaietan lan egin dezan".

''Urdaibai pertsona juridiko'' izendatzearen alde agertu da Elkarrekin Podemos

''Urdaibai pertsona juridiko'' izendatzearen alde agertu da Elkarrekin Podemos

Miren Gorrotxategi lehendakarigaiaren esanetan, "EAJ Urdaibaiko biosfera erreserba mehatxatzen ari da, eta Elkarrekin Podemosek biosfera pertsona juridiko izendatu nahi du, eskubideen titular izan dadin".

PSE ''gobernatzen dakien ezker baliagarri'' gisa aldarrikatu du Eneko Anduezak

PSE ''gobernatzen dakien ezker baliagarri'' gisa aldarrikatu du Eneko Anduezak

Larunbat honetan Donostian egindako ekitaldian PSE-EEko lehendakariak azpimarratu duenez, "Euskadik behar duen ezkerra da Alderdi Sozialista".

Gazteentzako alokairu-laguntzak jasotzeko diru-sarreren muga handitzea proposatu du Pradalesek

Gazteentzako alokairu-laguntzak jasotzeko diru-sarreren muga handitzea proposatu du Pradalesek

EAJko gazteriarekin Bilbon izandako ekitaldi batean, "kirol guztietan euskal selekzioen ofizialtasuna" aldarrikatu du Imanol Pradales EAJko lehendakarigaiak.

Pello Otxandiano: ''Anbizio nazionala berreskuratu behar dugu''

Pello Otxandiano: ''Anbizio nazionala berreskuratu behar dugu''

Legegintzaldi berriaren lehenengo hiruhilekoan autogobernu ponentzia berriro martxan jarri behar dela gaineratu du Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak.

Gorrotxategik dio Elkarrekin Podemos dela Euskadin ''eskuineko gobernu bat'' ekidin dezakeen bakarra

Gorrotxategik dio Elkarrekin Podemos dela Euskadin ''eskuineko gobernu bat'' ekidin dezakeen bakarra

Elkarrekin Podemosek alderdiaren asmoen berri emateko mahai informatiboak jarri ditu 16 udalerritan. Miren Gorrotxategi lehendakarigaia Durangon egon da.

Osasunean edo segurtasunean ''iritziz aldatu izana'' leporatu dio De Andresek EAJri

Osasunean edo segurtasunean ''iritziz aldatu izana'' leporatu dio De Andresek EAJri

Hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko PPko Bilbon egindako ekitaldian, Javier de Andres PPko lehendakarigaiak adierazi duenez, "Pedro Sanchezek dioen moduan, gezurrak esateari iritziz aldatzea deritzote" (jatorriz, gaztelaniaz).

''Kontserbadurismoaren edo politika aurrerakoien alde egiten duen Gobernuen artean aukeratuko dugu Euskadin''

''Kontserbadurismoaren edo politika aurrerakoien alde egiten duen Gobernuen artean aukeratuko dugu Euskadin''

Sumarrek Madrilen ospatu duen batzarraren atarian egin ditu adierazpen horiek Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiak.

Puigdemontek maiatzaren 12ko hauteskundeetan hautagaia izango dela iragarri du

Puigdemontek maiatzaren 12ko hauteskundeetan hautagaia izango dela iragarri du

Puigdemontek azaldu duenez, hauteskundeetara aurkeztuko da, "presidente gisa itzultzea" lortzeko. Generalitateko presidente ohiak zerrenda bateratua osatzea eskaini dio ERCri. "Sei urte geroago, estradizio saiakerek eta indultuekin limurtzeko saiakerek porrot egin dute", adierazi du.
Amaia Martinez: ''Inkestaren emaitza txarra da guretzat, baina ordezkaritzari eutsi egingo diogu''

Amaia Martinez: ''Inkestaren emaitza txarra da guretzat, baina ordezkaritzari eutsi egingo diogu''

Voxeko hautagaiak adierazi du EITB Focus inkestaren emaitzak ez direla onak bere alderdiarentzat. Hala ere, ordezkaritzari eutsi egingo diotela uste du Amaia Martinezek.

Etxebeste: ''Egungo gobernua iraultzeko hautagai bakarrak gara''

Etxebeste: ''Egungo gobernua iraultzeko hautagai bakarrak gara''

Miren Etxebeste Elkarrekin Podemos-Alianza Verde legebiltzar-taldearen bozeramaileak EITB Focusek emandako datuen balorazioa egin du. Datuek egungo gobernuaren "gainbehera" iragartzen dutela nabarmendu du, eta bere alderdia dela aldaketarako gakoa.

Andueza: ''Datuen arabera, guk erabakiko dugu Euskadiren etorkizuna''

Andueza: ''Datuen arabera, guk erabakiko dugu Euskadiren etorkizuna''

Eneko Andueza PSE-EEko lehendakarigaiak EITB Focusek emandako emaitzen balorazioa egin du. Emaitzek alderdia "hoberantz" doala diotela nabarmendu du, eta ezkerraldetik erreferentzia bakarra haiek direla.

Pradales: ''Euskal gizarteak bi ereduren artean aukeratu beharko du''

Pradales: ''Euskal gizarteak bi ereduren artean aukeratu beharko du''

EITB Focuseko datuen arabera, EAJk eta EH Bilduk berdinketa lortuko dute eserlekuetan apirilaren 12eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Pradalesen arabera, gizarteak "bi ereduren artean" aukeratu beharko du, eta aukeratua bere alderdia izango dela uste du.

''EITB Focusek adierazten du, lehen aldiz, EH Bildu aukeran egon daitekeela hauteskundeak irabazteko''

''EITB Focusek adierazten du, lehen aldiz, EH Bildu aukeran egon daitekeela hauteskundeak irabazteko''

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiaren arabera, azken EITB Focus inkestatik honetara antzematen da "EH Bilduren hazkuntza eta goranzko joera bat" eta tendentzia hori "positiboa" da koalizioarentzat.

Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak

Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak

Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
Pradalesek errespetua eskatu du Ekonomi Itunarentzat, eta erkidegoekiko ''solidarioa'' dela azpimarratu du

Pradalesek errespetua eskatu du Ekonomi Itunarentzat, eta erkidegoekiko ''solidarioa'' dela azpimarratu du

"Ez dugu onartzen elkartasun eza aditzera ematea"; izan ere, "gure biztanleria kontuan hartuta, ekarpen handia egiten dugu", esan du EAJren lehendakarigaiak. Pradalesek Kataluniako Gobernuak EAEko eta Nafarroako ereduetan oinarritutako "finantzaketa berezia" izateko egindako eskaera izan du hizpide.

Otxandianok Osakidetza ''berriro zutik jartzeko'' EH Bilduren proposamena aurkeztu du

Otxandianok Osakidetza ''berriro zutik jartzeko'' EH Bilduren proposamena aurkeztu du

Osasun sistema publikoa indartzeko neurrien artean, Lehen Arretako langileak % 10 handitzea dago. Lehendakarigaiak esan duenez, Osakidetza hobetzea koalizioaren "lehentasuna" da.

Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Arabako hautagai-zerrendak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak apirilaren 21ean aurkeztuko diren zerrendak argitaratu ditu. Kontsultatu Arabako lurraldean aurkezten diren 11 hautagaitzen izen-abizenak.

Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Bizkaiko hautagai-zerrendak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak asteazken honetan argitaratu ditu apirilaren 21eko hauteskundeetarako aurkeztuko diren zerrendak. Hauek dira Bizkaian aurkeztu diren 13 hautagaitzak osatzen dituzten pertsonen izen-abizenak.

Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Gipuzkoako hautagai-zerrendak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak apirilaren 21ean aurkeztuko diren zerrendak argitaratu ditu. Kontsultatu Gipuzkoako lurraldean aurkezten diren 11 hautagai zerrenden izen-abizenak.
Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro

Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro

Ultraeskuineko alderdiak Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak hautagaitza errepikatuko du, Arabako zerrendaburu gisa. Maria Perez eta Andres Paramio izango dira, bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru.
Anbulatorioan hitzordua eskatzen dutenak gehienez 48 orduko epean artatzeko konpromisoa hartu du Pradalesek

Anbulatorioan hitzordua eskatzen dutenak gehienez 48 orduko epean artatzeko konpromisoa hartu du Pradalesek

EAJren lehendakarigaiaren arabera, Osakidetzaren "barne berrantolaketa" egin behar da.
Imanol Pradalesek eredu publiko komunitarioa defendatu du

Imanol Pradalesek eredu publiko komunitarioa defendatu du

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak etorkizuna eraikitzeko ereduaz hitz egin du Arrasaten. Gobernantza partekatua, eredu publiko komunitarioa defendatu du, bere hitzetan, arrakasta izan duelako.

Nicolas Maduro izango da berriro PSUVren hautagaia uztaileko hauteskundeetan

Nicolas Maduro izango da berriro PSUVren hautagaia uztaileko hauteskundeetan

2013tik Venezuelako presidente denak uztailaren 28ko hauteskuneetan Alderdi Sozialistaren hautagai izateko mandatua onartu du. Hauteskundeak irabaziko balitu, beste sei urtez luzatuko luke agindua, eta bere aurreko presidente Hugo Chavezek agintean egindako 14 urteak gaindituko lituzke.

''Euskadi eraiki duten pertsona guztiei eskerrak eta errekonozimendua'' eman dizkie Pradalesek

''Euskadi eraiki duten pertsona guztiei eskerrak eta errekonozimendua'' eman dizkie Pradalesek

Azken hamarkadetan Euskadiren eraikuntzan parte hartu dutenei eskerrak emateaz gain, EAJren lehendakarigaiak "Euskadi plural, ireki eta inklusibo" bat aldarrikatu du.

De Andresek esan du PP ''gauza bera'' diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren ''alternatiba'' dela

De Andresek esan du PP ''gauza bera'' diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren ''alternatiba'' dela

Donostian egindako ekitaldian, EAEko PPko presidente eta lehendakarigaiak esan du beraiek direla "gauza bera" diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren "alternatiba".

Autogobernuaz bakarrik hitz egitea leporatu die Anduezak EAJri eta EH Bilduri

Autogobernuaz bakarrik hitz egitea leporatu die Anduezak EAJri eta EH Bilduri

Eneko Andueza PSEko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, PSEk Gernikako Estatutuaren erreformari heldu nahi dio baina herritarren eskubideak, "eta ez subiranotasuna", abiapuntu hartuta (jatorriz, gaztelaniaz).

Miren Gororrotxategi (Elkarrekin Podemos): 'Autogobernu lantaldea irekiko dugu Estatutua erreformatzeko'

Miren Gororrotxategi (Elkarrekin Podemos): 'Autogobernu lantaldea irekiko dugu Estatutua erreformatzeko'

Lehendakarigaiak "Euskadiren erabakitzeko eskubidea, nazio aniztasuna, federalismo eredu asimetrikoa eta prozesu demokratikoarekiko errespetua" bermatzearen alde egin du. Gainera, azpimarratu du eskubideak bermatzen dituzten tresnek "kontrol publiko eta demokratikoa" izan behar dutela.

''Osakidetza babesteko'' herri-ituna proposatu du Sumarrek

''Osakidetza babesteko'' herri-ituna proposatu du Sumarrek

"Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde" Bilbon manifestazioa abiatu aurretik egin ditu adierazpen horiek Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiak.

Puigdemontek datorren astean jakinaraziko du Juntsen hautagaia izango ote den Parlamenturako hauteskundeetan

Puigdemontek datorren astean jakinaraziko du Juntsen hautagaia izango ote den Parlamenturako hauteskundeetan

Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak asteazkenean esan zuen Puigdemont izan zitekeela alderdiaren hautagaia hauteskundeetarako.
Gaupasa apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza erregistratzeko

Gaupasa apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza erregistratzeko

EAJko eta EH Bilduko ordezkariek orduak daramatzate Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean ilaran, apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza inskribatzen lehenak izateko.

Donald Trump izango da Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa

Donald Trump izango da Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa

1.228 ordekari lortu ditu, jada, primarioetan, eta beraz, hautagai izateko behar zuen gutxieneko langa (1.215 ordezkari) aise gainditu du.
EH Bilduk Iruñeko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du

EH Bilduk Iruñeko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du

Pernando Barrenak eta Oihana Etxebarrietak martxoaren 31n Nafarroako hiriburura hurbiltzeko deia egin diete euskal herritarrei.
Ezberdinen arteko elkarlana eta EAEn ezkerreko gobernua osatzea defendatu du Gorrotxategik, Sumar sartuta

"Ezberdinen arteko elkarlana" eta EAEn ezkerreko gobernua osatzea defendatu du Gorrotxategik, Sumar sartuta

Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren arabera, EAEko gizartea ezkerrekoa da eta ezkerreko politikak eskatzen ditu eta hori "islatu" egin behar da, "lehenengoz ezkerreko gobernu bat lortzeko". Balizko gobernu horri begira, EH Bildu, PSE-EE, eta Sumar jo ditu ezkerreko gisa, ez EAJ.
Javier de Andresek (PP) EAJri eta PSE-EEri egotzi die 'gazteen ihesaren' erantzukizuna

Javier de Andresek (PP) EAJri eta PSE-EEri egotzi die 'gazteen ihesaren' erantzukizuna

Lehendakarigai popularrak "hobekien prestatutakoak uxatzea" egotzi dio Eusko Jaurlaritzari, "Bilduren eta Podemosen babesarekin". "Lehen gertatzen zena gertatu behar da, prestatuenak etortzen zirela, eta ez oraingoa, gazteak uxatu egiten dituztela", gaitzetsi du.

Ortuzar: ''Gazteek argi izan behar dute nortzuk ibili diren herriari su ematen eta erakundeei boikota egiten''

Ortuzar: ''Gazteek argi izan behar dute nortzuk ibili diren herriari su ematen eta erakundeei boikota egiten''

EAJko presidenteak azpimarratu duenez, "EAJk iragana, orainaldia eta etorkizuna ditu, ez besteek bezala, euren iraganaz lotsatzen direlako".

Alba Garciak esan du PSE-EE gobernu immobilista baten parte dela

Alba Garciak esan du PSE-EE gobernu immobilista baten parte dela

Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaiak bildu ditu Sumarrek Sestaon. Alba Garcia lehendakarigaiak adierazi du PSE-EE gobernu immobilista baten parte dela eta gizartea aldaketak eskatzen ari dela.

1 / 29 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena