Gizartea -

Alarma egoeraren amaiera

Zer egin ahalko da eta zer ez Nafarroan, igandetik aurrera?

Hauek dira alarma egoera amaitzearekin batera, igandetik aurrera, Nafarroan indarrean egongo diren neurriak.

Jendea paseoan eta korrika, Iruñean. Foto: EFE
Jendea paseoan eta korrika, Iruñean.
Jendea paseoan eta korrika, Iruñean. Foto: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetako 00:00etatik aurrera, sei hilabetez Espainiako Estatu osoan indarrean egon den alarma egoera bertan behera geratuko da eta Nafarroako Gobernuak hala erabakita, Foru Erkidegoa ez da jada perimetralki itxita egongo.

Hori bai, etxeratze aginduari eutsi egingo zaio 23:00etatik 06:00etara, eta espazio pribatuetako bilerak bizikidetza-unitate batetik bi unitatera zabalduko dira, guztira sei pertsonara mugatuta.

Ostalaritzari dagokionez, ordubete luzatuko da terrazen ordutegia, 22:00ak arte.

Horiek dira Osasun Sailaren foru agindu berrian jasotzen diren berritasun nagusiak. Agindu hori maiatzaren 20ra arte egongo da indarrean.

Hori bai, murrizketa horiek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren bermea izan beharko dute.

EGIN AHALKO DENA

- Nafarroan sartu eta Nafarroatik irten, libreki, konfinamendu perimetralik ez baita egongo. Bi salbuespen egongo dira: Etxarri Aranatz itxita egondo da maiatzaren 13ra arte eta Lakuntza maiatzaren 15era arte. Beste erkidego batera joateko, kontsultatu hemen erkidego bakoitzean indarrean egongo diren neurriak.

- Kalean egon 23:00ak arte eta 06:00etatik aurrera.

- Bi elkarbizitza unitate ezberdinetako kideak bildu etxeetan, espazio pribatuetan zein publikoetan. Etxeetan gehienez 6 lagun eta erabilera publikoko aire libreko espazioetan, gehiago izan daitezke guztiak bizikidetza unitate berekoak izanez gero.

- Adinekoen zein desgaitasun bat duten pertsonen erresidentziatan bizi direnak bisitatu.

 

INDARREAN EGONGO DIREN MURRIZKETAK

- ORDUTEGIAK. 21:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea, baita aire librean daude parke eta kirol jardunerako guneak ere.

- ELKARTE GASTRONOMIKOAK ETA PEÑAK: Itxita.

- OSTALARITZA. Terrazen itxiera 22:00etan. Barnealdeak itxita. Debekatuta dago zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona (salbuespenez, 6 lagun elkartu ahal izango dira batak bestearengandik 1,5 metrora eserita badude). Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. (Maiatzaren 17tik aurrera, 12:00ak arte barruko mahaiak erabiltzeko baimena izango da, eta, bazkariak eta afariak eskaintzeko aukera izango da 22:00ak arte. Gainera, jankideen trazabilitate-sistema bat martxan jarriko dute, positibo bat izatekotan bezeroekin azkar batean harremanetan jarri ahal izateko).

Erretzea, bapeatzea eta nikotina bota  dezaketen edozein gailu erabiltzea debekatuta egongo da 2 metroko segurtasun distantzia gorde ezin bada. Dena dela, terrazan ez erretzea gomendatzen zaie bezeroei.

- GAUEKO AISIA. Gaueko aisialdirako establezimenduak eta lokalak itxita jarraitzen dute.

- BINGOAK, APOSTU GUNEAK ETA JOKO-LOKALAK. Itxita.

- GURTZE GUNEAK: %30eko edukiera eta 150 lagun gehienez. Beila eta hiletetan: 50 lagun gehienez aire librean eta 10 toki itxietan.

- EZKONTZAK, BATAIOAK, JAUNARTZEAK ETA BESTELAKO OSPAKIZUNAK: Ospakizunaren ondoren ostalaritzan egiten diren otorduetan derrigorrezkoa izango da pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatzea. Gehienez 20 pertsona bildu ahal izango dira eta ezingo da dantza pista eta antzekorik erabili.

- MERKATALGUNE HANDIAK: %30eko edukiera.

- KIROL-JADUERA GUNE ITXIETAN. Gehienez, 10 pertsonako taldeak. Nafarroako Kirolerako Institutuak ezarritako arauen arabera arituko dira. 15 lagun elkartu ahal izango dira bakoitzak 5 metro kuadro izan baditzake aktibitate lasaia den kasuan.

- BISITA GIDATUAK, ERAKUSKETAK ETA MUSEOAK: Gehienez, 12ko taldeak (aire librean bada, 18ra arte zabal daiteke). Gauza bera gida turistikoekin turismo aktiboa edo natur ibilaldiak egiteko.

- ALOJAMENTU TURISTIKOAK: Gehinez 6 pertsona bildu ahal dira, bi elkarbizitza unitate ezberdinetakoak.

Bestald Nafarroako Gobernuak elkarrizketa prozesua ireki du Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF), datorren udari begira adostasun batera iristeko herriko jaien eta kultur ekitaldien inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Mendabia Lodosa Tafalla Etxarri Aranatz Viana Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Baztan Berriozar Atarrabia Corella Uharte Jatetxeak Tabernak Txertoak Barañain Antsoain Cintruénigo Koronabirusa