Gizartea -

KORONABIRUSA

467 kasu atzeman dituzte EAEn, Gipuzkoan gehienak

Atzo 42 pertsona ospitaleratu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta une honetan 88 lagun daude ZIUetan.

Goierri da eskualderik kolpatuena. Irudian, urrian Ordizian egindako baheketa. Argazkia: EFE.
Goierri da eskualderik kolpatuena. Irudian, urrian Ordizian egindako baheketa.
Goierri da eskualderik kolpatuena. Irudian, urrian Ordizian egindako baheketa. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behera egin dute azken ordu hauetan Euskal Autonomia Erkidegoan atzemandako covid-kasu berriek. 467 positibo diagnostikatu ditu Osakidetzak, bezperan baino 125 gutxiago, baina proba gutxiago ere egin dituzte: 8.042, aurreko egunean 10.254 izan zirenean. Positibotasun-tasa % 5,8koa izan da berriz ere.

Atzo 77 kasu berri atzeman zituzten Araban, 186 Bizkaian eta 201 Gipuzkoan. Gainera, EAEtik kanpo bizi diren hiru pertsonari ere atzeman zieten birusa. Gipuzkoan nabarmen igo dira kutsatzeak, lurralde zigortuena bilakatuz eta Goierri da okerren dagoen eskualdea.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo (ostiralean baino 28 gutxiago) eta gaur egun 88 pertsona daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan,  aurreko egunean baino bi gehiago.

Udalerriei buruzko, R0 indizeari  buruzko eta 100.000 biztanleko positibotasun-tasari buruzko informazioa ez da astelehenera arte eguneratuko.

19 udalerri konfinatuko dituzte astelehenetik aurrera EAEn

Eusko Jaurlaritzak Aste Santurako hartutako neurri murriztaile berriak 19 udalerritan egongo dira indarrean, astelehenetik aurrera. Udalerri horien perimetroak itxita egongo dira eta ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute.

Nafarroako egoera

Nafarroako Foru Erkidegoak kutsatze kopuru handiarekin jarraitzen du, baina kopuruak behera egin du azken bi egunotan. Ostegunean 205 positibo berri atzeman zituzten, ostiralean 155 eta larunbatean 127 izan dira. Behera egin dute covid-19 kasu berriek, beraz, baina duela astebete (89) edo duela bi (51) antzemandakoak baino dezente gehiago dira.

Atzo 2.983 proba diagnostiko egin ziren, eta horien % 5,5 positiboak izan ziren. Bezperako positibotasun tasa % 6koa izan zen; beraz, puntu erdi jaitsi da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Eguneko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Albisteak Zientzia Hezkuntza sistemako albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak