Baztan

1 / 6 Hurrengoa

Baztanen istripua izan duen motozale bat helikopteroz eraman dute Iruñeko ospitalera

Motor-gidaria, 57 urteko Iruñeko bizilaguna, NA-1210 errepidean bidetik aterata zauritu da.
Ines Woldinen New York: Dibertigarria, paketsua, abstrakto-elektrikoa da

Ines Woldinen New York: "Dibertigarria, paketsua, abstrakto-elektrikoa" da

Ongi ezagutzen du hiria, New Yorken jaioa baita eta lau urterekin Elizondora etorria. Aita New Yorkekoa, ama baztandarra, nahasketa horretatik euskal hitzak emanda kantua inprobisatu digu inglesez, bertsolarien tankeran.
Lozy's pharmaceuticals enpresako langileek soldatak eta ordutegiak hobetzeko eskatu dute Elizondoko kaleetan

Lozy's pharmaceuticals enpresako langileek soldatak eta ordutegiak hobetzeko eskatu dute Elizondoko kaleetan

Lozy's pharmaceuticals enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute astelehenean, enpresak hitzarmen propiorik negoziatu nahi ez duela salatzeko; izan ere, Estatu mailako hitzarmena aplikatzen diete. Enpresak gozoki sendagarriak egiten ditu, eta 78 langile ditu une honetan.

Joxepi Miura, kontrabandoan aritua:“Kontuz ibiltzen ginen; edozein metak karabinero bat izan zezakeen atzean”

Joxepi Miura, kontrabandoan aritua:“Kontuz ibiltzen ginen; edozein metak karabinero bat izan zezakeen atzean”

Kontrabandoaz aritu zaigu Joxepi Miura baztandarra, eta emakumeen eta haurren egitekoaz ere bai.
(H)ilbeltza: nobela beltza, urtarrila, euskara eta Baztan, berriz elkar hartuta

(H)ilbeltza: nobela beltza, urtarrila, euskara eta Baztan, berriz elkar hartuta

Ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen: aurkezpenak, solasaldiak, zinema proiekzioak, Susmagarrien Gaua jolasa…
''Hiru erregeekin'' kantaren bertsio modernoa, Zigatik, Lide Hernandoren eta Iker Laurobaren eskutik

''Hiru erregeekin'' kantaren bertsio modernoa, Zigatik, Lide Hernandoren eta Iker Laurobaren eskutik

Baztan aldean, Zigan, izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioa, eta "Hiru erregeekin" kanta berreskuratu dute. Lide Hernandok bertsio berria abestu du eta Iker Laurobarekin batera eskaini digu.

Joseba Moreno: Argi geratu da agoteek %70ean euskal jatorria zutela

Joseba Moreno: "Argi geratu da agoteek %70ean euskal jatorria zutela"

Joseba Moreno arizkundarra da, Bozate auzokoa. Erdi Aroan bertan bizi ziren agoteak, erabat baztertuta. Funtsik gabeko teoria baztertzaileak urtetan mantendu dira, DNArekin egindako ikerketa batek horiek guztiak baztertu dituen arte.
Bi kamioik aurrez aurre jo dute Baztanen, eta gidariak zauriturik eraman dituzte erietxera

Bi kamioik aurrez aurre jo dute Baztanen, eta gidariak zauriturik eraman dituzte erietxera

02:00ak inguruan gertatu da istripua, N-121-A errepidean, Baztanen, Almandozko tuneletatik gertu. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte bi gidariak, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, anbulantziaz.

Aingeru De la Fuentek debuta egingo du Asperekin Elizondon, urriaren 27an

Aingeru De la Fuentek debuta egingo du Asperekin Elizondon, urriaren 27an

Eugiko aurrelari gazteak hainbat urte egin ditu Jokin Etxanizen gidaritzapean lanean, eta orain profesionaletan jokatzeko kontratua sinatu du datozen bi urteetarako.
Tere Arretxea: ''Pentsatu nuen: Baina nola erretiratu behar dut? Zer egingo dut nik gero?''

Tere Arretxea: ''Pentsatu nuen: Baina nola erretiratu behar dut? Zer egingo dut nik gero?''

33 urtez Doneztebeko ikastetxean lanean egon ondoren, pentsa baino lehenago erretiroa hartu zuen Tere Arretxeak. 60 urterekin erretiratzeko aukera eman zioten eta, buelta asko eman ondoren, jubilatzea erabaki zuen. Dioenez, osasunez ondo egonez gero loteria bat da 60 urterekin erretiroa hartzea.

Urriaren 7an, Iruritan, hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 46. edizioa

Urriaren 7an, Iruritan, hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 46. edizioa

Gaur aurkeztu dituzte txapelketa eta parte hartuko duten 24 bertsolariak. Saioa Alkaiza txapelari eusten saiatuko da 2021ekoa jantzi ostean.

Julen Arburua 'Kortaria': ''Ahal bezain ondo egiten saiatzen gara eta azken urte haueta nahiko ondo gabiltza''

Julen Arburua 'Kortaria': ''Ahal bezain ondo egiten saiatzen gara eta azken urte haueta nahiko ondo gabiltza''

Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasnak irabazi du Nafarroako Ardi Latxaren Esne Gordinarekin Egindako 41. gazta lehiaketa igande honetan. Iaz ere gaztandegi berak eskuratu zuen Uharte Arakilen ospatzen den lehiaketako garaikurra. Sari asko irabazken ari dira azken urteotan.

N-121-A errepidea ordubetez itxi dute Baztan parean, kamioi batek su hartu ostean

Arazoa konpondu bitartean, NA-1210 errepidetik bideratu dute trafikoa.
Hil egin da atzo auto batek Arizkunen harrapatu zuen 56 urteko emakumea

Hil egin da atzo auto batek Arizkunen harrapatu zuen 56 urteko emakumea

Arizkungo bizilaguna helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman bazuten ere, bertan hil da. Ondorioz, bertan behera utzi dituzte Arizkungo jaiak eta Arizkun Rock musika jaialdia.

50 urteko emakume bat oso larri zauritu da Baztanen, auto batek harrapatuta

Larrialdietako taldeek suspertzeko maniobrak egin dizkiote, eta, ondoren, helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Zazpi gizon atxilotu dituzte astebetean emakumeen aurkako indarkeriagatik, Nafarroan

Konkretuki, hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, Zangozan eta Villatuertan, sexu-erasoengatik (bat adingabeari), bi Baztanen eta Ablitasen, urruntze-neurria urratzeagatik, eta beste bi Iruñean eta Tuteran, genero-indarkeriagatik.
Baliorik gabeko boto-paperak banatu ditu Zurekin Baztan koalizioak Nafarroako hainbat herritan

Baliorik gabeko boto-paperak banatu ditu Zurekin Baztan koalizioak Nafarroako hainbat herritan

Kontua da aipatu koalizioa etxez etxeko banaketarako boto-paper gabe geratu zela, eta Iruñerriko udal batek beste hauteskunde batzuetako paperak eskaini zizkiola (baliorik gabekoak).
Baztanen piztu den mendi sutearen ikuspegia, airetik

Baztanen piztu den mendi sutearen ikuspegia, airetik

Baztanen, Okoli mendiaren ondoan dagoen eremu irisgaitz batean, gaur arratsaldean piztutako baso-sutearen egoera ezagutzeko hegaldia egin dute Nafarroako suhiltzaileek. (Suhiltzaileek Twitterren zabaldutako irudiak).

Erasoak turisten ibilgailuei Baztanen

Erasoak turisten ibilgailuei Baztanen

Nabarmen ugaritu dituzte kontrolak, Otsondon aparkatuta zeuden autokarabanei harrika egindako erasoa gertatu ostean. Joan den azarotik antzeko hiru eraso izan dira.

33 urteko gazte bat larri zauritu da Elizondora bidean izandako istripuan

33 urteko gazte bat larri zauritu da Elizondora bidean izandako istripuan

22:54 aldera izan da ezbeharra. Ibilgailua errepidetik irten da NA8307 errepidean, pareta baten kontra jo eta irauli egin da.
Amaiurko sutea kontrolatu dute eta Erratzukoa itzali dute

Amaiurko sutea kontrolatu dute eta Erratzukoa itzali dute

Sua Alkurruntz mendian piztu da, Amaiurren, iristeko zaila den gune batean, eta helikoptero bat bertaratu da laguntzera. Beste sutea, ostera, Izpegi inguruan hasi da, Erratzun, eta erabat itzali dute jada.
Amaiurko sutea perimetratu dute eta Erratzukoa itzalita dago jada

Amaiurko sutea perimetratu dute eta Erratzukoa itzalita dago jada

Horietako bat Alkurruntz mendian piztu da, Amaiurren, iristeko zaila den gune batean. Helikoptero bat ari da sua itzaltzeko lanetan. Bigarren sutea, ostera, Izpegi inguruan hasi da, Erratzun, eta kontrolpean hartu dute.

Erdiz, abeltzaintza tradizionalaren eta meatze-estraktibismoaren arteko pultsua

Erdiz, abeltzaintza tradizionalaren eta meatze-estraktibismoaren arteko pultsua

Magnesitas Navarras enpresak urtean 600.000 tona mineral atera nahi ditu 25 urtez Baztango larre horretatik, baina bertako biztanle asko eta erakunde ekologistak aurka agertu dira.
Elurre Iriarte, (H)ilbeltza Astearen antolatzailea: 'Behar eta gogo batetik sortu zen nobela beltzaren astea'

Elurre Iriarte, (H)ilbeltza Astearen antolatzailea: 'Behar eta gogo batetik sortu zen nobela beltzaren astea'

9. edizioa du (H)ilbeltza nobela beltzaren asteak, 'Idazleekin solasean' irakurle taldetik sortua. Elurre Iriarte, (H)ilbeltza Astearen antolatzailea, 'Biba Zuek!' saioan izan da proiektuaz mintzatze aldera.

Baztan beltzez jantziko du (H)ilbeltzak

Baztan beltzez jantziko du (H)ilbeltzak

Euskal Nobela Beltzaren Asteak denetariko jarduera eta ekitaldiak antolatu ditu igandera arte: solasaldiak, zinema, ibilbide antzeztuak, liburu aurkezpenak…
Guztia prest, Baztango Nobela Beltzaren Asteari ekiteko: (H)ilbeltza

Guztia prest, Baztango Nobela Beltzaren Asteari ekiteko: (H)ilbeltza

(H)ilbeltza Baztango Nobela Beltzaren Asteak bederatzigarren edizioa izango du aurten. Alberto Atxa eta Elurre Iriarte antolatzaileak elkarrizketatu ditugu "Hitzokei"n, xehetasun guztiak ezagutzeko asmoz.

Gaitak Baztanen izan duen ibilbidea jaso dute disko-liburu batean

Gaitak Baztanen izan duen ibilbidea jaso dute disko-liburu batean

"Espartinen ahaireak" disko-liburua argitaratu dute soinu tresna horrek ibarrean utzitako arrastoari segika.

Lagun bat hil da Baztanen mendi istripu baten ondorioz

SOS Nafarroak Twitter bidez jakinarazi du ezbehar hori, baina ez du horren gaineko xehetasunik eskaini.
Jon Pacheco: ''Entrenatuz eta indartsu egonez aukera gehiago izatea lortu dut''

Jon Pacheco: ''Entrenatuz eta indartsu egonez aukera gehiago izatea lortu dut''

Azkenaldian minutu ugari izaten ari da Jon Pacheco baztandarra Imanol Alguacilek zuzendutako taldean. Orain dela ia hiru urte debuta eginda, badirudi hamaikakoan bere lekua egiten ari dela.

Ernesto Prat, Lekarozko alkatea: Bederen herritarrek iritzia eskatzea nahi dugu

Ernesto Prat, Lekarozko alkatea: "Bederen herritarrek iritzia eskatzea nahi dugu"

Magnesitas de Navarra enpresak Erdiz inguruan egin nahi duen meategiaren proiektuak herritarren babesa ote duen jakiteko galdeketa egin nahi dute Baztango alkateek baina, Espainiako Gobernu ordezkaritzak ez die baimenik ematen.
89 urteko gizon bat hil da, gidatzen zuen autoa irauli ostean, Otsondon

89 urteko gizon bat hil da, gidatzen zuen autoa irauli ostean, Otsondon

09:30 ean gertatu da istripua N121B errepidean Foruzaingoak berri ema nduenez. Urdaxko bizilaguna helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, baina hil egin da.
Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroako ipar mendebaldean bota du euri gehien azken orduetan

Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroako ipar mendebaldean bota du euri gehien azken orduetan

Segurtasun sailak euria iragarri zuen eta aurreikuspenak betetzeaz gain hainbat tokitan aise gainditu dira datuak. Azken orduetan izandako zaparradak gune zehatzetan bota ditu, argi eta garbi Gipuzkoa ekialde eta Nafarroako ipar mendebaldean.

2022/08/13. Amaiurko Artzain Eguna eta Joseba Insausti artzaina

2022/08/13. Amaiurko Artzain Eguna eta Joseba Insausti artzaina

Amaiurko Artzain Eguna ospatuko da astelehenean eta Koldo Goienetxe antolatzailearekin hitz egin dugu; ostean, Joseba Insausti artzaina elkarrizketatu dugu: bere Otatza gaztak irabazi duen Great Taste lehiaketako izarraz, eta inflazioak eta lehorteak nola eragin dien kontatu digu.

Iruritan grabatutako 'Tantak' ikuskizuna, gaur gauean Oholtzan saioan

Iruritan grabatutako 'Tantak' ikuskizuna, gaur gauean "Oholtzan" saioan

Lurra, haizea, sua eta ura oinarri hartuko dituen lana taularatuko dute Baztan bailarako kultur talde ezberdinek.
Iruritako 'Tantak' ikuskizuna, gaur gauean, ''Oholtzan'' saioan

Iruritako 'Tantak' ikuskizuna, gaur gauean, ''Oholtzan'' saioan

Ilaski Serranok aurkeztuta, Nafarroako Baztan bailaran izango da gaur gauean "Oholtzan" saioa. 'Tantak' ikuskizuna eskainiko du, 22:00etan hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.

Tenperaturak 11 °C jaitsi dira hamar minutuan Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean

Tenperaturak 11 °C jaitsi dira hamar minutuan Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean

Arratsaldeko lehen orduan enbata sartu da kostaldean, eta tenperaturak nabarmen jaitsi dira minutu gutxitan. Asteartean, suteengatik ezarritako abisuak egongo dira indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta beroagatik, Nafarroan.
Baztandarren Biltzarra ospatu dute Elizondon, bi urteko etenaldiaren ostean

Baztandarren Biltzarra ospatu dute Elizondon, bi urteko etenaldiaren ostean

Milaka pertsona batu dira Elizondon, euskara eta auzolana ardatz dituen festa ospatzera. Herritarrek ilusioz prestatutako 15 karroza dotore izan dira desfile nagusiko protagonista.

Pertsona bat hil da Arraiozen (Baztan) auto batek harrapatuta

Pertsona bat hil da Arraiozen (Baztan) auto batek harrapatuta

Gidariak ihes egin du eta oraindik haren bila dabiltza. Foruzaingoak herritarren laguntza eskatu du.
Realeko jokalari batek kamiseta bat oparitu dio Koteri; nork eta zergatik?

Realeko jokalari batek kamiseta bat oparitu dio Koteri; nork eta zergatik?

Kote kamioilaria ezagutu du Mikel Pagadik. Realzale amorratua da eta zaletasun hori bere kamioian ere erakusten du. Realean ari den jokalari baten kamiseta oparitu dio Pagadik, baina, zergatik?

Elbeteko festetako ikur nagusia txopo ikusgarria da; hori goratzen izan da Mikel Pagadi

Elbeteko festetako ikur nagusia txopo ikusgarria da; hori goratzen izan da Mikel Pagadi

Elbeteko festen ikur nagusia txopoa edo makala da, eta zuhaitz erraldoi hori goratzeko momentuan han izan da Mikel Pagadi, besteak beste, herriko alkatearekin.

1 / 6 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena