Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak txertaketa gune handiak itxiko ditu, kanpaina amaitzear dagoelako

Egun, 12 urtetik gorakoen % 87,3k gutxienez dosi bat jaso dute, eta % 79,8k pauta osoa dute. 200.000 pertsona inguru falta dira txertatzeko.

Barakaldoko BEC izan da txertaketa gune handietako bat. Argazkia: EFE
Barakaldoko BEC izan da txertaketa gune handietako bat. Argazkia: EFE
Osakidetzak txertaketa gune handiak itxiko ditu

3:9

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri du txertaketa gune handiak itxiko dituela aurki, txerto kanpaina bukatzear dagoelako. Egun, 12 urtetik gorakoen % 87,3k gutxienez dosi bat jaso dute, eta % 79,8k pauta osoa dute. 200.000 pertsona inguru falta dira txertatzeko.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, egungo erritmoari eutsiz gero "aste gutxitan" bukatuko lukete txertaketa kanpaina. Izan ere, txertatu gabe geratzen diren pertsonen kopurua "azkar murrizten ari da".

Sailburuak agerraldia egin du asteazken honetan Eusko Legebiltzarreko Osasun lantaldean, udako oporren ostean lehenengoz.

Agerraldi horretan, Sagarduik adierazi du txertaketa espazio handien sistema "arrakastatsua" izan dela, baina "logistika eta antolakuntza esfortzu handia" dakarrela.

Pandemiaren egoerari dagokionez, "baikor" egoteko arrazoiak badaudela nabarmendu du, baina "zuhurtzia" mntentzeko deia egin du.

*Bialetatik lortutako 11. dosiak barne. Honenbestez, azken hilabeteetan jasotako txertoen % 110 jar daiteke.

Datu hau uztailaren 21ean berritu da azkenengoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak