Politika -

EITB Focus

Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak

Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.

Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira herritarrek gehien baloratzen dituzten hautagaiak, eta notari erreparatuta aise gainditzen duten bakarrak ere bai, EITB Focusen arabera.

Hori horrela, koalizio abertzalearen lehendakarigaiak 6 puntuko batez besteko nota du, alderdi jeltzalearenak baino hamarren bat gehiago (5,9ekoa du Pradalesek).

Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos) gertu izan du gainditua, 4,9ko notarekin.

Horien atzetik, Eneko Andueza (PSE-EE) eta Alba Garcia (Sumar) daude, 4,4ko eta 4,2ko balorazioekin hurrenez hurren.

Eta urrunago, Javier de Andresek (PP) eta Amaia Martinezek (Vox) 2,4ko eta 0,8ko onespena dute.

Ezagutzak, gora

Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza maila otsailaren hasierako EITB Focusekin alderatuta. Hain zuzen ere, 10 puntu gora egin dute denek batez beste.

Pradales da ezagunena (% 68,7), eta ondoren daude Otxandiano (% 65,3), Andueza, (% 62,4), Gorrotxategi (% 61,2), De Andres (% 54,2), Martinez (% 42,6) eta García (% 37,1).

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Javier de Andres Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Miren Gorrotxategi Eneko Andueza Sumar Mugimendua Imanol Pradales Pello Otxandiano Alba Garcia Martin Azken ordua Amaia Martinez